Erakundeek, organismo bizidun bezala, egokitzeko, berrasmatzeko eta eboluzionatzeko gaitasuna dute, premia berriei eta erronka handiei erantzute aldera, gizarte gizatiarrago, bidezkoago eta iraunkorrago bat lortzen modu erabakigarrian lagunduz.

K2K Emocionando, berez, erakunde bizia da, eta, bertan, Ainarak, Aliciak, Jabik, Joanak, Koldok, Pablok, Peiok, Oskarrek eta Xabierrek bete-betean parte hartzen dugu, gure emozio, pentsamendu eta ekintzekin, askatasun pertsonaleko espazio batean eta asmo kolektibo sakon batekin. Gure aldaketa-ikuspegiak etengabeko ikaskuntzara eramaten gaitu, ondo baino hobeto dakigulako pertsona bakoitza bakarra dela eta erakunde bakoitza ere bakarra dela. Beraz, hori horrela izanik, Harremanen Estilo Berria (HEB) egokitzen eta aplikatzen dugu jarduten dugun erakunde bakoitzaren testuinguruaren eta idiosinkrasiaren arabera.

Esparru horretan, ingurune aldakor eta konplexuetan adimen kolektiboa erreminta boteretsuenetako eta eraginkorrenetako bat dela sinetsita, eboluzionatu egin dugu gure proposamena hobetzeko eta erakundeen egungo aldaketa-premietara egokitzeko; hots, pertsonek eta, beraz, gizateriak eskatzen dituzten premia berrietara.

Erakunde batek eboluzionatu egiten du, bizirik dagoelako, handia edo txikia izan. K2K Emocionandon eboluzionatu egiten dugu, sentitzen, pentsatzen eta egiten dugulako; oraina pertsonekin batera bizi dugulako eta elkarrekin esperimentatzen dugulako. Harremanen Estilo Berrian funtsezkoak diren gardentasunarekin eta eskuzabaltasunarekin bat etorriz eta, gure balioekin bat etortzeagatik ere, azken urteetako gure bilakaera propioaren gako nagusiak partekatu nahi ditugu.

Eta 8 kapituluko serie batean egingo dugu. Kapitulu bakoitzak hiru atal ditu: artikulu bat, taldeko pertsona baten bideoa, kapitulua azalduz eta ilustrazio bat. Oraingoz, kapituluen izenak soilik emango ditugu: “Begirada altxatzea”, “Partekatzeko bokazioa”, “Zerbitzuen birdiseinua”, “Eraldaketa lurraldetik”, “Hazkunde horizontala”, “Komunikazioaren garrantzia”, “Digitalizazioaren bidea” eta “Esperimentatzeko askatasuna”. 

Eta amaierarako gorde dugun zerbait. Datorren astean hasiko gara. Laster arte!