Pertsonengan oinarritutako erakundeak: zer, zergatik, lehen urratsak eta funtsezko elementuak

ByK2K Emocionando

Pertsonengan oinarritutako erakundeak: zer, zergatik, lehen urratsak eta funtsezko elementuak

Enpresa izaten da, gehiegitan, pertsona bakoitzaren balioa, eta haren duintasuna, gutxiesten den, edo zuzenean mespretxatzen den lekua. Baina hori ez da gertatzen naturaren legeak hala direlako, ez da gauzen ordena naturalaren araberakoa, eraikuntza soziala da, giza sorkuntza bat eta, ondorioz, eraikuntza horrek sortzen dituen arazo larriak ere guk sortutako arazoak dira.

Horren alderdi ona da arazo sozialak, hau da, pertsonek sortutako egitura sozialen ondoriozkoak, definizioz, konpon daitezkeela: historiaren une jakin batean zaila, konplexua edo utopikoa iruditu arren, edozein arazo sozialek konponbidea izan dezake (pentsa dezagun hauetan: AEBko esklabotza sistema, joan den mendeko kolonialismoa edo faszismoak…

Enpresa erakundeetan nagusi den harreman estiloa ez da egin daitekeen bakarra, ez da dagoen bakarra; erakunde asko eta pertsona asko ari dira bide berriak urratzen.

“Harreman estilo berria” (ner), eta ‘ner group’ haren bultzatzaile nagusi gisa, bide horietako bat da. Agerikoa denez, ez da bide bakarra, eta batzuentzat agian ez da onena izango, baina zalantzarik gabe errealitatea da eta erakundeetan paradigma berria lor dadin saiatzen ari den mugimendu horretan oso adierazgarria da, pertsonak erdigunean jarrita, baina benetan. Lau artikulu hauetan laburpen txiki bat topa dezakezu. Agian inspiratzaile izango zaizkizu zure bidea bilatzeko:

Zer da pertsonengan oinarritutako (benetan) erakunde bat?

Zergatik oinarritu behar du erakunde batek pertsonengan?

Pertsonengan oinarritutako erakunde bihurtzeko lehen 10 urratsak.

Pertsonengan oinarritutako erakunde orok izan behar dituen funtsezko 10 elementuak.

About the Author

K2K Emocionando administrator

Leave a Reply

EUS ES