Erakunde bat pertsonengan oinarritzeko (benetan) eman beharreko lehen 10 urratsak

ByK2K Emocionando

Erakunde bat pertsonengan oinarritzeko (benetan) eman beharreko lehen 10 urratsak

Blog honetatik honako hauei buruzko gure esperientzia partekatu dugu: ‘Zer da benetan pertsonengan oinarritutako erakunde bat?’ eta ‘Zergatik oinarritu behar du erakunde batek pertsonengan?’. Gure esperientziatik erakunde tradizional bat pertsonengan oinarritutako erakunde bihur dadin eraldatzeko bidea NOLA hasi ere kontatzen dugu:

decalogo

1.- Zer esaten dit barruak?

Honako hau izan behar dugu garbi lehenik eta behin: pertsonak emozioen arabera mugitzen gara, ez arrazoien arabera, maitasunagatik mugitzen gara, eta ez eginbeharragatik. Ekintza prozesua sentimenduekin hasten da, pentsamenduarekin jarraitu eta azkenik eginbeharra dago. ‘Pertsonengan oinarritutako erakundeak” kontzeptua zer den entzuten edo irakurtzen dugunean barruan sentitzen dugunak ekintzara bultzatzen ez bagaitu, hobe itxarotea.

2.- Informatu, irakurri, ikusi, alderatu …

Begiratzeko eredu asko ditugu. Guk, ‘ner group’en, bideo kanal bat dugu eta K2Kn argitalpenak egiten ditugu eta nahi dituenak deskarga ditzake. Horietan esperientzia ugari kontatzen ditugu. Baina ikertuz gero, galdetuz gero, ziur adibide asko topatuko dituzuela eta zenbat eta gehiago ezagutu, hobe.

3.- Nahi izan

Baina benetan. Erabaki eta jabetu erabaki duzula eta benetan nahi duzula.

4.-Gainerako pertsonekin partekatu

Beste batzuekin lan egiten baduzu, ez da nahikoa zuk nahi izatea (edozein lanpostu izanagatik ere erakundean, zuzendaria edo jabea izanda ere). Gainerakoek ere nahi izan behar dute, beraz, gainerakoek ere 1 eta 2 urratsak ematea lortu beharko da.

5.- Denen artean erabaki aldatzea, formalki, legezkotasun handienez

Egin dezakegun okerrena da pertsonengan oinarritutako erakunderantz joatea pertsonak kontuan hartu gabe. Hasieratik bertatik egiten da aldaketa, pertsona bakoitzari erabaki formala eta transzendentala hartzeko askatasuna eta erantzukizuna emanda.

6.- Lider izateko pertsona egokia identifikatu

Hutsetik hasita edo eraldaketa prozesu baten bidez, nagusi den kulturarekiko alternatiboa den beste kultura bat eraikitzeko lidergo argia, aitortua, motibatua eta tinkoa behar da. Bestela, joera orokorraren arabera jarduteko arriskua handia da.

7.- Bilatu beste batzuk, bidea lagunduta egiteko

Batasunak indarra ekartzen du, beti, baina korrontearen aurkako bidea egin behar duzunean, ia ezinbestekoa da. Besteekin partekatzea eta alderatzea, esperientzietatik ikastea, norbere esperientziak ematea, bidaideak bistaratzea… dena da beharrezkoa aldaketarako.

8.- Kontziente izan

Prozesu hauetan, zailena ez dira hasierak izaten, jarraipena ematea baizik. Gimnasioan izena ematea ez da zailena izaten, zailena ohikotasunez joatea izaten da. Ezinbestean, zalantza, arazo, oztopo asko sortuko zaizkigu, baina ez dugu aldaketa kultural sakonik eta iraunkorrik lortuko lehen kolpean etsitzen badugu.

9.- Alderatu etengabe bultzatzen gaituzten balioen arabera

Zalantza une horietan, arazoak ditugunean, eta eskura irtenbiderik ez dugunean, abiapuntuko gure balioak hartu behar ditugu kontuan, gure etika partekatua, bultzatzen eta gidatzen gaituena. Hori funtsezkoa da. Bestela, nahi gabe, nagusi diren formulak hartuko ditugu.

10.- Bideaz gozatu, ez baitago helmugarik

Serie honetako lehen postean idatzi dugun bezala, ez da benetan prozesu transiberiarra. Ez da leku batera iristeko prozesua, ez dago helmugarik, ez dago amaierarik, bidea bakarrik, prozesua bakarrik. Bidean, zalantzarik gabe, arrakastak, lorpenak, ospakizun uneak izango ditugu, baina ezingo gara horretan geratu, mugimenduan jarraitu beharko dugu, pertsonengan oinarritutako erakunde bat izatez nomada baita.

About the Author

K2K Emocionando administrator

Leave a Reply

EUS ES