K2K-ren liburuak

Gardentasuna eta eskuzabaltasuna funtsezkoak dira harreman estilo berriaren barruan, eta balio horiekin koherentzia izateagatik —koherentzia ere funtsezkoa da harreman estilo berrian— gure bizipenak, gure ideiak, gure esperientziak partekatzen ditugu. Bizi dugunaz hitz egitea gustatzen zaigu, eta beste erakunde eta pertsona batzuentzat erabilgarri izatea, edo nolabaiteko egonezina, ideia, galdera sortzea, azken batean, hazia ereitea, txikia izanagatik ere, noizbait fruitua eman dezan. Horregatik sortu ziren K2Kren liburuak, esperientziak eta ezagutza partekatzeko, eta areago, bizipen zabalak islatu ahal izateko espazio eta denbora egokiak sortzeko —urte oso batean harreman estilo berriaren ibilbidea edo proiektuaren biografia gisa— eta bizipen horiei etorkizuneko proiekzioa eman ahal izateko. Hain zuzen ere, hitzaldi baten, blog bateko orrialde baten edo sare sozialeko eguneraketa baten proiekzioa baino handiagoa duela uste dugu. Azken batean, liburu baten espazioa eta denbora.

ner bizipenak 2015

Hau da gure bosgarren ‘ner bizipenak’ liburua, euren protagonistek kontatuta, Euskal Herrian. Berritzaileak iruditzen zaizkigun errealitateak azaltzen ditugu, nonbait sustraiak botako dituzten haziak izan daitezkeenak, ongizatea ekarriko duten esperientzia eta asebetetze berrien sorburu izango direnak.

2014ko ner bizipenak

ner bizipenak 2014

Zer ikusten dugu gaur egun ‘harreman estilo berrian’ (ner)? Zer da orain, bi hamarkada baino gehiago pasatuta, made by ner 22 urtetara? ‘ner bizipenak 2014’ liburuak, aurreko bi aleen ildoan, bizitza batzuetatik, eta ez letra batzuetatik datozen erantzunak dakart.

2013ko ner bizipenak

ner bizipenak 2013

Sentimenduak, pentsamenduak eta errealitateak liburua azken bi hamarkadetako bizimoduari begira Koldo Saratxagak zabaldu nahi duen leiho garbia da. Testu hau aldatu egin behar da, baita gainerako testuak ere.

2012ko ner bizipenak

ner bizipenak 2012

Harreman estilo berria erakunde harremanetan sentitzeko, pentsatzeko eta egiteko modu paregabea da, ner group proiektuetan sartutako 1.500 lagun egonezin, inkonformista eta ikonoklasta ingururi esker existitzen da.

2011ko ner bizipenak

ner bizipenak 2011

Duela sei urte baino gehixeago hasi genuen K2K emocionando taldearen bidea, funtsezko aldaketak, errokoak, egin nahi zituzten ETE motako erakundeetan lankidetzan aritzeko asmoz.

Arrakasta konfiantza izan zena

Bizipen sakon hori arrakasta bihurtu arte nola garatu den ezagutzeko gogoak sortu du liburua. Arrakasta gako bakarrean bil daiteke, hau da, eragile guztien arteko konfiantza da gakoa.

Jabeek boterea utzi nahi ez dutenean

Aro berri honetako erronkei askatasunez, erantzukizunez, parte hartuz eta konpromisoz modu eragingarrian eta iraunkorrean erantzuten dieten pertsonengan oinarritutako proiektua.

Koldo Saratxagaren Sentimenduak pentsamenduak eta errealitateak

Sentimenduak, pentsamenduak eta errealitateak

Sentimenduak, pentsamenduak eta errealitateak liburua azken bi hamarkadetako bizimoduari begira Koldo Saratxagak ireki nahi duen leiho garbia da.

¿Sinfonía o Jazz?

Ba al dago musika eta enpresaren artean inolako harremanik? Askotan enpresak orkestrekin alderatzen dira. Koldo Saratxagaren iritziz bi enpresa mota eta bi buruzagi mota daude.

Harreman-estilo berri bat

Enpresaren kontzeptua aldatuz doa eta aldatuz jarraituko du, eta horrenbestez, horren barruan sortzen diren giza harremanak ere aldatuz joan beharko dute ezinbestean.

EUS ES