Bizi guztirako lana bermatuta izateko errezeta

ByK2K Emocionando

Bizi guztirako lana bermatuta izateko errezeta

Bai, ongi irakurri duzu, hutsik gabeko errezeta ezagutzear zaude; aintzat hartzen baduzu, ez duzu lana izateaz gehiago inoiz kezkatu beharrik izango, beti egongo baita zuretzat nonbait lekuren bat.

Soilik 4 elementu behar dituzu:

    1. Ez utzi inoiz gauza berriak ikasteari: alegia, ez dugu soilik ikasi eta prestatu esan nahi, baizik eta jakin-mina izatea, gauza berriak esperimentatu nahi izatea eta gauza ezberdinak lehen aldiz egiteko beldurrik ez izatea. Beti aprobetxatu jada ongi egiten ari zaren horretatik zerbait ezberdina egiteko aukera.
    2. Tratu ona eman inguruan dituzun pertsonei: lagundu ahal duzun guztietan, eskuzabaltasunez partekatu zure ezagutzak eta esperientziak, atsegina eta lankidea izan, zuregandik ezberdinak direnekin enpatiaz jokatu.
    3. Eginahalak egin: ahalegina, dedikazioa, iraunkortasuna,… batzuek diote modan ez daudela, baina bizitzan funtsezkoak dira. Ametsak ez dira etxeko sofan egonda lortzen, gailurrak ez dira Facebook-ean soilik nahi izanda irabazten.
    4. Praktikatu “erantzukizunlibrea”: zure erakundean edozein rola izanda eta den tamainakoa izanda ere, landu erantzukizuna eta askatasuna, hartu ahalik eta konpromiso handiena eta saiatu ahalik eta autonomiarik handiena lortzen; halaber, zurekin batera lanean dabiltzan pertsonek ere hori egitea bultzatu.

Lau “arau” horiek praktikatzen badituzu, ziurta diezazuket edozein enpresak nahiko duela zu bezalako pertsona bat izatea bertako kideen artean; edo, nahiago baduzu, enpresa-proiektu bat zure kontura garatzeko gai izango zara beste pertsona batzuekin batera.

About the Author

K2K Emocionando administrator

Leave a Reply

EUS ES