Jabeek boterea utzi nahi ez dutenean

Narrazio formatu arin eta berritzailearekin, Óscar Garcíak ‘Jabeek boterea utzi nahi ez dutenean’ liburuan Urgola Hermanos proiektua bideratzen K2K-k izandako esperientzia partekatu du. Orrialde hauetan, pertsonak, elkarrizketak eta egoerak ezagutuko ditugu, enpresa proiektu honen lider izateko erronka eta erantzukizuna hartu zutenen sentimendu eta pentsamenduekin batera.

Kezkak dituzten pertsonei erakunde mailako aldaketa garrantzitsuak egiteko gogoak eta erreferentziak ematea

Liburuaren izenburuak iragartzen du amaiera ez dela zoriontsua izango. Kontatutako uneetako batzuek berresten dute esperientziak porrot bihurtzeko nahikoa osagai dituela. Baina ez zen halakorik izan. Esperientzia berri honetan, landutako hazi batzuek fruitua emango dute, bai Urgola Hermanos proiekturako, bai K2K proiekturako. Ondorio hori sendotu egiten da, irakurketa amaitzean, berriz ere gertakariak baloratzen ditugunean, atzerabegirakoan.
K2K-k gardentasunari alderdi guztietan ematen dion garrantziari esker, gaur irakur ditzakegu esperientzia indargarri, baina gogor honi eskainitako orrialdeak. (Ba al dago indargunerik edo bestelakorik lortzerik esfortzurik gabe?).Liburua gardentasunagatik sortu da, baina helburua K2K-ren xedean dugu: ‘Kezkak dituzten pertsonei erakunde mailako aldaketa garrantzitsuak egiteko gogoak eta erreferentziak ematea’.

Descárgate el libro

Puedes descargar el libro en formato PDF haciendo click aquí

MyanmarSpain