Topaketa Corporate Rebels-ekin

Avatar ByK2K Emocionando

Topaketa Corporate Rebels-ekin

Corporate-Rebels-incl-logo

Behin esan genizuen Frederic Laloux-en ‘Reinventando las Organizaciones‘ liburua irakurtzeak eta pentsatzen genuena baina horren inguruko ebidentzia handirik ez genuena aurkitzeak emozioa eragin zigula; alegia, munduan zehar dozenaka eta dozenaka erakunde daudela, norabide berean bilakaera egiten ari garenak, autokudeaketa aldera aldatzen eta hierarkia ezabatzen ari garela, helburu bera eta guztiona lortzeko bidea egiten, onura soila bilatzetik haratago, eta pertsona erakundean oso-osorik kontuan izaten, eta ez kostua duen eskulan bakarra gisa hartzen.

Azken hilabete hauetan, aukera izan dugu mugimendu zabal eta askotarikoa bezala ulertzen den antolakuntza-kultura berri horretan kokatzen diren pertsona eta erakunde ezberdinekin harremanetan jartzeko. Erakunde horietako bat da Corporate Rebels, diziplina anitzeko taldea, Holandako Joost Minnaar eta Pim de Morree-k zuzentzen dutena; hain zuzen ere, duela hainbat urte hasi ziren munduan zehar erakunde aurreratu eta berritzaileen eredu onenak bilatzen edota enpresa hierarkiko tradizionalak erakunde bizi, gizatiar, eraginkor eta konprometitu egiten, are gehiago kontuan izanik munduko lan-indarraren %87ko kopuru harrigarria lanetik desbinkulatuta dagoela (haiek aurtengo maiatzean Forbes Aldizkarian argitaratu zuten moduan).

Eta zorionekoak gara, datozen egunetan hemen izango baitira K2K Emocionando eta Ner Group -adibide horietako bat bezala- enpresen lana ezagutzeko eta haien esperientziak eta ezagutzak gurekin partekatzeko. Modu horretan, mundu osoan bidaiatuaz, ‘Bucket List‘ ospetsua eraikitzen ari dira; hots, enpresariek, akademikoek, erakundeek eta negozio-liderrek osatzen duten zerrenda. Horiek guztiak arrakasta izatera iritsi dira lan egiteko era erabat aldatzean.

Haien web gunea bisitatzera animatzen zaituztegu. Benetan inspiratzaileak diren adibideez eta edukiez josita dago. Datozen artikuluetan haiekin ikasitakoa eta partekaturikoa zuei kontatu ahal izatea espero dugu.

About the Author

Avatar

K2K Emocionando administrator

Leave a Reply

MyanmarSpain