Ekuatorea gainditu dugu. Hau bosgarren kapitulua da azken urteotan gure eboluzio propioaren gako nagusienak partekatzeko erabiltzen dugun seriean. Lehen emanaldian gure ustiapen, inspirazio eta begirada altxatze unea kontatu genizuen; bigarren kapituluan gure partekatzeko bokazioa izan dugu hizpide; hirugarren emanaldian azaldu dugu nola birdiseinatu ditugun gure zerbitzuak eskaera berrien aurrean. Laugarren emanaldian partekatu genuen arestian inoiz aipatu gabeko zerbait: lurralde baten eraldaketa. Orain, hazkunde horizontal horren nondik-norakoak aztertuko ditugu.

NerbyK2K Mintegi Aurreratua, ezagutzaren eta esperientziaren transmisio erreminta oso ahaltsua izateaz gainera, halaber profesional adituekin topatzeko gune bat da. 2019ko martxoan sortzen da KomuNer, esperimentazio aplikatutarako, ikaskuntzarako eta hedapenerako komunitate bat, Harremanen Estilo Berrian inspiratua, eta Mintegien esperientzia bizi izan duten pertsonekin osatua, haien helburu izanik mundu mailan NER-eko erreferentzia bat bihurtzea, enpresak gizatarragoak bihurtzearen gaineko esperientziak partekatu, aztertu eta transmititzen dituzten komunitateak sortuz.

Urte horretan bertan abiatu zen gure hazkunde horizontala taldearen baitan, lankidetza egonkorra garatuz urrunago heltzen laguntzen diguten eta bidelagunak diren Katalunia, Mexiko eta Portugalgo profesionalekin, zeinekin partekatzen dugun etika, koherentzia, konfiantza, auto-kudeaketa, askatasuna eta erantzukizuna, eskuzabaltasuna eta epe luzerako ikuspegia oinarri dituen harreman estilo bat. Horrela NERbyK2K merkatu berrietara eraman ahal izan dugu, historikoki gure jarduera-esparrua izan den geografia eremua gainditzera helduz eta aldaketa kultural sakona bultzatuz, gehienbat Bizkaiko eta Gipuzkoako erakundetan.

Aldi berean, basea Euskadin duen taldea bidaia honetan egonkortasunez txertatuko den pertsona bat bilatzen hasten da. “Pertsona geldiezin eta sortzaile, inplikatu eta positibo bat behar dugu, komunikazio gaitasunak dituena, grinatsua, talde-lana eta taldeak gogoko dituena, itxaropentsua eta itxaropena pizten duena”, aldarrikatzen genuen 2019ko azaroan. Erantzuna sinestezina izan zen. Pertsona pilo baten proposamenak jaso genituen eta, NER-eko inplementazio proiektuetan praktikan jarri genuen bezala, taldearen gehiengoak Alicia González hautatu zuen bidaia-lagun berri bezala. Aliciak zioen pertsona ausarta, burutsua eta konprometitua zela. Bai izan ere! Urte bete geroago txertatu zen Xavier Costa jaunaren taldean, Bartzelonatik jarduteko. Xavierrek, zein Bilboko gure Mintegietako batetan zehar ezagutu genuen, aitortzen du “egunez egun ohartzen dela pertsona guztiek duten adore apartaz mundu hobeago baterako eboluzioan”. Eta eroso sentitzen da eboluzio horretako liderra izaten.

Une zailetan, esaterako pandemiaren hasieran, erabaki genuen aurrerapauso bat ematea; horrela, 2020ko apirilean aliantza bikain bat adostu genuen 11 herrialdetako 141 erakunderen eta profesionalen artean, koronabirusak eragindako krisirako irteera kolektibo bat defendatu nahian. Multinazionalek, GKE-ek, erakundeek, kooperatibek, sozietate mugatuek eta profesionalek aldarrikapen bat izenpetu genuen, #NerFuture izendatua, zeinetan erreklamatzen dugun zeregin aktibo bat koronabirus-osteko garaian erakundeen eta gizartearen debatean eta eraikuntza praktikoan. “Gauzak ez dira itzuliko COVID-19aren aurrekoak izatera eta ez dakigu nolakoa izango den oraindik idazteke dagoen etorkizun hori; kontuan da nork idatziko duen oraingoan gizarte ezberdintasunak areagotzeko akatsa ez errepikatzearren”, ohartarazi genuen bere erakundeen baitan 3.500 pertsona baino gehiago hartzen zituen aliantza honetako ordezkariok.

Debate sozialerako ekarpen sorta bat egiteaz gainera, gure bizi-estiloaren ezinbesteko diseinu berria eta gure balioak hobeto egokitu zitezen, konpromisoa hartu genuen ikuspegi kolektibotik lan egiteko, “salba dadila ahal duenak” leloa gainditzeko sareak, zubiak eta bideak eraikiz eta guztion artean eta guztiok batera salbatzen ahaleginduz, auto-kudeaketan sakonduz, horrela gure nortasun-ezaugarriak izaten jarraitzeko ko-erantzukizuna eta baterako erabakiak: “Ez dugu inor atzean utziko krisi honetan. Ez dakigu zer egin beharko dugun, baina oso ondo dakigu nola egingo dugun: gardentasunez, erantzukizunez eta beti pertsonengan pentsatuz, bereziki gure erakundetako eta gure gizarteko zaugarrienengan”.