Erakunde-eraldaketa lurraldetik

ByK2K Emocionando

Erakunde-eraldaketa lurraldetik

Duela urtebete, 2018an, K2K Emocionandon bereziki ilusio handiko enkargua jaso genuen, harremanen estilo berriko balioak ezartzeko Enkarterriko eskualdeko enpresetan. Bizkaiko Foru Aldundiak Udalekin eta gainerako tokiko agenteekin lan eginez sustatutako “Bultzada Planaren” esparruan, lehen aldiz aukera genuen harremanen estilo berria abian jartzeko, lehendik dagoen industria-ehuna indartu eta sendotu eta eskualdearen iraunkortasuna bermatze aldera.

Enkarterri, Euskadiko eskualde zabalena da, 10 biztanlegune eta 32.000 biztanlerekin. Euskal industriaren gunea izan zen XIX. mendearen erdi aldean. Azken urteetan, ordea, krisiak bereziki zigortu du, eta horrek eragina izan du garapenean eta enpresa-ehunaren lehiakortasunean. Modu horretan, langabezia-mailak zalantza sortu du.

Erronka hori aurrean izanik, hilabete hauetan lau lan-ildo garatu ditugu:

  • Diagnostikoa eta hobekuntza-plana egitea ORBICO (ORganizaciones para el BIenestar COmún) gure metodologiarekin. 19 erakundetan burutu da, eskualdeko 20 pertsonatik gorako ia enpresa guztietan.
  • Eraldaketa-lantegia 10 saiotan banatuta eta tutorizazio pertsonalizatua 20 pertsonatik beherako dozena bat enpresarentzat.
  • ORBICOtik eratorrita hobekuntza-plana ezartzeko laguntza eskualdeko 11 enpresatan (guztira 350 pertsona baino gehiago biltzen dituzte).
  • Ekonomia eta enpresa munduarekin loturiko tokiko eta eskualdeko erakundeekin koordinazioa.

Parte hartu duten enpresak, oro har, txikiak dira, industria tradizionalekoak —galdarategiak, trokel-lantegiak, mekanizatuak, muntaketak, harrobiak, e.a.—, gehienak familiakoak eta produktua ondo ezagutu eta bezeroekin harreman ona dutenak. Halaber, hobetzeko asko dute bai kudeatzeko moduei dagokienean, eta, bai, bereziki, pertsonak proiektuan inbolukratzeko moduari erreparatuta.

Proiektua oraindik amaitzeko dago. Urte erdi bat falta da erabat betetzeko, eta horren eragina dagoeneko nabari da programan bizi-bizi lanean ari diren enpresetan. Haien ahotsak bildu nahi izan ditugu bideo honetan, inspirazio eta adore moduan erabiltzeko, eta ikus dezazuen beste modu batera lan egitea ez dela enpresa handien edo ‘Silicon Valley’-ko teknologikoen gauza.

About the Author

K2K Emocionando administrator

Leave a Reply

MyanmarSpain