Autogestioaren oinarrizko 10 egitura gure nerbyK2K-en arabera (6)

Pablo Aretxabala ByPablo Aretxabala

Autogestioaren oinarrizko 10 egitura gure nerbyK2K-en arabera (6)

equipo de pilotaje

Pilotatze-taldea

Artikulu-sorta honetan antolakunde autogestionatu bat eraikitzeko behar diren oinarrizko egiturak aipatzen jarraituko dugu, K2K Emocionando-n harreman-molde berria jorratzen dugun eraren arabera, hau da, gure “nerbyK2K”-ren arabera.

Pilotatze-taldea nerbyK2Kren berrikuntza nagusietako bat da, eta autogestioa errazteko haren egiturarik onenetako bat. Pilotatze-talde on batek, behar bezala funtzionatuz gero, sekulako indar mugiarazlea egin dezake antolakunde osoan. Jarraian ikusiko dugunez, auto elektriko bat izena aldatu zaion gasolinazko auto bat ez den bezala, pilotatze-taldea ez da zuzendaritza-taldea. Erabilgarritasun bera dute (erabakiak hartzea), baina bataren eta bestearen oinarrizko funtzionamendu-printzipioak zeharo desberdinak dira.

  • Pilotatze-taldea ez dute pertsonek osatzen, pertsonek ordezkatutako taldeek baizik. Horrek esan nahi du, konparazio baterako, bileretan talde guztiak egotea bermatu beharra dagoela, eta berdin dio ordezkari-lana egin ohi duena pertsona bera den ala ez.
  • Beren taldeak ordezkatuz pilotatze-taldean parte hartzen duten pertsonak talde horiexek aukeratzen dituzte, ez koordinatzaileak.
  • Pilotatze-taldearen bileren edukia publikoa da, bai aurrez aurre, bileran bertan (antolakundeko edonorentzat irekita baitaude), bai akordioei buruzko aktak publiko egingo direlako.
  • Taldeko edozein kidek proposa dezake pilotatze-taldean aztertzeko gai bat, ez gidaritza duenak bakarrik.
  • Akordioak onespen bidez hartzen dira, ez hierarkiagatik edo bozketa eginez.
  • Koordinazioaz arduratu eta, hortaz, pilotatze-taldea gidatzen duenak, ez du “azken hitza” erabakiak hartzeko unean.

Pilotatze-taldea da antolakunde osoari edo beraren zati esanguratsu bati eragiten dioten erabakiak hartzeko giltzarria. Haren ohiko egitekoak honakoak dira:

  • IHPa onartzea, jabeei eta batzarrari aurkezteko, eta haren segimendua egitea aldian-aldian.
  • Inbertsio, kontratazio, gastu esanguratsu, proiektu garrantzitsu eta abarri buruzko gaiak eztabaidatzea eta onartzea. Azken batean, antolakundean eragin handia duten mota guztietako gaiak; antolakunde hori zein motatakoa den, eta zer tamaina eta ezaugarri dituen, asko alda daiteke hori.
  • Antolakundearen adierazle esanguratsuen aldian-aldiko segimendua egitea, baita haren emaitza-kontuarena eta beste egoera ekonomiko eta finantzarioena ere.
  • Barne-antolakuntzako egituraren aldaketez eztabaidatzea eta haiek onartzea

Pilotatze-taldea hamabostean behin edo hilean behin bildu ohi da, beharren arabera.

Pilotaje-bilera baten asmoa eta onurak benetako testigantzekin irudikatzeko, Talleres Arreche eta Panelfisari (Ner Groupeko bi erakunde) eskatu diegu beraien esperientzia kontatzeko:

[NER BY K2K, K2K Emocionando taldetik ner gainean egiten dugun aplikazio zehatza da. Harremanen estilo berria (ner) erakunde asko beren kabuz abian jartzen ari diren ideien, balioen eta irizpideen multzoa da. Beste era batera ere dei daitezke, eta, beraz, ez dira K2K-ren “jabetzakoak”, nahiz eta guk ner hori zabaltzeko gure modu propioa izan, #nerbyK2K deitzen duguna].

 

About the Author

Pablo Aretxabala

Pablo Aretxabala administrator

1 Comment so far

Avatar

filmPosted on  9:00 - aza 22, 2020

Thanks for sharing, this is a fantastic article. Really thank you! Want more. Peggy Juan Rotberg

Leave a Reply

MyanmarSpain