Erakundeak berriz sortu ote daitezke?

Avatar ByK2K Emocionando

Erakundeak berriz sortu ote daitezke?

 

Lantokietan sortu ohi diren patologiarik gabeko erakundeak sor ditzakegu? Politikeriarik, burokraziarik edo barne eztabaidarik gabe? Estresa edo nekerik gabe? Etsipen, gaitzondo edo axolagabekeriarik gabe? Zuzendarien jarrera eta piramidearen oinarrian daudenek esperimentatzen duten monotoniarik gabe?

Erakundeak berriz sortu ote daitezke, lana zerbait emankor, gogobeteko eta esanguratsu egingo duen eredu berria sor daiteke?

Frederic Laloux-en Reinventando las organizaciones liburua galdera horiekin eta beste batzuekin hasten da, eta eztabaidatzeko are galdera gehiago sortzen dituzte. Laloux-ek enpresa handien eta txikien hamabi adibide berreskuratzen ditu, eta haien izendatzaile komuna da era autogestionatuan antolatzen direla, langileen osotasuna bilatzen dutela, eta helburu ebolutiboa lortu nahi dutela.

2017ko azaroaren 13an (astelehena), euskal enpresa-munduko 300 lagun baino gehiagok aukera izan zuten Frédéric Laloux-en, Koldo Saratxagaren, K2K Emocionando taldearen eta ‘Ner Group’-en bultzatzailearen, eta Ana Morenoren, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko irakaslearen, arteko solasaldira joateko. Pedro Gorospe, El País egunkariko kazetaria eta El inconformismo de Koldo Saratxagaliburuaren autorea (2015), arduratu zen elkarrizketa interesgarri hori dinamizatzeaz. David Martíren parte-hartze hunkigarriarekin amaitu zen topaketa; hots, Bartzelonako Kontserbatorioko kudeatzailea, Laloux-en liburuaren gaztelerazko atariaren egilea eta horren bertsio ilustratuaren bultzatzailea.

Saio horretara joateko deiaren gaineko erantzuna berehalakoa izan zen. Lekua egun gutxi barru bete zen, eta pertsona asko geratu ziren aretoan zer gertatu zen eta zertaz hitz egin zuten jakiteko gogoz.

Orain, elkarrizketa osorik argitaratzeko asmoa dugu, Miguel Ángel Castroren eta TVE2ko  ‘Para Todos la 2’ programako talde osoaren ahaleginari esker. Gure aldetik, gure esker onik zintzoena helarazi nahi diegu.

Halaber, gogoratu nahi dugu duela aste pare bat eman zela Castrok  Laloux-i egindako elkarrizketa, eta laster, urtarrilaren 20an, emango da kazetariak Koldo Saratxagari eta Ana Morenori egindako elkarrizketa. Aurrerantzean ere informazioa ematen jarraituko dugu.

About the Author

Avatar

K2K Emocionando administrator

Leave a Reply

MyanmarSpain