Pertsonak dira garrantzitsuak eta objektuak premiazkoak

ByK2K Emocionando

Pertsonak dira garrantzitsuak eta objektuak premiazkoak

osona empresas

Ekainaren hasieran Bilbon katalan enpresa talde batek bisita egin zigun Harreman Estilo Berria edo (ner) delakoaren oinarria, metodologiak eta teknikak hurbilagotik ezagutzeko antolaketa aldaketa egiteko. Bisitaldia antolatzeko bi egunetako ikastaroa prestatu genuen eta bertan hausnarketaz gain esperientzian oinarrituta aurkikuntza lana ere egin genuen.

16 pertsona hauekin konektatzea ikaragarria izan da eta egun batzuk igaro eta gero pertsonengan oinarritutako antolaketa eraldaketaren hurbilketako 12 ordutako ikastaroari buruz ondorengo mezua bidali digute. Hauxe dio:

¨Osona eta Creacció enpresa talde batekook (Osonaren ekintzailetza, berrikuntza eta garapen sozioekonomikorako ezagutza agentzia) Bilbon bi egun bizi eman ditugu K2K Hunkitzen eta Ner Group-ekin batera ¨benetako eraldaketa sozial¨ honen atzean zeuden pertsonak ezagutzen. Eraldaketa sozial hau pertsonek bultzatu dute eta pertsonak liderrak izan dira lan egiten duten erakundeetan.

 Elkarbanatu dugu, konektatu gara, sentitu egin dugu, erakundeetan harreman pertsonal estilo berria posiblea dela eta pertsonengan eta gizartean eragin zuzena duela ikusi dugu. Oso argigarria izan da estilo berri hau dagoeneko abiarazi duten enpresak bisitatzea eta bertako erakundeetako pertsonekin hitz egitea.

 Gurekin ondorengo esaldiak eramango ditugu asko pentsarazi digutelako:

> Pertsonak dira garrantzitsuak eta objektuak premiazkoak.

> Sortzen ari garen zerbaiten parte garela sentitu behar dugu.

> Uztaldian pertsonen %100 gaude eta garrantzitsua ereitea eta lurra zaintzea da.

> Eta helburua, egunero gogoratzen dugu?

K2K Hunkitzen eta Ner Group-eko partaide guztiei eskertu nahi diegu haien eskuzabaltasuna, konfiantza eta eman diguten ilusioagatik elkarrekin eman dugun minutu bakoitzean. Egun hauetan gure buruarekin, geure baloreekin eta helburuekin konektatu dugu; bagoaz asaldatuta eta gehiago jakiteko asmoz!”.

Hemendik gure eskerrik zintzoena. Laster elkartuko gara lan egiten eta garatzen jarraitzeko erakundeetan harreman estilo berri bat lortzeko.

About the Author

K2K Emocionando administrator

Leave a Reply

MyanmarSpain