Zure enpresak bi aukera ditu: edo garatu eta hazi edota hil

ByK2K Emocionando

Zure enpresak bi aukera ditu: edo garatu eta hazi edota hil

k2k emocionando desarrolarse o morir
Espainian heriotza-tasari buruzko estatistikak oso argiak dira: tamaina faktore erabakigarria da zure enpresak bizirik irautea ziurtatzeko. Espainian bi langile edo gutxiago dituzten enpresetatik, soilik %38ak du zazpi urtetik gorako antzinatasuna.

Aldiz, sei eta bederatzi langile artean dituztenak %49ra iristen dira. Beraz, 10 langile izateak ia %30eko aukera gehiago ematen dizu zure enpresak bizirik jarraitzeko. Eta 20 pertsona baino gehiago dituzten enpresei erreparatzen badiegu, 7 urtetik gora dituzten enpresak.

%68 dira; alegia, horiek, 2 langileko edo gutxiagoko enpresa txikiekin alderatuta, %80 aukera gehiago dituzte bizirik irauteko.

Ezbairik gabe, badira bestelako faktore asko, baina argi dago garatzea eta haztea ezinbestekoa dela enpresaren etorkizuna ziurtatze aldera.

Eta, gaur egun, zeintzuk dira enpresa txikiek hazteko aurrean dituzten arazo handienak? Bezeroak ez izatea? Finantzaketa? Ideia-falta?

Ez, enpresa txikiek garatu eta hazi ahal izateko duten eragozpenik handiena enpresaren jabetzak duen kudeaketa-modua da. Normalean oso pertsonalista eta paternalista izaten da, dena jabearen eskuetatik igarotzera bultzatzen duena, erantzukizuna oso gutxi banatuta egoten da, eta, beraz, jabeak denbora eta energia izugarri eskaini behar izaten du. Hori dela-eta, hazteko asmoak burutik kentzen dituzte, dedikazio hori neurri berean biderkatzeko gai ez dutelako ikusten euren burua.

Enpresari txikiekin hitz egin ohi dugu, eta dozenaka enpresarik honela laburbildu daitekeen esaldia aipatzen digute: “enpresa bikoizteko adina lan badut, baina bezeroei ezezkoa esaten ari naiz; izan ere, orain egunean 16 ordu sartzen baditut, ez dut pentsatu ere egin nahi zer gertatuko litzatekeen bikoitzarekin”. Ederki asko ulertzeko modukoa da, eta, jakina, garatzeko, kudeaketa-estiloa aldatu behar dute.

Erakundeko pertsona guztien askatasunean eta erantzukizunean oinarritutako kudeaketa-estiloak bakarrik aukera eman dezake jabetza eragozpena ez izatea enpresa garatzeko eta hazteko, eta, ondorioz, etorkizunean bizirik irauteko.

About the Author

K2K Emocionando administrator

Leave a Reply

EUS ES