Enpresaren kontzeptua aldatuz doa eta aldatuz jarraituko du, eta horrenbestez, horren barruan sortzen diren giza harremanak ere aldatuz joan beharko dute ezinbestean. Koldo Saratxagak Harreman-estilo berri bat proposatzen digu; ez da nekatzen esateaz enpresak pertsonetan oinarrituz antolatu behar direla, haien sormenean, haien parte hartzean eta inplikazioan funtsatuz, hori delako enpresak organizatzeko modurik eraginkorrena. Koldok bere esperietzietan oinarrituz, Irizar-ekoa kasu, hitz egiten du; arrakastan oinarritutako sendotasuna dute bere argudioek.