Mintegiak
NER by K2K

Oscar
García

Ordizian jaio nintzen 1971ko martxoaren 26an. 1999tik Idiazabalen bizi da. Ezkonduta nago eta bi seme-alaba ditut.

Zuzenbidean lizentziaduna (1995), Salamancako Unibertsitatean, Praktika Juridikoko Masterra (1996), Nafarroako Unibertsitatean, eta Giza Baliabideen Zuzendaritzako Masterra (1997), ESICen (1997).

K2K Emocionando taldeko kidea naiz 2007ko maiatzetik. Koldo Saratxaga buru duen taldea gara, eta enpresa-erakundeetan eraldaketa erradikalak bultzatzen, dinamizatzen eta lideratzen dihardugu, ezohiko emaitzak -mota guztietakoak- lor ditzaten.

Enpresetan, esaterako, zenbait aldaketa-prozesuren buru naiz, edo lider izan naiz. Logos Coop. (Sukaldeko altzariak, komunak eta armairuak. 55 pertsona), Arreche, S.A. (Dekoletajea. 40 pertsona), Tecniglass, S.L.. (Aluminiozko leihoak. 40 pertsona, Aluminios Ampuero. S.L. (PVCzko leihoak. 50 pertsona), Amenabar S.A. (Polipastoak. 40 pertsona), Lanik, S.A. (Egitura espazialak eta zurezkoak. 70 pertsona, Urtxintxa Elkartea (Hezkuntza eta prestakuntza. 35 pertsona), Oriamendi, S.L. (Lorezaintza. 15 pertsona), Oñatiko Udala (Administrazio publikoa. 90 pertsona), Goiko, S.L. (Indukzio bidezko tratamenduak. 40 pertsona), Cerrajería Lejarreta, S.L. (Sarrailagintza. 15 pertsona), Ikena, S.A. (Erreformak. 30 pertsona) eta Gashor Coop. (EOkintzako ekipoak. 40 pertsona). Harreman Estilo Berriaren ezarpenean ere parte hartu dut Iner S.Coop. enpresan (Mekanizatuak. 40 pertsona), Burdinola S. Coop (Laborategiko altzariak. 90 pertsona) eta Ampo S.Coop. (Galdaketa eta balbulak. 500 pertsona).

Nire lana beste ardura eta jarduera batzuekin bateratzen dut. Ner Group-eko hainbat lan-taldetan parte hartzen dut, 2010. urteaz geroztik, Gipuzkoako Merkataritza Ganberako MBA Exativeko irakaslea naiz, eta azken urteotan hizlari aritu naiz Euskal Herriko Unibertsitatean, Deustuko Unibertsitatean, Mondragon Unibertsitatean, Granadako Unibertsitatean eta Kataluniako Oberta Unibertsitatean.

Hizlari gisa parte hartzen dut hainbat forotan, hala nola Gipuzkoako Enpresarien Elkartean (Adegi), pertsonal-zuzendarien elkartean (AEDIPE), Burgosko Enpresa-gaurkotasuneko Zirkuluan, Andaluziako Negozio Eskola Nagusian (Esna), Atlantic Logistic Forumean (Logistikako Nazioarteko Biltzarra) edo Nafarroako Lan Enpresen Elkartean (ANEL). Gainare, ‘Jabeek boterea utzi nahi ez dutenean’ liburuaren egilae naiz. (2011) y coautor de las ‘Experiencias NER 2011’ y ‘Experiencias NER 2014‘.

Aurretik, 2004tik 2007ra, Mondragon Taldeko kide zen Matz-Erreka S.COOP-en negozio-zuzendaritza hartu nuen. Antzuolan (Gipuzkoa) dagoen enpresak doitasunezko plastikoa injektatzen du eta 100 lagunek osatzen dute, hiru lantegitan banatuta: Euskadi, Mexiko eta Txekia. Aldi horretan, Querétaroko (Mexiko) instalazioaren errentagarritasunarekin, Txekiar Errepublikako ekoizpen-plantaren eraketarekin eta erakunde osoan diziplina anitzeko taldeen proiektua abiaraztearekin lotutako proiektuaren buru izan nintzen.

1997tik 2004ra bitartean, hiru erakundetan aritu nintzen Giza Baliabideetako Zuzendari: Alcampo Oiartzunen (1997-1999), banaketa-sektorean 250 pertsona aritzen ziren enpresan; Ramón Vizcaíno taldean (1999-2002), hotz industrialaren sektorean aritzen ziren eta Estatuko probintzia guztietan 400 pertsonek eta ordezkarik osatzen zuten; eta Maier S.Coop enpresan (2002-2004), automobilgintzaren sektorerako plastikoa injektatzen zuten enpresetan. Nafarroan dago eta 300 pertsonaz osatutako giza taldea du. Hasieratik, pertsonetan oinarritutako antolaketa-ereduak inplementatzea izan da nire interesa.