Izan

Taldea

Koldo Saratxagak zuzendutako profesionalen taldea gara; hots, erakundeetan ner Harremanen Estilo Berriaren bultzatzaileak.

(ner) Harremanen Estilo berria ezartzen aritzen gara era guztietako erakundeetan, bereziki enpresa-ingurunekoetan, baina baita elkarte, administrazio, ikastetxe eta abarretan ere. Harremanen estilo berri hau, funtsezko balio eta printzipio batzuetatik abiatuta, erakunde bakoitzaren neurrira egokitzen da, eta teknika ezberdinak eta erreminta pertsonalizatuak garatzen ditu, aldatu beharra ikusten duten baina ondo nola egin ez dakiten enpresa-proiektuetan antolaketa-aldaketak eginaz.

Bideratzaileak eta dinamizatzaileak gara, ilusio handiko pertsonak eta esperientzia egiaztatua eta arrakastatsukoak erakundearen aldaketa lortzen. Kudeaketa-eredu erabat ezberdina proposatzen dugu, pertsonek beren ezagutzak gehitzeko, erakundea oro har hobetuaz.

Lankidetza zuzenak

Bartzelonako eta Madrilgo profesionalekin etengabe lan egiten dugu, urrunago iristen laguntzen diguten bidaia-lagunekin. Era horretan, honako hauetan oinarritutako harremanen estiloa partekatzen dugu: etika, koherentzia, konfiantza, autokudeaketa, askatasuna eta erantzukizuna, eskuzabaltasuna eta epe luzerako ikuspegia. Horixe da enpresa-inguruneko Harremanen Estilo Berria, ‘ner’ estiloa.

ner group

Koldo Saratxaga Ner Group-en bultzatzaile nagusia da; hau da, Harremanen Estilo Berriak batutako ia 30 euskal enpresak parte hartzen duten elkartea, eta gu, jakina, hor sartzen gara.

Ner Group elkartean, esperientziak, sinergiak eta ezagutzak partekatzen ditugu, aurrera egiteko, eraginkorragoak izateko, emaitza hobeak lortzeko eta urrunago iristeko. Gizartearekiko konpromiso argia dugunez, elkartearen helburua da giza garapen zuzena eta iraunkorra lortzea.

Ner Group elkarteak 2.700 pertsona inguruko lanindar konbinatua du, 400 milioi eurotik gorako fakturazioa eta eragiketak 60 herrialde baino gehiagotan. Elkartea erakunde oso ezberdinek osatzen dute, forma juridikoaren aldetik (sozietate mugatuak eta anonimoak, kooperatibak eta irabazi asmorik gabeko erakundeak barne) nahiz tamainaren aldetik (mikro eteetatik hasi eta ehunka pertsonako korporazio handietara bitarte herrialde ezberdinetan), edota jarduera-sektoreei erreparatuta (industria, herri-administrazioa, hezkuntza, zerbitzuak, e.a.)

EUS ES