Egiten dugu

Gure lana erakundeen aldaketan oinarritzen da, (ner) Harremanen Estilo Berria aplikatuta; hau da, enpresa bat kudeatzeko menderatu behar diren teknika ezberdinak jorratzen dituen teknologia berria. Teknologia horrek erreminta berritzaileak garatu ditu kudeaketa hori burutu ahal izateko.
Teknika berri horiek eta horien oinarri teknologikoak ezagututa, erakundeak erremintak hobeto erabili ahal izateaz gain, horiek bere premia eta egoeretara egokitu ahal izango ditu edota beste berri batzuk garatu bere bilakaera partikularraren arabera.

Zerbitzuak

JARDUERA BERRIEN DISEINUA

Askotan, ekintzailetzak, startup-ak edo spin-off-ak oso berritzaileak izaten dira ematen duten zerbitzuari edo fabrikatzen duten produktuari dagokionean; funtzionatzeko erari erreparatuta, ordea, oso tradizionalak dira.
Edozein erakunde hasieratik diseina daiteke ‘ner’ estiloarekin funtzionatzeko moduan.

DIAGNOSTIKO ORBIKOA

Iraunkortasun orokorreko analisia, erakundearen arlo ekonomikoa, soziala eta ingurumen-arloa epe luzera aztertuta, abiapuntua izan daiteke ongi ardazturiko eta asmo handiko eraldaketa-plana garatzeko.

HASIERAKO SENTSIBILIZAZIOA ETA ALDAKETA

Besteak beste, aldaketako prestakuntza-prozesuen eta banako eta taldeko coaching-en bitartez, lehen urratsak eman ditzakegu pertsonak sentsibilizatzeko eta testuinguru egoki bat sortzeko taldeetan, zuzendaritza-karguetan eta aginteetan, eraldaketa-prozesuan aurrera egitearren.

ERALDAKETA-PROZESUEN PROTOTIPATUA

Baliteke erakundea, oro har, prestatuta ez egotea aldatzeko prozesu oso bat egiteko. Testuinguru horretan, prototipo bat edo hainbat egin daitezke jarduteko beharrezko autonomia edo askatasuna duten eremuetan, proba bezala eta, ondoren, adibide gisa balio izateko gainerako erakundearentzat.

PENTSAMENDU ESTRATEGIKOA

Erakundearen aldaketa egiten hasteko, hausnarketa estrategikorako parte-hartze prozesua landu daiteke, besteak beste, erakundearen helburua, harremanak, balio pertsonalak jorratzeko eta hori guztia praktikan nola jarri jakiteko, erakundearen egungo errealitatea ezagutu ondoren.

ADMINISTRAZIO-ORGANOENTZAKO AHOLKULARITZA

Erakundearen jabetzak, Administrazio Kontseiluan duen posiziotik, eraldaketa-prozesuetako exekutibo-adarra orientatzeko eta bultzatzeko funtsezko papera du. K2K Emocionandok laguntza eskaini dezake aholkularitza emanaz eta organo horietara joanaz.

JADA ABIAN JARRITAKO PROZESUAK SAKONTZEA

Erakunde batzuek jada abian dituzte beste bide batzuetatik garatutako aldaketa-prozesuak. Prozesu horiek abiapuntu interesgarria izan daitezke sakontzeko eta ‘ner’ kudeaketarako bidera modu ordenatuan aurrera egiteko.

EGITURA-ALDAKETA

Beharrezko baldintzak egonez gero, erakundearen aldaketa osoa eta sakona egiten dugu, eremu guztiak hartzen dituena.

EGITURA-ALDAKETA ETA ERAKUNDEAREN KOORDINAZIOA

Erakundearen aldaketan, erabatekoa denean, K2K Emocionando taldekoak horren koordinazio-lanez arduratzen gara, jabetzarekin horrela adostuta, denbora horretan aldaketaren lidergoaz ardura daitekeen pertsonarik ez dagoela ikusten bada.

LURRALDE-MAILAKO ERALDAKETA

Oro har lan egiten dugu udalerri bateko, eskualdeko edo zona bateko enpresekin, eraldaketa enpresatik haratago lortze aldera.


ner esperientziak

Jarraian, Harremanen Estilo Berria aplikatuta, erakundeetan egindako aldaketari buruzko esperientzia ezberdinak ezagutu ditzakezu. Jarduera-sektore ezberdinetako —industria, eteak edo zerbitzuak— enpresei buruzko nahiz gai ezberdinen inguruko kontakizunak aurkituko dituzu, benetan interesatzen zaizun hartara errazago iristeko aukera izan dezazun: jarduera berrien diseinua, diagnostiko orbikoa, hasierako sentsibilizazioa eta aldaketa, eraldaketa-prozesuen prototipatua, pentsamendu estrategikoa, administrazio-organoentzako aholkularitza, jada abian jarritako prozesuak sakontzea, egitura-aldaketa, egitura-aldaketa eta erakundearen koordinazioa eta lurralde-mailako era..


ELKARRIZKETAK
Erakundeak berrasmatzea hezkuntza-arloan
Xabier Ugalde (Gernika, 1959) Sopelanako Ander Deuna ikastolaren zuzendaria da, euskal kultura ta euskara bultzatzeko historikoki konpromisoa hartutakoa. I Read
Read more.
Erakundeak berasmatuz alor sozialean
Marta Senz eta Concha Clavero elkarrizketatu ditugu, Zabaltzen eta Erroak elkarteetako koordinatzaileak hurrenez hurren. Sartu Taldea Elkartea osatzen dut Read more
Read more.

Informazio gehiago behar baduzu edo kontsultaren bat egin nahi baduzu, jar zaitez harremanetan inprimaki honen bitartez edo ondorengo posta elektronikora idatzita: k2kemocionando@k2kemocionando.com.


NER BY K2K mintegiak

NER BY K2K Mintegi Aurreratuan biltzen eta sistematizatzen da bi hamarkadatik gorako ezagutza eta esperientzia eta K2K Emocionando taldeak burututako antolaketa-aldaketako 50 prozesu baino gehiagoren esperientzia, enpresa-erronka horiei guztiei arrakastaz aurre egiteko.

Programa osatzeko, lau jardunaldi egiten dira, antolaketa-aldaketa jorratzeko Harremanen Estilo Berrian oinarrituta eta K2K Emocionando taldeak emanda.

Egun dituzten erantzukizunengatik, kezka pertsonal edo profesionalengatik edo etorkizuneko asmoengatik, erakundeak etorkizuneko erronketara egokitzeko berriz diseinatzen lagun diezaieketen balioak, gaitasunak eta erremintak ezagutu eta landu nahi dituzten pertsonentzat da mintegia.

LEHEN JARDUNALDIA

‘Ner’ mapa eraikitzen eta inspiratzen. Hasteko, galderak egiten ditugu, lau egunetan zehar horiei erantzuna emateko.
‘Ner’-ean sartzea Ner Group-eko erakunde baten bitartez; ateak irekiko ditu ibilbidea eta esperientzia gertutik ezagutzeko.

BIGARREN JARDUNALDIA

Nola hasten dugu prozesua. Pertsonak balioekin eta helburuarekin konektatuaz.
Erakundea berriz diseinatuaz. Barne-antolamendua eta autokudeaturiko taldeak. Erakundea berriz diseinatzen ikasiko dugu, autokudeaketaren, erantzukizunaren bilaketan hierarkia saihestuaz.

HIRUGARREN JARDUNALDIA

Erakundea berriz diseinatuaz. Erabakiak hartzeko modua praktikatuko dugu, hierarkiara eta boterera jo beharrik gabe.
Lan eta gizarte harremanen esparruaren ebazpena. Harremanen estilo berriak lan eta gizarte arloko alderdiak planteatzeko modu ezberdina eskatzen du.

LAUGARREN JARDUNALDIA

Alderdi ekonomiko-finantzarioak.

Ekonomia eta finantza funtzioa ulertzea funtsezkoa da erabaki egokienak hartzeko.
Hemendik aurrera bidearen hasiera eraikitzen. Banako nahiz taldeko aukerak irekiaz amaituko dugu.

HURRENGO DATAK

Eikainak 28, 29, 30 eta uztailak 1
Bartzelona

Irailak 27, 28, 29 eta 30
Bilbo

Slider
MATRIKULA

NER BY K2K Mintegi Aurreraturako, aurrez izena eman behar da; horretarako, bidali posta elektronikoa nerbyk2k@k2kemocionando.com helbidera eta adierazi datu pertsonalak, curriculuma eta ohar labur bat parte-hartzearen arrazoia azalduaz.
K2K Emocionando taldeko pertsona bat zurekin harremanetan jarriko da elkarrizketa bat egiteko, ezagutzeko, zalantzak argitzeko eta Mintegian izena ematea elkarrekin erabat erabakitzeko.

LEKUKOTZAK
EUS ES