Gardentasuna eta eskuzabaltasuna K2K Emocionando-tik bultzatzen ditugun “Harremanen Estilo Berriko” oinarrizko balioak dira. Printzipio horiekiko leial izanda, eta erakunde bateko esperientzia bere barnean jasota dagoela jakinda formatu berritzaile diseinatu dugu eta izen hau jarri diogu: ‘Opening K2K Emocionando & Ner Group’. ‘Esperientzia gure barnean dugu. Etor zaitez ezagutzera’.

Berritzailea dela diogu, topalekua ‘harreman-estilo berria’ ezarri duten hiru erakunderen egoitza izango delako: Gashor, Panelfisa eta Logos. Erakunde horiek Ner Group taldeko kideak dira eta ateak zabalduko dizkigute eraldatze-esperientzia barrutik nola bizi izan duten azaltzeko.

opening k2k emocionando

Enpresa-ingurunean benetako interesa sortzen duten gaiak lantzeko hiru topagune proposatzen ditugu: internazionalizazioa, produktu estrategia aldaketa, produkzio eraginkortasuna, eraginkortasuna edo pertsonekiko konpromisoa.

Protagonistek kontatuko digute nola lortu duten erantzukizuna, autokudeaketa, malgutasuna eta eraginkortasuna lortzeko bidean aurrera egitea eta haien enpresak partekatutako arrakasta bihurtzea.

Gashorek ateak irekiko ditu lehen enpresa-topaketa egiteko. Bertan, K2K Emocionandoko taldearekin honako hauei nola aurre egin dien ezagutu ahal izango dugu: Internazionalizazioa (merkatu berrien zabalera), produktu estrategia aldaketa (produktuetatik soluzioetarako migrazioa) eta produkzio eraginkortasuna (30%ko hobekuntza).

Panelfisa izango da bigarren topaketaren egoitza eta, bertan, protagonistek honako hauen inguruan hitz egingo digute: eraginkortasuna (produktibitate-hobekuntza), pertsonekiko konpromisoa eta erakunde osoa bezeroaren gogobetetzerako orientazioaren alde.

Azkenik, Logosen egingo dugu hirugarren eta azken topaketa enpresak honako hau nola bideratu duen ikusi ahal izateko: goi mailako merkatuan markaren posizionamendua, produktu-sorta eta bezeroak osatzeko beste erakunde batekin bat-egitea eta merkatu nazionalean presentziaren areagotzea.

Lehen ‘Opening K2K Emocionando & Ner Group’ horretara aurretik gonbidapena jasota joateko aukera izango da. Baina gehiago ere izango da. Gure esperientzia eta ezagutza partekatuko ditugun hurrengo topaketen inguruko informazioa ematen jarraituko dugu.