Autogestioaren oinarrizko 10 egitura gure nerbyK2K-en arabera (5)

Pablo Aretxabala ByPablo Aretxabala

Autogestioaren oinarrizko 10 egitura gure nerbyK2K-en arabera (5)

equipos autogestionados nerbyK2K

Koordinazio orokorra

Artikulu-sorta honetan antolakunde autogestionatu bat eraikitzeko behar diren oinarrizko egiturak aipatzen jarraituko dugu, K2K Emocionando-n harreman-molde berria jorratzen dugun eraren arabera, hau da, gure nerbyK2K-ren arabera.

Egitura autogestionatu batean, eginkizun garrantzitsuenetako bat koordinazio orokorraz arduratzen den pertsonarena da. Normalean bakarra izango da, baina batzuetan talde bat ere izan daiteke, antolakundearen tamainaren eta ezaugarrien arabera.

Koordinazio orokorra ez da kudeatzaile-lan bat, eta funtsean bi desberdintasun ditu harekin alderatuta: koordinazioaren arduradunak ez du antolakundeko gainerako egituren gaineko botere hierarkikorik, eta ez du erabakirik hartzen (eman zaizkion egitekoak operatiboki gauzatzeko hartu behar dituenak izan ezik). Antolakunde osoa koordinatzen duen pertsonak (edo taldeak), izatez, oso zeregin garrantzitsuak ditu:

  • Antolakuntzaren kultura eta onartutako baloreekiko koherentzia garatzeaz arduratzea
  • Pilotatze-taldea gidatzea, eta hortik abiatuta, talde horretan hartutako akordioak bete eta exekutatuko direla sustatzea eta ziurtatzea
  • Gainerako taldeen garapena erraztea
  • Pertsona edo taldeen arteko gatazkak konpontzen laguntzea
  • Epe luzeko ikuspegiz jokatzea, eta antolakunde osoari laguntzea estrategia eraikitzen eta garatzen

Koordinazioaz arduratzeko funtsezkoa da antolakundeak zilegitasun eta autoritate (ez botere) handia ematea funtzio hori izango duen pertsonari. Hori lortzeko era bat aurreko ibilbidea izan daiteke; bestela, jabeetako batzuek eta antolakundeko pertsona guztiek hautatu ondoren jardunean hastea. Hala gertatzen da, esate baterako, K2Kn antolakunde bat koordinatzeko erantzukizuna hartzen dugunean, eta jabeen aho bateko akordioa eta antolakunde horretan lan egiten duten pertsona guztien gehiengo oso zabalaren bozketa bat eskatzen ditugunean.

Autogestionatuko antolakunde baten koordinazioan aritzeko, oinarrizko zenbait jarrera eta gaitasun garatu beharra dago:

  • Konfiantza izatea antolakundeko pertsonengan, haien ahalmenean, gaitasunean, konpromisoan eta erantzukizunean.
  • Oso ego orekatua izatea, eta zerbitzatzeko joera etengabea.
  • Modu positiboan pentsatzea, baikorra izatea, beldurraren eta presaren menpe ez egotea, harmonia bilatzea eta bideaz gozatzea.
  • Konstantziaz, koherentziaz eta zintzotasunez jokatzea.
  • Beste pertsona batzuek, pertsonalki eta profesionalki, eboluzionatzen dutela ikusiz gozatzea.
  • Bizipen, harreman eta ezagutza berriak lortzeko grina izatea.

[NER BY K2K, K2K Emocionando taldetik ner gainean egiten dugun aplikazio zehatza da. Harremanen estilo berria (ner) erakunde asko beren kabuz abian jartzen ari diren ideien, balioen eta irizpideen multzoa da. Beste era batera ere dei daitezke, eta, beraz, ez dira K2K-ren “jabetzakoak”, nahiz eta guk ner hori zabaltzeko gure modu propioa izan, #nerbyK2K deitzen duguna].

About the Author

Pablo Aretxabala

Pablo Aretxabala administrator

Leave a Reply

MyanmarSpain