Autogestioaren oinarrizko 10 egitura gure nerbyK2K-en arabera (1)

Pablo Aretxabala ByPablo Aretxabala

Autogestioaren oinarrizko 10 egitura gure nerbyK2K-en arabera (1)

Autogestionatutako taldeak

Artikulu hauetan, K2K Emocionandotik harremanen estilo berria, hots, gure NER BY K2K, ezartzen dugun moduaren arabera, autokudeatutako erakunde bat eraikitzeko beharrezkoak diren oinarrizko egiturak aletzen ari gara.

Lehen entregan, autokudeaketaz aritu gara gaur egun garatuen dauden erakundeek duten berrikuntza handi bat bezala, eta, orain, #nerbyK2K-n modu autokudeatuan funtzionatzeko erabiltzen ditugun egitura berrietako lehena ikusiko dugu: talde autogestionatuak.

photo-1499976311613-703e57dd2e53Autogestionatutako erakundearen oinarrizko egitura taldea da. Erakundeko pertsona guztiak gutxienez talde batekoak dira, eta aproposena da inor bakarrik ez geratzea. Hala ere, edozein pertsona-talde ez da talde bat eta are gutxiago autokudeaturiko taldea. Edozertarako ere, funtsezko ezaugarri batzuk izan behar ditu:

  • Ez du barne-hierarkiarik izan behar; hau da, taldeko pertsonen iritziak eta horien gaineko “autoritatea”. Soilik esperientziaren, ezagutzaren edo konpromisoaren arabera baloratuko dira, besteak beste, baina inoiz ez taldeko pertsonaren batek botere handiagoa duelako edo gainerakoei gailendu dakiekeelako bere “galoiak” medio.
  • Aukera izan behar du jarduera propioa arautzeko, lanak eta egitekoak banatzeko, ordutegiak eta oporrak antolatzeko, e.a. Alde hori funtsezkoa da; izan ere, eragozpen nagusietako bat izan ohi da autokudeatutako funtzionamendua planteatzerakoan.
  • Helburuak ezartzeko aukera izan behar du eta horiek lortu ahal izateko erabakiak hartzeko beharrezko informazioa ere bai, horretarako bitartekoekin batera.
  • Taldean eragina duten erabaki guztietan kontuan hartzeko aukera izan behar du, pertsona berriak kontratatzetik hasi eta dagozkion inbertsioetara bitarte, tarteko hobekuntzetatik, lan-prozesuaren aldaketetatik eta abarretik igaroaz.
  • Nork bere burua antolatzeko gaitasuna izan behar du, buru izango diren pertsonak edo une bakoitzean behar dituzten rolak aukeratuaz, baita biltzeko modua ere.
  • Talde guztien ordezkaritza- eta koordinazio-egituretan parte hartzeko aukera izan behar du.

Autogestionatutako taldearen tamaina oso aldakorra izan daiteke. Aproposena litzateke 3 eta 15 pertsona artekoa izatea, baina hori egoera bakoitzaren araberakoa da.

Edozein erakundetako talde autokudeatu ohikoenak honela sailka daitezke:

  • Euskarri-taldeak: jarduerari babesa ematen diotenak dira; normalean ezagutzaren espezialitatearen arabera antolatu ohi dira. Talde ohikoenak hauek dira: ekonomia eta finantza taldea, administrazio orokorra, informatika, lege-arlokoa, lan-arlokoa, hornitzaileak, e.a. Tarteka erakundea txikia bada, horiek guztiak talde bakar batean biltzen dira, eta laguntza-zerbitzuak bezala identifikatu ohi dugu.
  • Bezeroaren taldeak: bezeroekin harreman zuzenagoa duten taldeak dira, erakundearen barruan haien ahotsa dira. Produktuen, merkatuen edo bezero-moten arabera antolatu ohi dira, erakunde bakoitzaren premien arabera.
  • Bezero-lineako taldeak: bezeroek eskatutako zerbitzua ekoizteaz edo emateaz zuzenean arduratzen dira. Diseinua, zerbitzu teknologikoak edo ekoizpena bezalako eremuak har ditzakete, besteak beste. Antolatzeko modua hemen ere asko aldatzen da, espezialitate funtzionalaren, proiektuen, produktuen, bezeroen eta abarren arabera, kasu zehatz bakoitza kontuan hartuta.
  • Aldi baterako taldeak: proiektu zehatz bat garatzeko edo erabaki jakin bat hartzeko aldi baterako sortzen diren taldeak izan ohi dira. Behin helburua lortuta, taldea desegiten da.

Benetan autogestionatutako talde batean, kideen bilakaera pertsonala nahiz kolektiboa gertatzen da. Lan-denbora jakin baten ondoren, ohiko zenbait ezaugarri identifika ditzakegu:

  • Pertsona bakoitzaren egoak pixkanaka gutxitzen joaten dira, bakoitza bere lekua aurkitzen joaten baita; hots, taldeari egin diezaiokeen ekarpena taldea hobea izateko gainerakoak osatuaz.
  • Nolabaiteko “intimitate” pertsonal bat egoten da, taldeko pertsonei enpatizatzeko eta elkar entzuteko aukera ematen diena, lanbide edo lan-arlotik haratago.
  • Harremana dago, eztabaida, gaitasun kritikoa, hobetzeko eta eboluzionatzeko exijentzia eta gogoa, betiere harmonia zintzo baten barruan.

Era berean, arreta jarri behar zaie autokudeatutako taldeen funtzionamenduan izan ohi diren desbideratze batzuei, azkenean beste gauza ezberdin bat izatera iristen dira-eta:

  • Hasiera batean aukeratuak izan diren lidergoak, baina azkenean ezkutuko hierarkia-mota bat edo antzinako “buruzagi” batzuk direnak, beste taldeetan birkokatu gabeak eta gisa horretan jarduten jarraitzen dutenak beste izen batekin.
  • Zuzeneko taldearekiko gehiegizko identifikazioa eta taldearen ikuspegia galtzea.
  • Taldearen harmonia faltsua, autokritika egiteko edo gehiengoarengandik iritzi ezberdina izateko aukerarik gabe.

Egitura hierarkiko baten agindupeko pertsonak izatetik autogestionatutako taldeetara igarotzea nahiko erraza da. Nondik has gaitezke?

  • “Aginte” hierarkikoa duten pertsonak beste talde batean, beste leku batean edo beste rol batean birkokatzea, bestela, oso zaila izango baita taldeak pertsona hori nagusi gisa ikusteari uztea. Gainera, normalean, pertsona horiek ekarpen askoz ere baliotsuagoa egiten dute beste funtzio batzuetan, aginte-lanetan aritutakoan baino.
  • Taldekoak diren pertsonak eta haien funtzioak eta zereginak argi eta garbi identifikatzea.
  • Taldeari beharrezko informazio guztia eta planifikatzeko eta antolatzeko erremintak ematea, lana antolatu ahal izateko.
  • Taldeak behar dituen rolak hautatzeko aukera ematea eta autoantolaketarako gutxiengo batzuk ezartzea; hala nola, bileren maiztasuna, komunikazio-tresnak, e.a.

Hortik aurrera, taldea autogestioarekin esperimentatzen has daiteke; hori izango da prozesuaren zatirik zailena, inertziak oso indartsuak izango baitira eta “euforiazko” lehen unearen ondoren, taldeak nolabaiteko “depresioa” izango baitu, aurreratzeko zenbat falta zaien ikustean eta oraindik lortzeko gai ez diren guztiaz jabetzean. Taldeari une horietan eustea funtsezkoa da estualdi hori igarotzea lortzeko. Horrela, pertsona bakoitza eta taldea oro har heldu egingo dira, eta pertsonalki eta profesionalki garatuko dira.

Autogestionatutako talde bat abian jartzea hilabete pare bateko kontua izan daiteke, eta horrela finkatzeko bizpahiru urte beharko dira, gutxienez.

 

[NER BY K2K, K2K Emocionando taldetik ner gainean egiten dugun aplikazio zehatza da. Harremanen estilo berria (ner) erakunde asko beren kabuz abian jartzen ari diren ideien, balioen eta irizpideen multzoa da. Beste era batera ere dei daitezke, eta, beraz, ez dira K2K-ren “jabetzakoak”, nahiz eta guk ner hori zabaltzeko gure modu propioa izan, #nerbyK2K deitzen duguna].

About the Author

Pablo Aretxabala

Pablo Aretxabala administrator

2 Comments so far

Avatar

Marcial QuintanarPosted on  12:02 - uzt 24, 2020

Muy esclarecedor, muchas gracias Pablo. Ayuda una enormidad para entender la estructura de equipos, el proceso por el qué hay que transitar y cómo desmontar la estructura jerárquica (con los riesgos que conlleva. Felicidades.

Avatar

Juan Pablo SánchezPosted on  9:30 - uzt 24, 2020

Muchas gracias Pablo por compartir de forma tan generosa sus experiencias y metodología. Aprendo cada vez más y mejor cómo acompañar a las organizaciones que desean transitar hacia estos nuevos esquemas de trabajo.

Leave a Reply to Marcial Quintanar Cancel reply

MyanmarSpain