‘Harreman estilo berria’: erakundeak kudeatzeko teknologia berritzailea

ByK2K Emocionando

‘Harreman estilo berria’: erakundeak kudeatzeko teknologia berritzailea

En la actualidad, la empresa que conocemos es una creación producto de la Revolución Industrial (1870) y, como tal, está pensada fundamentalmente para la producción de bienes de consumo mediante la utilización masiva de maquinaria manejada por grandes cantidades de mano de obra poco cualificada.<}0{>Gaur egun, ezagutzen dugun enpresa Industria Iraultzaren (1870) ondorioz sortutakoa da eta, hala denez, funtsean kontsumo ondasunak ekoizteko pentsatuta dago, horretarako kualifikazio baxuko eskulan kopuru handiak erabilitako makina masiboa erabilita.<0} Hori dela eta, enpresa industrialaren oinarria dira hierarkia, prozedurak, interes gatazka eta utilitarismoa.

Asimilazioz, eta salbuespen gutxi batzuk izan ezik, enpresa guztiek izan dute eredu hori, edozein jarduera sektoretan, edozein neurritan edota edozein forma juridikotan. Ia 150 urte pasatuta, teknologiak, robotizazioak, ezagutzarako sarbide masiboak, etengabeko interkomunikazioak eta berrikuntzak markatutako iraultza berri batean murgilduta gaude. Gaur egun, erakunde baten epe luzeko arrakastarako bereizgarria ez da “laneskua”, ezta kapitala ere, ezta berrikuntza teknologikoa ere, baizik eta erakundeko pertsonek erakundean esku hartzeko duten gaitasuna, elkarrekin lanean aparteko emaitzak lortzeko gai izan daitezen.

Gizarte hartatik, 1870eko industria hartatik, ez da ia ezer geratzen gaur egun, eta hala ere, enpresak oinarri dituen egiturak ia berberak dira oraindik ere. Desoreka nabarmen horren eraginez produktibitatean eta ezagutzan galera izugarriak ari gara izaten, desberdintasuna, frustrazioa eta desmotibazioa sortuz enpresan lan egiten duten pertsonengan.

Inork ez du ukatzen enpresen oinarrietan aldaketa sakona behar-beharrezkoa denik, baina ez dira asko izaten ausartzen direnak eta, neurri batean, uler daiteke, ez baitakite nola egin aldaketa hori, eta ez baitakite nora eramango dituen aldaketa horrek.

Lehen Industria Iraultza hartan, teknologia berriari esker, artisauen tailerren ordez fabrika industrialak sortu ziren.  Testuinguru hartan, industrializazioak zenbait teknika berriren ezagutza biltzen zuen, esaterako, lurrunaren erabilera, lanaren antolaketa, prozesu industrialen diseinua eta abar. Ezagutza horrek bultzatu zuen zenbait tresna ezagutzea, esaterako, lurrunezko ehungailuak, laneko txandak, metodoen eta denboran kontrola eta, aurrerago, makina, kateko lana…

‘Harreman estilo berria’ Erakundeak kudeatzeko teknologia.

‘Harreman Estilo Berria’ (ner), hain zuzen, enpresa bat kudeatzeko jakin beharreko teknikak jorratzen dituen teknologia berri bat da. ‘Harreman estilo berria’ (ner) da gure teknologia, horrekin ari gara tresna berritzaileak sortzen, gertatzen ari diren eta datozen aldaketen testuinguruan erakundeen kudeaketa egiteko.

Teknika berri horiek eta haien oinarri teknologikoak ezagutzeak ahalbidetuko dio erakundeari tresnak ondo erabiltzeaz gain, tresna horiek norbere beharretara egokitzea eta behar izan dezakeen bilakaeraren arabera beste berri batzuk garatzea. XVIII. mendeko artisau bati ehungailu mekaniko bat oparitzea alferrikakoa izango zatekeen bezala, enpresa batek alferrik du erakunde gizatiar, bidezko eta iraunkor batean erabiltzen diren tresnak ezagutzea, haien guztien atzean dauden oinarri teknologikoak barneratzen ez baditu eta teknika egokiak ezagutzen ez baditu.

About the Author

K2K Emocionando administrator

Leave a Reply

EUS ES