Ekoizpen ekologikoko pilatze zentro bat sortu da Harreman Estilo Berriaren balioekin

ByK2K Emocionando

Ekoizpen ekologikoko pilatze zentro bat sortu da Harreman Estilo Berriaren balioekin

ekoalde

Edorta Lezaun jaunak (Lakar, 1967), Nekazaritza Ekoizpen Ekologikoaren Batzordeko presidentea (CPAEN), esan du landa ingurua mantentzea, elikadura subiranotasuna berreskuratzea, ingurumena errespetatzea eta elikadura osasuntsua eskuragarri jartzearen alde egitea ekoizpen ekologikoa defendatzeko oso arrazoi garrantzitsuak direla, eta baita kalitatezko enplegua sustatzeko ere.

Errealitateak erakusten digu ez dugula ekoizten duguna ezagutzen; jaten duguna gara eta gaur egungo kontsumitzaileei euren eta ingurumenaren osasunak gero eta gehiago kezkatzen die. “Nekazaritza ekologikoa ez da moda bat eta luze geratzeko etorri da. Boterea kontsumitzailearen eskutan dago. Bere kontzientzia esnatzen eta produktu ekologikoa kontsumitzen duenean ekintza honen ahalmenaz ohartzen da, harekin lanpostuak sortzen dituen ustiapen txiki baten alde egiten ari delako eta ingurumenari on egiten diolako; bertako produktu ekologikoa kontsumitzeak ingurumena gehiago errespetatzen du eta gizartearekin bidezkoagoa da”, azaldu du Edortak.

Hain zuzen ere, produktu ekologikoaren eskaera lau bider hazi egin da azken hamar urteotan. Europan, Eurostat 2019 Txostenaren arabera, ekoizpen ekologikoak urtean 37.000 milioi eurotik gorako salmentak sortzen ditu, aurreko urtean baino %11 gehiago, eta nekazaritza ekologikoa 12,6 milioi hektaretara iritsi da. Nekazaritza ekologikoaren ereduak nekazariak erreminta guztiak eskura dituen ustiaketa txikien aldeko apustua egin du. Erronka, oraingo honetan, ekoizpenak eta elaborazio enpresek bat egitea da, eta baita kontsumitzailearen eta dendaren arteko konexio estuagoaren alde egitea ere.

Testuinguru honetan Ekoalde sortu da, alegia; Nafarroako ekoizpen ekologikorako pilaketa eta logistika zentro berria. Honako hauek sustatu dute 2018ko azaroan sortutako Elkarte berri hau: Nekazaritza Ekoizpen Ekologikoaren Batzordea (CPAEN), Nafarroako Enpresa Ekologikoen Elkartea (AEN) eta Nekazaritzarako Elikaduraren Nafarroako Teknologien eta Azpiegituren Erakundea (INTIA).

Lakarrera joan gara Edorta Lezaun jaunarekin hitz egitera, CPAENeko ekimen honen sustatzailea. Ekoalderi buruz eta, K2K Emocionando-ren laguntzarekin, Elkartea abian jartzeko prozesuari buruz adierazten diguna entzun nahi dugu.

Edorta, zergatik ekoizpen ekologikoko pilaketa zentro bat Nafarroan?

Nafarroako sektore ekologikoa ekoizle txikiez eta denda txikiez osatuta dago. Ekimen honekin zera lortu nahi da: Nafarroako elikagai ekologikoak zentro bakar batean egon eta merkaturatze bide laburretara batera iritsi ahal izatea —Horeca Kanala, jantokiak eta dendak, eta sor litezkeen bestelako eragileak—. Horri esker, elikagai ekologikoak ekoizten eta osatzen dituztenak bezeroengana zuzenean iritsi daitezke, horiekin harreman gardenak ezarri ditzakete, eta aldi berean, %100 ekologikoak eta bertakoak diren elikagaiak hartzearen alde egin daiteke.

Produktu hauen kontsumoa asko zabaltzen ari da; gure osasunak gero eta gehiago kezkatzen gaitu eta elikadura osasungarria izatearen garrantziaz eta klima aldaketa sortzen ari den kalteez gero eta gehiago ohartzen gara. Nafarroan kontsumo talde sendoa dago, Landare, alegia, 3.500 familiekin; horrez gain denda ugari daude eta baita azalera handietan ere, produktu hau gero eta gehiago ikusten da, kontsumitzaileak eskatu egiten duelako. Horrenbestez, ekoizle txikiak batu egin behar gara, bestela, handiak etorriko dira, hitzaldiaz jabetuko dira eta hemendik at utziko gaituzte. Txikiok koordinatu eta lankidetzan aritu behar gara, nekazarioi landa nortasunarekin bizitzeko aukera ematen digun sistema bat mantentzeko.

Azken urteotan kontsumo ohiturak aldatu dira?

Gero eta gehiago konturatu gara lau urtez behin bozkatzeak ez duela asko balio, baina egunero bozkatzen badugu, erosketen gurditxoarekin, funtsezko erosketa bat eginez, elikagaien jatorriari erreparatuz, nori laguntzen ari natzaion pentsatuz, lurraldeko ekoizleengan pentsatuz, etab. gauzak esaten diguten baino bizkorrago aldatu daitezke. Eta kontsumitzailea da aldaketa honen eragilea, politikei beti aurre hartzen dielako eta kontsumo ildoak markatzen dituelako.

Nekazaritza industriarekin tematiak gara, enplegu ezegonkorra sortzen duten ustiapen handiekin; ekoizpen eredu horiei erreparatzen diegu eta ez gara konturatzen nekazaritza ekologikoa sustatzeak abantaila handi bat dakarrela: lurrak eta lurraldeak bizirik mantenduko ditugu eta klima aldaketa gelditzeko era bakarra da. Landa ingurua suntsitzen ari gara eta gazteentzako oso etorkizun latza uzten ari gara; egunetik egunera urteak erabiltzen eman ditugun eta oso kaltegarriak diren produktuak debekatzen dira. Horietako asko Monsanto-tik datoz; batzuk kentzen direnean, horiek bezain kaltegarriak diren beste batzuk prestatzen dituzte. Une honetan, NBEk edo FAOk dio ez baldin badugu nekazaritza eredua lehenera ekartzen dena bukatuko dela; mundua elikatuko duena ustiapen txikiak dira.

Danimarkako gobernuak dio 2025erako nekazaritza eta abeltzaintza guztia ekologiko bihurtu nahi duela, ingurumenean edo hiritarren osasunean eragindako kostuek gaur egungo nekazaritza eredua nekazaritza ekologikoaren eredua baino askoz garestiago bilakatzen dutelako. Ekoizpen ekologikoa lantzen baduzu aurreztu egingo duzu, kutsatu gabe ekoizten delako, elikagaiak osasuntsuagoak direlako, eta ez delako gaixotasunik eragiten.

Nola sortu da Ekoalde Elkartea?

Ekoalde 2017an sortu zen AEN eta CPAENetik; gure ustez lehentasunezko jarduera bat zen eta abian jarri ginen ideia hori gauzatu ahal izateko laguntza aliantzen eta ildoen bila. Proiekturako 220.000 eurotako finantzazioa lortu genuen, Nafarroako Gobernuaren “Proiektu pilotuetarako eta produktu, praktika, prozesu eta teknologia berrien garapenerako laguntzaren bidez” eta bi urte genituen hura garatzeko.

INTIA eta AENekin aliantzak bilatu ondoren, ikusi genuen pilaketa zentro hau abian jarri ahal izateko kanpoko laguntza behar genuela gobernantza eredu bati eta proiektuaren bideragarritasun plan bati buruzko gogoeta egiteko, eztabaidatzeko eta planteamendua egiteko. Lehenik eta behin, sektore osoari galdetzeko laguntza nahi genuen, denek zentro hau beharrezkoa zela uste bazuten jakiteko; horrez gain, ezagutu nahi genituen bestelako esperientziak arrakastatsu ez izatearen arrazoiak eta funtzionatzen ari ziren bestelako ereduen erreferentziak bilatu nahi genituen.

Laguntza honetarako zenbait proposamen eskatu genuen eta jaso genituenean ikusi genuen K2K Emocionando-k aurkeztutakoa gehien gustatzen zitzaiguna zela. Irizar esperientzia eta garatu dituzten bestelako antolakuntza eraldatze prozesuak ezagutzen genituen eta argi eduki genuen bere laguntza jaso nahi genuela. Beraz, lanari ekin egin genion.

Zein da K2K Emocionando-k proposatutako gogoeta proposamena edo prozesua?

Esan dudan bezala, K2K Emocionando-rekin egin genuen lehenengo gauza kontrastatzea izan zen, langileekin eta ekoizleekin ez ezik, merkataritza txikiarekin, ostalaritza txikiarekin, kontsumitzaile taldeekin, etab. ere, guk premiatzat jotzen genuena benetan sektoreak zuen premia bat zen ala ez ezagutzeko. Horrez gain, jakin nahi genuen ea produktu ekologikoaren inguruan, nolabait proiektuan parte hartu nahi zuen eragile kopru nahikoa zegoen ala itxura asoziatiboa edo kooperatiboa zuen elkarte baten kide izateko prest geunden, hasieran hori ez baikenuen oso argi. CPAENeko 650 eragileei entzuteko fase honetan gure ikuspuntua eskaintzeko aukera izan dugu.

Eta hortik aurrera, hurrengo urratsa Ekoalde Elkartetik eskainiko diren zerbitzuak ekonomikoki nola mantentzen ziren ikustean zetzan. Hasiera batean, ez geneukan argi entitate bat sortuko genuen ala ez; Ekoalde denbora honetan zehar egindako gogoetaren emaitza da dena zabalik zegoelako eta bestelako aukerak zeudelako. K2K Emocionando-k lan esparrua murrizten eta proiektua pixkanaka definitzen lagundu digu.

Gogoeta prozesuan, sektoreari entzuteaz eta eskainiko ziren zerbitzuak definitzeaz gain, kudeaketa erremintak zehaztuz joan gara, Elkarteari izen eta irudi bat eman diogu, web orria eraiki dugu, gobernantza eredua landu dugu eta Noainen kokatutako instalazioak egokitzen joan gara, Opposa zaharraren zentroan, Mendebaldeko Pirinioetako Patataren Erakundea. Hor ereite patata merkaturatzen zen; instalazio erraldoiak dira, 15.000 metro karratukoak, gaur egun ia erabiltzen ez direnak. Bere garaian, hainbesteko mugimendua zuten ezen tren geraleku bat zegoen patata bagoietan zuzenean kargatzeko.

Orain, Nafarroako Gobernuak zentro honetan INTIAri lekua laga dio nekazaritza ekologikoko proiektuak sustatzeko. Oraingoz, 600 metro karratu egokitu dira ez dugulako gehiago behar; behin betiko bilakatzea espero dugun behin-behineko lagapena da.

Nola antolatzen da Ekoalde?

Hilabete hauetako lanak eta gogoetak irabazi-asmorik gabeko elkarte bat osatzera eraman gaituzte, ekoizleek —nekazariak eta abeltzainak— eta CPAENen izena emandako Nafarroako egileek osatuta, hau da, zentro honetara iristen diren produktu guztiak ekologikoak izan eta Nafarroan ekoiztuta eta eginak egon behar dira.

K2K Emocionando-rekin Gidatze Talde bat sortu genuen eta une honetan honako hauek osatzen dute: hiru entitate sustatzaileak, Zuzendaritza Batzordea — non Ekoaldeko bost ekoizlek hartzen duten parte— eta zentroko Kudeaketa Talderako kontratatu direnak. Azken horretarako, K2K Emocionando-ren laguntza jaso dugu ere.

Gogoeta hilabetetan, Kontraste Talde bat eratu genuen sektoreko esparru desberdinak ordezkatzen zituzten boluntarioekin, hainbat alderdi definitu ahal izateko, besteak beste: nola funtzionatuko genuen, nola gobernatuko ginen, zein elkarte eredu nahi genuen, etab. Emaitza gisa, entitatea parte-hartzailea, asoziatiboa eta demokratikoa izateko sortu da, eta bazkide guztiak garrantzi maila berarekin kontuan hartu dira, erabakiak hartzeari dagokionez. Bazkide bakoitzak bozkatzeko eskubidea dauka.

Orain nagusitzen ari dira pilaketa zentroan egunero modu auto gestionatuan lan egiten ari diren bi pertsona hauek—eragiketez eta gainerako esparruetan hartutako akordioak gauzatzeaz arduratzen direnak— eta Zuzendaritza Batzordea, bazkideak ordezkatzen dituena.

2019. urte amaierako, Ekoaldetik, logistika, kudeaketa eta fakturazio edo merkataritza zerbitzuak eskainiko ditugu. Dagoeneko, merkaturatze zerbitzuekin abiatu gara zirkuitu laburretan, hainbat diru-sarrerak sortuz eta suposatzen da 2020. urtetik aurrera, entitateak sortu dituen baliabideekin bakarrik aritzeko gai izan behar dela. Izan ere, laster, eskaerak web orriaren bidez egin ahal izango dira. Ekoaldek eskaerak kudeatuko ditu, ekoizleekin harremanetan jarriko da, merkantzia jasoko du, eskaera entregatuko du, etab. Ekoizleek, bere aldetik, Ekoaldeko eskaera jasoko eta instalazioetara eramango dute. Ekoalde hura entregatzeaz arduratuko da.

Une honetan Elkarteak 53 langile ditu eta zabalik jarraituko du, enpresa ekoizle eta egile gehienak barne hartzeko asmoa duelako.

Nola baloratzen duzu Ekoalde eratzeko egindako bidea?

Ia urtebete eman dugu lanean eta epeak, kronograma eta helburuak bete ahal izan ditugu. Antolakuntza mailan aurrera pausu handiak eman ditugu eta, bide luzea egiteko daukagula jakin arren, gogo handiarekin jarraitzen dugu. K2K Emocionando-k entzuten, gogoeta egiten, elkarri ulertzen eta proiektu honi itxura ematen lagundu digu. Zenbait hilabetez guri laguntzen jarraituko dute, hau guztia abian jarri arte.

Edortak dion bezala, hurrengo hilabeteotan euskarria ematen jarraituko dugu lan plana garatzeko. Pertsonen ongizatean oinarritutako ekonomia bat eraikitzea ez da lan makala, baina sinetsita gaude Ekoaldeko balioen sendotasunak proiektu aitzindari honek arrakasta bermatzen duela.

About the Author

K2K Emocionando administrator

Leave a Reply

MyanmarSpain