Distira guztiak…

ByK2K Emocionando

Distira guztiak…

k2K Emocionando
… ez dira urre”, dio esaera ezagunak.

Azken asteetan, NER erakunde ezberdinei beren ateak irekitzeko eskatu diegu, barrutik kontatzeko Harremanak izateko Estilo Berria ezartzearen inguruko esperientzia. Orain, K2K Emocionandoren ateak irekitzea egokitzen da, barruan nola lan egiten dugun eta nola funtzionatzen dugun kontatzeko, esaera alderantziz jarriaz.

K2K Emocionando zazpi lagunek osatutako erakunde txikia da. Gure ezaugarri nagusia da erakunde ezberdina izan nahi izatea, egiten dugunaren eta gure izateko moduaren aldetik.
Read More

ByK2K Emocionando

Harreman Estilo Berriarekin bat datozen balioak eta praktikak nazioarte-mailako 12 enpresatan

Harreman Estilo Berria (NER) ideia, balio, praktika eta kudeaketa-tresna oso berritzaileen multzoa da. Egia da gero eta enpresa, profesionalen elkarte eta talde ezberdin gehiago direla uhin-luzera berean zenbait elementu eta praktika sustatzen eta abian jartzen ari direnak, baina egia da, baita ere, NER-ek, oro har hartuta, aldaketa sakona eta erabatekoa dakarrela, enpresa tradizionalaren ereduaren errotik sortu baita.

Hori dela-eta, askotan, NER gehiago ezagutu nahi duten pertsonek eta enpresek nazioarte-mailako antzeko adibideak edo praktikak eskatzen dizkigute, berrespena beste leku batzuetan bilatuaz.

Kontua da enpresaren eta ekonomiaren munduan Harreman Estilo Berriarekin antzeko ezaugarriak dituzten pentsamendu-korronte ugari direla. Honako hauek bezalako kontzeptuetatik gertu egon gaitezke: Ekonomia Alternatiboa eta Solidarioa, Ondasun Erkidearen Ekonomia, Ekonomia Zirkularra, Ekonomia Kolaboratiboa eta Ekonomia Irekia. Halaber, ondorengoak bezalako proposamen zehatzago eta hurbilagoetatik ere antzekotasunak baditugu: Euskalit (Kudeaketa Aurreratuaren Eredua 2015), ALE (Enpresa-eredu inklusiboa eta parte-hartzailea) edo ASLE (Epartaidetza).
Read More

ByK2K Emocionando

Esperientzia gure barnean dugu. Etor zaitez ezagutzera

Gardentasuna eta eskuzabaltasuna K2K Emocionando-tik bultzatzen ditugun “Harremanen Estilo Berriko” oinarrizko balioak dira. Printzipio horiekiko leial izanda, eta erakunde bateko esperientzia bere barnean jasota dagoela jakinda formatu berritzaile diseinatu dugu eta izen hau jarri diogu: ‘Opening K2K Emocionando & Ner Group’. ‘Esperientzia gure barnean dugu. Etor zaitez ezagutzera’.

Berritzailea dela diogu, topalekua ‘harreman-estilo berria’ ezarri duten hiru erakunderen egoitza izango delako: Gashor, Panelfisa eta Logos. Erakunde horiek Ner Group taldeko kideak dira eta ateak zabalduko dizkigute eraldatze-esperientzia barrutik nola bizi izan duten azaltzeko.
Read More

ByK2K Emocionando

Nola egokitu erakundeak enpresa-ekosistemen berrietara?

cambio organizacionesl 'ner'

Gure azken artikuluan, ‘Antolaketa-kultura berria enpresen hurrengo belaunaldirako‘, esan bezala, gure mundua gizateriaren historian aurretik sekula ikusi gabeko erritmoan eta sakontasunez aldatzen ari da; maila guztietako aldaketa sozialak, ekonomikoak, politikoak, geoestrategikoak kontaezinak eta aurresan ezinak dira etorkizunean.

Utopia sozial zentralizatzaileetan uste zuten herrialde bateko ekonomia planifika zitekeela, baita mundua ere, piramide baten gailurretik. Baina ekintza deszentralizatuaren eta sakabanatuaren egokitzeko gaitasunak, arintasunak eta malgutasunak gainditu dituzte. Enpresan ere hierarkia eta prozedurak autokudeaketarekin eta erabakitzeko askatasunarekin ordezkatzea bide adimentsuagoa eta egokiagoa dela dirudi errealitate berri hauetan mugitzeko.

‘ner’ erakundeak ez dira, per se, beste erakunde batzuek baino hobeak edo okerragoak, baina bilakaera dira, bizitzea eta garatzea egokitu zaigun ekosistema berrietara hobeto egokitzea lortzen duena, eta beraz, gainerakoek baino emaitza eta lorpen askoz hobeak dituztela erakusten dute.
Read More

ByK2K Emocionando

Antolaketa-kultura berria enpresen hurrengo belaunaldirako

nuevo estilo de relaciones 'ner'

Gure mundua gizateriaren historian aurretik sekula ikusi gabeko erritmoan eta sakontasunez aldatzen ari da; maila guztietako aldaketa sozialak, ekonomikoak, politikoak, geoestrategikoak kontaezinak eta aurresan ezinak dira etorkizunean.

Globalizazioa, etengabeko interkonexioa, robotizazioa eta adimen artifizialaren gorakada dira lehen pertsonan bizitzen ari garen aldaketetako batzuk eta, horien eragile garen heinean, osotasunean ulertzea asko kostatzen zaigu. Gaurko enpresek maila guztietako erronkak dituzte, erabat aurresanezinak diren eta haien kontroletik kanpo dauden gertakariek eragiten diete. ‘Kudeaketa’ gero eta konplexuagoa da; gero eta ziurtasun gutxiagoko ingurunean gero eta aldagai gehiago hartu behar dira kontuan.

Munduak bilakaera du, gure gizarteak bilakaera du eta gure enpresek ere bilakaera izan behar dute, ez ikuspegi teknologikotik, produktuaren ikuspegitik, berrikuntzaren ikuspegitik soilik, bereziki kudeaketaren beraren arloan, funtzionamenduaren dinamikan, garai berrietara egokitu ahal izateko.
Read More

ByK2K Emocionando

Aldaketak antolaketa-ereduan, pertsonen kudeaketan eta negozio estrategian. Horiek dira euskal industria-enpresek 2017rako dituzten erronkak

Hala erakusten du 2016ko azken hiruhilekoan K2K emocionando taldeak eginiko azterlanak. Talde hori 2010ean Koldo Saratxagak sustatuta sortu zen enpresaingurunean ‘Harreman Estilo Berria’ (ner) ezartzeko. Txostenak industria-ekoizpeneko enpresetan egindako azterketatik ateratako ondorioen berri ematen du. Aztertutako enpresak 30-300 pertsonakoak izan dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoak.

k2k emocionando
Txostenak adierazten du euskal industrian, 2008tik aurrera jasandako krisi sakonaren ondoren, hobekuntza-pertzepzioa indartzen ari dela, batez ere autogintzari lotutako enpresetan. Aldiz, eraikuntzaren sektorearekin lotutako enpresak dira suspertze bidean motelen doazenak. Azterlanean parte hartu duten erakundeek aitortu dute krisiak, urte haietan, hausnarketa egitera eta eraginkorrago eta malguago izatera behartu zituela eta horrek, askoren kasuan, antolaketako aldaketak ekarri dituela eta beste batzuetan, berriz, kaleratzeak.

Ikerketaren emaitzek erakusten dute produktuen dibertsifikatzea eta nazioartekotzea giltzarri izan direla euskal enpresen suspertze-bide horretan. Lurraldeka, Bizkaiko enpresek dituzte negozio-aukera onenak, bai 2016an, bai hurrengo ekitaldirako. Hala ere, azken urteetan, oro har, hobekuntzak izan diren arren, txostenak argi erakusten du enpresek duten ziurgabetasuna erabateko suspertzera iristeko bidea moteltzen ari dela eta ziurgabetasun horren eraginez, enpresak zuhur jokatzen ari direla arriskuak hartzeari eta inbertsioak egiteari begira.
Read More

ByK2K Emocionando

‘Harreman estilo berria’: erakundeak kudeatzeko teknologia berritzailea

En la actualidad, la empresa que conocemos es una creación producto de la Revolución Industrial (1870) y, como tal, está pensada fundamentalmente para la producción de bienes de consumo mediante la utilización masiva de maquinaria manejada por grandes cantidades de mano de obra poco cualificada.<}0{>Gaur egun, ezagutzen dugun enpresa Industria Iraultzaren (1870) ondorioz sortutakoa da eta, hala denez, funtsean kontsumo ondasunak ekoizteko pentsatuta dago, horretarako kualifikazio baxuko eskulan kopuru handiak erabilitako makina masiboa erabilita.<0} Hori dela eta, enpresa industrialaren oinarria dira hierarkia, prozedurak, interes gatazka eta utilitarismoa.

Asimilazioz, eta salbuespen gutxi batzuk izan ezik, enpresa guztiek izan dute eredu hori, edozein jarduera sektoretan, edozein neurritan edota edozein forma juridikotan. Ia 150 urte pasatuta, teknologiak, robotizazioak, ezagutzarako sarbide masiboak, etengabeko interkomunikazioak eta berrikuntzak markatutako iraultza berri batean murgilduta gaude. Gaur egun, erakunde baten epe luzeko arrakastarako bereizgarria ez da “laneskua”, ezta kapitala ere, ezta berrikuntza teknologikoa ere, baizik eta erakundeko pertsonek erakundean esku hartzeko duten gaitasuna, elkarrekin lanean aparteko emaitzak lortzeko gai izan daitezen.
Read More

ByK2K Emocionando

Pertsonengan oinarritutako erakunde bateko 10 giltzarriak

Aurreko sarreretan ikusi dugu ‘Zer da benetan pertsonengan oinarritutako erakunde bat?’, ‘Zergatik oinarritu behar du erakunde batek pertsonengan?’ eta, ‘Erakunde bat pertsonengan oinarrituta egon dadin “nola” egin jakiteko lehen 10 urratsak’ ere ikusi ditugu.

NOLA horretan gehiago sakonduta, pertsonengan oinarritutako erakunde bat definitzen duten oinarrizko 10 elementu aztertuko ditugu:
Read More

ByK2K Emocionando

Erakunde bat pertsonengan oinarritzeko (benetan) eman beharreko lehen 10 urratsak

Blog honetatik honako hauei buruzko gure esperientzia partekatu dugu: ‘Zer da benetan pertsonengan oinarritutako erakunde bat?’ eta ‘Zergatik oinarritu behar du erakunde batek pertsonengan?’. Gure esperientziatik erakunde tradizional bat pertsonengan oinarritutako erakunde bihur dadin eraldatzeko bidea NOLA hasi ere kontatzen dugu:

decalogo

1.- Zer esaten dit barruak?

Honako hau izan behar dugu garbi lehenik eta behin: pertsonak emozioen arabera mugitzen gara, ez arrazoien arabera, maitasunagatik mugitzen gara, eta ez eginbeharragatik. Ekintza prozesua sentimenduekin hasten da, pentsamenduarekin jarraitu eta azkenik eginbeharra dago. ‘Pertsonengan oinarritutako erakundeak” kontzeptua zer den entzuten edo irakurtzen dugunean barruan sentitzen dugunak ekintzara bultzatzen ez bagaitu, hobe itxarotea.
Read More

ByK2K Emocionando

Zer arraiogatik oinarritu behar du erakundeak pertsonengan, eta ez beste zerbaitetan?

Duela egun batzuk post bat idatzi genuen, gure esperientziatik, honako hau azalduz: ‘Zer da pertsonengan oinarritutako erakunde bat?’

Irakurri ostean, baliteke batzuek pentsatu izana, ederki, ondo dago, polita da, interesgarria, ukitu utopikoa du, ziurrenik, baina tira, “politikoki zuzena den joera” horretatik harago, benetan Zer arraiogatik oinarritu behar du erakunde batek pertsonengan, eta ez beste zerbaitetan?

Tradizionalki guri asko gustatzen ez zaigun argudio bat eman ohi da, utilitarismoan soilik oinarritzen den argudioa, honetan oinarrituta: “behiak zoriontsu direnean esne gehiago ematen dute”, hau da, erakundeek pertsonengan oinarritu behar dute modu horretan bertako pertsonak produktiboagoak izango direlako, eta hala, etekin handiagoa izango delako.

Argudio bakarra hori izatearen arazoa honako hau da: zer gertatuko litzateke “behiak esklabo direnean esne gehiago ematen dutela” ikusiko bagenu? Orduan, ondo irudituko litzaiguke esklabotza berriz ezartzea? Tira, badakigu muturrera eraman dugula, baina utilitarismoak arazo hori du, argi eta garbi.
Read More

EUS ES