K2K Emocionando taldea eta ‘ner group’ elkartea, erakunde ebolutiboen erreferentzia

Avatar ByK2K Emocionando

K2K Emocionando taldea eta ‘ner group’ elkartea, erakunde ebolutiboen erreferentzia

reinventando las organizaciones

Orain dela aste batzuk Frederic Lalouxen bisita izan genuen; aldez aurretik irakurri genuen liburuak “Harreman Estilo Berrietan” duela urte batzuetatik hona gure lanean erabiltzen ditugun hainbat gako definitzen zituen. Pentsatzekoa den bezala, oso hunkigarria izan zen berari zuzenean entzutea, berarekin hitz egitea, elkar aintzatestea eta agerian uztea badaudela munduan muinean, benetan, pertsonak dituzten askotariko erakunde ebolutiboak.

Orain, bere liburuaren bigarren edizioa argitaratuko da management Teal delakoarekin bat egin duten erakundeen adibideak jasotzen dituen gida-liburu erabilgarria, eta K2K Emocionando taldeari eta ‘ner group’ elkarteari berariazko erreferentzia egiten diena, “editorearen ohar” baten bitartez (beherago argitaratuta dago ohar hori). Horixe izan da dagoeneko itxita zegoen bigarren edizio honetan gu sartzeko modua.

Keinu horrek asko pozten gaitu, eta eskerrak eman nahi dizkiegu Frederic Lalouxi eta Arpa Ediciones argitaletxeari. Beraz, kudeaketa aurreratuari buruzko azkeneko hamarraldiko liburu garrantzitsuena izan daitekeen honen zabalkundea egiten lagundu nahiko genuke.

Horretarako, zabalkunde hori egiten laguntzen diguten pertsonen artean, azken edizio honen bost ale zozkatuko ditugu. Nola? Zozketa bat antolatu dugu Twitterren. Egin klik esteka honetan, eta hor aurkituko dituzu jarraibideak.

Horretarako, zabalkunde hori egiten laguntzen diguten pertsonen artean, azken edizio honen bost ale zozkatuko ditugu. Nola? Egin klik esteka honetan, eta hor aurkituko dituzu jarraibideak!

Jarraian, “editorearen oharra”:

“2017ko azaroan, gida-liburu ilustratu honen lehenengo eta bigarren edizioen artean, Bilbora etorri zen Frederic Laloux ‘ner group’ elkarteko kide diren erakundeak zuzenean ezagutzera. Aintzatespenerako eta, Frederic Lalouuxek berak dioen bezala, ‘airean dagoen’ sinkronia bat ospatzeko topaketa izan zen. Eta baieztatu genuen, David Martik hitzaurrean defendatzen duen bezala, Espainian ere posible dela erakundeak berrasmatzea. ‘ner group’ osatzen dutenak horren adibide pozgarria dira.

‘ner group’ elkartea Koldo Saratxagak eta K2K Emocionando taldeko bere lantaldeak bultzatuta sortu zen; 2010eko azaroaren eratu zen formalki, eta 1.500 kolaboratzaile baino gehiago batzen dituzten hogei bat euskal enpresa-erakundek osatzen dute gaur egun. Erakunde horiek tamaina eta forma juridiko ezberdinetakoak dira (sozietate mugatuak eta anonimoak, kooperatibak eta irabazi asmorik gabeko erakundeak) eta, gainera, jarduera-sektore ezberdinetakoak dira (industria, herri administrazioa, hezkuntza, arkitektura, zerbitzuak).

‘Harreman Estilo Berria’ da guztiak batzen dituena: bezerora eta eraginkortasunera orientatutako erakunde-estiloa da, gardentasunean, komunikazioan eta pertsonen arteko konfiantzan oinarritutakoa.

Liburu honetan deskribatutako beste kasu batzuetan bezala, ‘ner’ (Nuevo Estilo de Relaciones) erakundeetan ez dago arduradun, buru edo zuzendaririk, baizik eta autogestionatutako lantaldeak bakarrik, beren liderrak aukeratzeko askatasuna dutenak. Ez dira laneko sarrera- eta irteera-orduak markatzen, ez dago presentziaren gaineko kontrolik eta lantaldeek eurek erabakitzen dituzte lan-ordutegiak. Inplikatutako pertsonek eurek aukeratzen eta egiten dituzte zuzenean inbertsioak (adibidez, makineria berria erosteko); baita langile berriak ere, lantalde bakoitzak elkarrizketatzen, hautatzen eta ebaluatzen baititu etorkizuneko kideak. Erabatekoa da gardentasuna: soldatak, hileko emaitzen kontua, gasturik txikiena, edozein hornitzaile edo bezerorekiko hitzarmenak, etab. Gainera, langileen artean banatzen da urte amaieran lortutako etekinaren % 30.

‘ner group’ osatzen duten erakundeek ingurunearekiko konpromiso irmoa ere erakusten dute. Konpromiso hori enpresa-jardueraren garapenean zehazten da, kosta ahala kosta enpleguari eustean (ez da kaleratzerik gertatzen krisi-egoeretan), pertsona eta proiektu zaurgarrienak babesteko eta laguntzeko barne-elkartasuneko mekanismoak asmatzean (elkartasunerako barne-funtsa, birkokapen-mekanismoak, Kutxaner barne-finantzaziorako tresna) eta zuzentasunaren eta sortutako aberastasunaren banaketaren sustapenean (soldata-alde minimoak eta emaitzak pertsona guztien artean banatzea).

Informazio gehiago aurki dezakezue ner group elkartearen webgunean eta K2K Emocionando taldearen webgunean. Antzerako beste kasurik ezagutzen baduzu, atsegin handiz ezagutuko genuke”.

About the Author

Avatar

K2K Emocionando administrator

Leave a Reply

MyanmarSpain