Mintegiak
NER by K2K

Gara.

Taldea

Profesional-talde bat gara, Koldo Saratxaga buru duena, erakundeetan Harremanen Estilo Berria (ner) bultzatzen duena.

Harremanen Estilo berria ezartzen aritzen gara era guztietako erakundeetan, bereziki enpresa-ingurunekoetan, baina baita elkarte, administrazio, ikastetxe eta abarretan ere. Un nuevo estilo de relaciones que, partiendo de unos valores y principios esenciales, se adapta a la medida de cada organización y

desarrolla diferentes técnicas y herramientas personalizadas permitiendo realizar cambios organizativos en proyectos empresariales que saben de la necesidad de una transformación, pero no conocen el modo de realizarla con garantías de éxito.

Bideratzaileak eta dinamizatzaileak gara, ilusio handiko pertsonak eta esperientzia egiaztatua eta arrakastatsukoak erakundearen aldaketa lortzen. Kudeaketa-eredu erabat ezberdina proposatzen dugu, pertsonek beren ezagutzak gehitzeko, erakundea oro har hobetuaz.

Lankidetza zuzenak

Kataluniako, Mexikoko eta Portugaleko profesionalekin etengabe lan egiten dugu, urrunago iristen laguntzen diguten bidaia-lagunekin. Era horretan, honako hauetan oinarritutako harremanen estiloa partekatzen dugu: etika,

koherentzia, konfiantza, autokudeaketa, askatasuna eta erantzukizuna, eskuzabaltasuna eta epe luzerako ikuspegia. Horixe da enpresa-inguruneko Harremanen Estilo Berria, ‘ner’ estiloa.

Ner Group

Koldo Saratxaga Ner Group-en bultzatzaile nagusia da; hau da, Harremanen Estilo Berriak batutako ia 30 euskal enpresak parte hartzen duten elkartea, eta gu, jakina, hor sartzen gara.

Ner Group elkartean, esperientziak, sinergiak eta ezagutzak partekatzen ditugu, aurrera egiteko, eraginkorragoak izateko, emaitza hobeak lortzeko eta urrunago iristeko. Gizartearekiko konpromiso argia dugunez, elkartearen helburua da giza garapen zuzena eta iraunkorra lortzea.

Ner Group elkarteak 2.700 pertsona inguruko lanindar konbinatua du, 400 milioi eurotik gorako fakturazioa eta eragiketak 60 herrialde baino gehiagotan. Elkartea erakunde oso ezberdinek osatzen dute, forma juridikoaren aldetik (sozietate mugatuak eta anonimoak, kooperatibak eta irabazi asmorik gabeko erakundeak barne) nahiz tamainaren aldetik (mikro eteetatik hasi eta ehunka pertsonako korporazio handietara bitarte herrialde ezberdinetan), edota jarduera-sektoreei erreparatuta (industria, herri-administrazioa, hezkuntza, zerbitzuak, e.a.)