¿Sinfonía o Jazz?

Ba al dago musika eta enpresaren artean inolako harremanik? Askotan enpresak orkestrekin alderatzen dira. Koldo Saratxagaren iritziz bi enpresa mota eta bi buruzagi mota daude: jazz banda bateko buru direnak eta musika sinfonikoa jotzen dutenak. Oinarri horrekin joan zen Irizarrera, tradizio handiko enpresa zen eta Mondragón Corporación Corporativa (MCC) barruan zegoen.

Liburu honetan Koldok “bere pentsamenduak”, balioak eta printzipioak aletu ditu eta horrekin eredu bat nola eraiki duen azaltzen du, ezagutzen iturburua eraiki du. Iturburu horren protagonista pertsona da beti eta enpresak proiektu bihurtu ditu, GGBBak pertsona bihurtu ditu eta hierarkian eta piramide egituran oinarritutako kudeaketa ereduak autokudeatzen diren diziplina askoko talde bihurtu ditu.

Enpresa eraldatzen edo hausnartzen ari direnek zenbait galdera egingo dituzte agian hausnarketa horiek irakurrita eta ohartuko dira Koldo Saratxagak xume eta leial erantzun dituela galdera horiek.

Izenburua: ¿Sinfonía o jazz?. Koldo Saratxaga y el modelo Irizar
Egilea: Luxio Ugarte
Orri-kopuru: 405
Ureta: 2004
Argitaletxea: Granica
ISBN: 84-7577-720-1

MyanmarSpain