Arrakasta konfiantza izan zen

K2K emocionando erakundeak bezala, honetara bideratzen ditugu guk ere gure ahalmenak eta ilusioak: gero eta erakunde gehiago, gero eta pertsona gehiago, berritzailea denaren bidetik joan daitezen, esperimentazioaren aukerak azter ditzaten, gizaki orok berezkoak ditugun balioak eta gaitasunak aktibo jar ditzaten. Ahalmen horiek sentiarazten gaituzte, lehertzen direnean, benetan sortzaile gure bizitzan, bai lanean, bai gure familiako eta gizarteko bizipenetan, “harreman estilo berrian” (ner).

Konfiantza eragile guztien artean

Oinarri horretatik abiatu zen Kizun S.A. erakunde mailako funtsezko aldaketa egiteko, pertsona guztiengan oinarrituta eta K2K emocionando proiektuan konfiantza osoa jarrita, bereziki Koldo Saratxagarengan, proiektuaren etorkizuneko ikuspegi orokorraren lider eta aholkulari gisa —K2K emocionando-ren proiektu guztietan bezala—, Jabi Salcedorengan, koordinatzaile nagusi gisa, eta Ainara Saratxaga eta Unai Mendikoterengan, gertuko kolaboratzaile gisa. Hori guztia jaso dugu orriotan, baita urtebeteko ibilbidearen ondoren hartutako erabakia eta egungo Kizun SAren egoera ere, beti 2008ko krisi suntsitzailearen testuinguruan. Liburua bizipen sakon hori arrakasta bihurtu arte nola garatu den azaltzeko sortu da. Gako batean laburbil daiteke arrakasta: konfiantza eragile guztien artean.

Deskargatu liburua

Liburua PDF formatuan deskarga dezakezu hemen klik eginez

EUS ES