Autogestioaren oinarrizko 10 egitura gure nerbyK2K-en arabera (4)

Pablo Aretxabala ByPablo Aretxabala

Autogestioaren oinarrizko 10 egitura gure nerbyK2K-en arabera (4)

equipo compromiso K2K EmocionandoKonpromisorako planifikazio-taldea

Artikulu-sorta honetan antolakunde autogestionatu bat eraikitzeko behar diren oinarrizko egiturak aipatzen ari gara, K2K Emocionando-n harreman-molde berria jorratzen dugun eraren arabera, hau da, gure “nerbyK2K”-ren arabera.

Konpromisorako planifikazio-taldea, edo, normalean esaten diogun moduan, konpromiso-taldea, oinarrizko egituretako bat da nerbyK2K estiloko autogestioan, “ekoizpen” jarduera autoantolatzeko erabakiak hartzen dituen taldea baita.

Taldean errazte-lana egiten duen pertsona bat edo gehiago egoten dira, bezeroaren aurrean hartutako konpromisoak betetzeko erantzukizun zuzena duten lantaldeetako ordezkari banarekin. Hortaz, taldean parte hartzen dute bezeroez arduratzen diren taldeek (horiek izango dira bezeroen ahotsa taldearen barruan), hornitzaileekin harremana duten taldeek, diseinukoek, teknologiakoek, ekoizpenekoek, etab. Batzuetan hornitzaileek edo funtsezko aliatuek ere parte hartu ahal izango dute.

Taldea aldiro biltzen da, jarduteko beharrezkoa den heinean. Astero biltzea da ohitura, baina baliteke maiztasuna handitu edo gutxitu behar izatea, planifikazioaz dugun ikuspegia murritzagoa edo zabalagoa baldin bada. Taldea dinamizatzen duen pertsonaren (edo pertsonen) ardura da behar den informazioa helaraztea, erraz eta argi ikusi ahal izateko bezeroekin hartutako etorkizunerako konpromisoak, baita ere konpromiso horiei aurre egiteko eskura dauden pertsonak, baliabideak, bitartekoak, lehengaiak, etab. Horrekin guztiarekin, eta taldearen barruan aldez aurretik adosturiko zenbait irizpide nagusiri jarraituz, “planifikazio” bat egiten dute, taldeei aukera emango diena etorkizuneko egoerak aurreikusteko eta hartutako konpromisoak betetze aldera erabakiak hartzeko.

Planifikazioa lanabes bat baizik ez da, taldeei erabakiak hartzea ahalbidetzen diena, baina bileraren helburua talde guzti-guztiek planifikazio hori betetzeko  konpromisoa hartzea da. Konpromisoa finkatuta dagoela, lantalde bakoitzak bere burua antolatuko du hura betetzeko eta sor daitezkeen ustekabeen aurrean beharrezkoak diren erabakiak hartzeko. Horretarako, batzuetan, egunez eguneko bilera labur edo briefing-ak egiten dira, informazio-panelak edo mugikorreko app-ak erabiltzen  dira, etab. Taldea dinamizatzeko ardura duen pertsonak ez du inolaz ere autogestionatutako taldeek bete beharreko erabakirik hartzen.

Konpromiso-bilerak 30 eta 120 minutu bitarteko iraupena izan ohi du, eta oinarrizko informazio-egitura izango du, honako osagaiekin:

  • Une horretara arteko eta aurreko denbora-tarteko betetze-mailari buruzko informazioa.
  • Hurrengo tarterako konpromisoari buruzko informazioa eta planifikazioa.
  • Konpromiso horri aurre egiteko erabakiak hartzea.

Konpromiso-taldean inbertsioak egiteko edo taldeak aldatzeko beharrak sor daitezke, baita bere erabakimenetik kanpo dauden bestelako zenbait kontu ere, gune eta bilera egokietara eramango direnak.

Ulertzeko ez dago ezer hoberik konpromisozko bilera bat zer den eta zertarako balio duen kontatzen diguten bi bideo ikustea baino. Bideo honetan, Ner Group-eko bi enpresaren konpromiso-bilerak ikus ditzakezue: Walter Pack eta Icaza.

 

[NER BY K2K, K2K Emocionando taldetik ner gainean egiten dugun aplikazio zehatza da. Harremanen estilo berria (ner) erakunde asko beren kabuz abian jartzen ari diren ideien, balioen eta irizpideen multzoa da. Beste era batera ere dei daitezke, eta, beraz, ez dira K2K-ren “jabetzakoak”, nahiz eta guk ner hori zabaltzeko gure modu propioa izan, #nerbyK2K deitzen duguna].

 

 

About the Author

Pablo Aretxabala

Pablo Aretxabala administrator

Leave a Reply

MyanmarSpain