Azken urtean, hainbat erakundek ekin diote, K2Kren eskutik, erakundearen aldaketa sakonerako bideari. Orain, zenbait artikulu eta elkarrizketaren bitartez, ezagutzera emango ditugu pertsona eta erakunde horiek Harremanen Estilo Berria (NER) ezartzera eraman dituzten motibazioak.

Iñaki Orejarekin hasiko gara, Kimua Group-ekoa; hau da, zamak manipulatzeko irtenbide integralak (ingeniaritza eta muntaiak helmugan) eskaintzen dituen industria-enpresakoa. Enpresa Gipuzkoako Lizartza herrian kokatzen da. Koldo Saratxagak, elkarrizketa hau egiteaz arduratzen denak, Iñakirekin hitz egin du erakunde batek urrats bat hori emateko dituen funtsezko motibazioen inguruan, Kimuak NER ezartzea erabaki eta egun batzuetara.

Koldo Saratxaga. Nola aurkitzen zara K2K taldearekin?
Iñaki Oreja. Zu, Koldo, aspalditik ezagutzen zaitut, ez pertsonalki, baina zure atzetik ibili naiz. Duela hilabete pare bat, zu ezagutzeko zorte handia izan nuen, eta atzo, lehen aldiz, zurekin, Kimuako talde osoarekin batera, partekatu genuen gure proiektua. Atzokoa egun zirraragarria izan zen, eta betiko gordeko dut, oso une atsegina izan zen-eta.

Zer gogoratzen duzu lehen kontaktu hartaz eta nola iritsi zara egungo unera?
Karrerako azken urtean, zuk emandako hitzaldi batera joateko aukera izan nuen. Orduan, “gauzak beste modu batera egitearen” kontua deigarria egin zitzaidan. Nik ere garbi nuen ohituta geundenaz bestelako proiektu bat sortu nahi nuela, eta parte hartzeko moduan egin nahi nuen. Enpresa desberdinetan trebatzen joan nintzen, eta Kimua sortzeko garaia iritsi zen. Euskaraz, puja, begia, ernamuina esan nahi du, lurrarekin lotura handia duen zerbait. 2 pertsona hasi ginen, eta 20 gara jada. 10 urte daramatzagu pertsonengan eta konfiantzan oinarritzen den proiektuari forma ematen. Pertsona bakoitzak bere espazioa duen proiektu bat sortzea lortu dugula uste dut, pertsona bakoitza ezberdina baita.

Kimua taldean edo familian, hitzaldi hartan zuri entzundako zerbait egin dut; hau da, jendearen jarrera kontuan izatea. Modu horretan, gaur egun, Kimua familian, pertsona batzuk funtzioak betetzen dituzte, baina ez dira berez funtzio horietarako prestatutakoak; hala ere, haien lanaren kalitatea prestakuntza izan dezaketena baino askoz hobea da, baina ez zuk aipatzen duzun jarrera. Niretzat, oso garrantzitsua da irudimena erabiltzea eta pertsonek emozioa transmititzea.

gaur egun, Kimua familian, pertsona batzuk funtzioak betetzen dituzte, baina ez dira berez funtzio horietarako prestatutakoak; hala ere, haien lanaren kalitatea prestakuntza izan dezaketena baino askoz hobea da

Erakunde batera iristean, lehenik eta behin, pertsona guztiekin egoten gara; Kimuarekin egindako topaketetan jasotakoaren aurkezpena egin genuen atzo. Diagnostikoa aurkeztu eta gero, bozketa egin genuen, elkarrekin bidea egin nahi duzuen erabakitzeko, eta pertsona guztiek baietz erantzun zuten. Kimua Group-eko pertsonek zer jo duzue garrantzitsutzat NER ezartzeko?

Pertsonengan konfiantza jartzen dugu. Ni, pertsonalki, beste lankide bat gehiago naizela erakusten ahalegintzen naiz, laguntzeko nagoela, egunerokoa errazteko, inolako bereizketarik egin gabe. Hori guztia ikusten da, halaber, soldata-mailetan; denek jakin dute horri buruz, eta pertsona guztiek izan dituzte giltzak uneoro. Ez gara ez hobeak, ez okerragoak, baina konfiantza lortzeko urratsak ematera ausartu gara, eraikinaren ateak irekitzera, baita bihotzekoak ere, garen bezalakoak azaltzera, argiak eta zintzoak izatera. Era horretako proiektu batean parte hartu nahi duenak garbi izan behar du tartean sartu behar duela, erabakiak hartu eta jardun behar duela, nahiz eta egia izan mundu guztia ez datorrela bat ikuspegi horrekin.

Nola moldatu zarete pertsonak erakundean sartzeko modu honekin? Bezeroari begira, nolako jarrera hartuko dugu egiteko modu honekin?
Gaur egun, gure enpresak bere ekoizpenaren %50 baino gehiago esportatzen du; mundu osora esportatzen ari gara. Made in Germany enpresa gara Lizartzan, Gipuzkoako (Euskadi) herri txiki batean. Ez dugu bide erraza aukeratzen; erronkak eskatzen dizkiguten sektoreetara jotzen dugu, eta hori dena ematen duten jendearekin lortzen da. Egun, energia eolikoaren sektorean gaude, mendiko instalazioetan nahiz itsasoan. Bigarren instalazio-mota hori askoz ere zorrotzagoa da, itsas inguruneetan entregatutako piezek kalitate-mugarri asko bete behar dituzte, eta, horretarako, proba-banku bat dugu, presio handiko eta batere mesedegarriak ez diren baldintzak simulatzeko gai dena. Gainera, duela 4 urte, zientziaren sektorean sartu ginen, are eta zorrotzagoa izanik; beraz, motibazio horrekin jendea emozionatu egiten da, eta entregatutako proiektu bakoitza lorpen bilakatzen da. Ingeniaritza mekanikoa gara, eta informatika, elektronika, sentsorika txertatzen ari gara; Pertsonen mailan ez ezik, ezagutzaren mailan ere eboluzionatzen ari gara, pertsonen eta ezagutzaren aniztasuna etengabe bilatuz.

Beti ondo joan zaigu, nahiz eta uneren batean diruzaintza-arazoak izan; hazi egin gara, eta irabaziak guztion artean partekatzen ahalegintzen gara. 10 urte hauetan, batu egin dugu maila ekonomikoan, langileen aldetik eta proiektuen eta sektoreen mailan.