Frédéric Laloux Bartzelonako Musikaren Udal Kontserbatorioan

Avatar ByK2K Emocionando

Frédéric Laloux Bartzelonako Musikaren Udal Kontserbatorioan

david martíDavid Martí Garcés (@DavidMarti1965). Bartzelonako Musikaren Udal Kontserbatorioaren gerentea naiz. Frédéric Laloux-en “Reinventar las organizaciones” liburuaren edizio espainiarraren sustatzailea eta hitzaurre-egilea.

2916ko irailean, Frederic Laloux Bartzelonan izan zen, Bartzelonako Udalaren gerentziak sustatutako zuzendaritza-jardunaldian parte hartzeko. Jardunaldi horretan bertan Ada Colau alkateak eta haren gobernu-taldeak ideia eta erronka ezberdinen inguruan eztabaidatu zuten, eta Laoux-ek haiekin partekatu zuen “Reinventar las organizaciones” liburuan aurkezten dituen 12 erakunderen istorioa. “Teal erakunde” horien eredua eta administrazio publikoak izan ziren jardunaldiaren ardatza, eta haien gainean aritu ziren kontserbatorioaren auditorioan, zentroaren beraren jardueraz bestelako erabileretarako irekita dagoen udal-ekipamenduan.

Aldi horretan, Ana Moreno Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Erakunde Iraunkorren Ikerkuntza Taldearen koordinatzaileak erabaki zuen prozesu hori martxan jartzen ari diren Espainiako erakundeen kasu praktikoen zerrendan Bartzelonako Musikaren Udal Kontserbatorioaren adibidea sartzea (www.cmmb.cat), sektore publikoaren barruko aldaketa txiki baten adibide gisa.

Ikuspegi horretatik, ez da harritzekoa Laloux kontserbatorioaren auditorioan egotea, lotuta baitago zentroaren beraren jarduerarekin. Bertaratuak ez ziren ohartu, baina egun hartan Laloux-ek udaleko zuzendariei “leal erakundeen” (norbanakoaren erantzukizuna, pertsonaren osotasuna eta erakundeen zentzu ebolutiboa, erakunde bizidun gisa ulertzen direnak)  oinarrizko printzipioak azaldu zizkienean, gure kontserbatorioaren beraren ekimen batzuez eta han bokazioz lan egiten duten pertsonen inguruan ere hitz egiten ari zen.

Eta, ezustekoen artetik ezustekorik handiena! nire bulegoan nengoela, eraikin honetan bertan, lehen aldiz ikusi nuen Laloux-en hitzaldi bat interneten, eta haren bidez izan nuen “Reinventing organizations” liburuaren berri. Liburuaren edizioa gaztelaniaz sustatzea erabaki nuen, eta behin hori egin nuenean, haren berri eman nion udal-gerenteari, Jordi Martí jaunari. Gainontzekoari buruz ez da beharrezkoa xehetasunak ematea.

conservatorio

Azken urte hauetan, Bartzelonako Musikaren Udal Kontserbatorioak ahalegin handia egin du instituzioa hiriari zabaltzeko. Batetik, hezkuntzaren arloan eskaintza berri eta zabal bat egin du, musikaren hedapenerako eta praktikarako ikastaroekin, aurretiaz musikaren inguruan inolako ezagutzarik ez duten helduentzat. Ikastaro honetan 600 pertsonek baino gehiagok eman dute izena. Eta, bestetik, —prozesu honetan faktore nagusia izan dena—, lanbide-mailako ikasleen eta irakasleen inplikazio aktiboa lortu da, hiriburuan 70 kontzertu publiko baino gehiago ematen baitituzte, doan, ikasturte bakoitzean. Hala, urtero 20.000 pertsona baino gehiagok bisitatzen du kontserbatorioaren eraikin postmodernista hau, Bartzelonako hiritarren mapa emozionalean birkokatu dena.

Kontserbatorio guztien sortzetiko DNAk irekitzeko eta partekatzeko ekintza hori barne hartzen du, asko horretaz konturatzen ez badira ere. “Kontserbatorio” hitzak XVIII. mendeko umezurztegi italiarretan du jatorria. Haurrek (italiarrez “i conservati” deitzen zitzaien, “zaindutakoak”) funts publikoekin ordaindutako musika-hezkuntza jasotzen zuten. Umezurztegi horiek ospe musikala zuten, eta sozietate zibilak haiengana jo zuen bere seme-alabei ere musika irakats ziezaieten eskatzeko. Umezurztegiek eskaintza onartu zuten, eta, modu horretara, musikaren pedagogia ezarri zuten lehenengo erakunde sekularrak izan ziren. “Conservati” umezurtzetatik “conservatori” izena hartu zuten. Beraz, XVIII. mendean Instagram egongo balitz, kontserbatorioen sortze-irudia irekitzen ari den ate batena izango litzateke.

Egunero egiten dugu hori. Ateak zabaldu. Fisikoki edo internet bidez, han partekatzen baititugu gure kontzertu publikoak www.radioconservatori.cat-en, eta baita gure balioak ere, zentroko profesionalen “deontologiaren konpromisoan” jasota datozenak.

Baina beti ez da prozesu erraza izaten. Uste dut bi eragozpen garrantzitsu daudela. Lehenengoa administrazio publikoaren beraren prozesuak eta araudiak dira; izan ere, aitzakiatzat hartzen ditugu eremu askotan aldaketarik ez egiteko, nahiz eta oraingo joko-arauekin ez legokeen arazorik horretarako.  Bigarrena, eta askoz ere garrantzitsuagoa dena, gu geu gara. Nahi ez badugu, ez gara aldatuko…

Aldi berean, uste dut jada hasitako prozesu honi eutsi behar diogula. Eta, horretarako, gauza guztiez hitz egin behar dugu. 2017ko irailean, Marina Garcés filosofoak honela zioen Mesedeetako Amaren jaietako pregoian: “Hitza hartzea borroka bat izan daiteke.  Baina ez da gerrara joatea. Aske hitza beti da festa bat. Hori lortzeko borroka egitea ezinbestekoa bada ere. Guri dena kontatu ahal izatea da, gure bizikidetzaren oinarriak errotik zalantzan jarri ahal izateko”.

Bai kontserbatorioan bai edozein erakundetan Marshall Rosenberg-en Komunikazio Ez Bortitzaren oinarrizko printzipioak aintzat hartzea garrantzitsua da (liburuko protagonistek egiten dute jada!), dialogo hau elkargune zoriontsu bat izan dadin, eta ez batzuk eta besteak minduta sentituko diren eremu bat.  Komunikazio Ez Bortitzak gure komunikazioan ezkutuan dauden indarkeria guztiak identifikatzen laguntzen digu: judizioak, eskakizunak, autoexijentziak, aginduak, zigorrak, sariak, erruak, mehatxuak eta “arrazoi izatea”.  Nire ustez, komunikazio ”piramidaleko” ekintzak dira, ahalmen eta kontrol bertikaleko egitura duen antolakuntza baten zerbitzura (familiarra, hezkuntza-arlokoa edo profesionala). Aitzitik, informazioaren aroan bizi gara, eta horiek ez dira eragileak, eta hobekuntzarako eta aldaketarako desira hori nahi gabe boikotatzen dute.

Kontserbatorioak bezalako erakundeetan Komunikazio Ez Bortitza etengabe praktikatzen badugu, aldian-aldian zenbait galdera egingo dizkiogu geure buruari: Norentzat idatzi zituzten konpositoreek errepertorio klasikoko obra handiak? Norena da musika? Norena da “kontserbatorio erakundea”? Zer helburu bete nahi du?

About the Author

Avatar

K2K Emocionando administrator

2 Comments so far

Avatar

Laura HerreraPosted on  12:45 - mai 8, 2018

Buenos días,

Soy Laura de marketing en BTEAM PICTURES.

El 29 de junio vamos a estrenar una película que se llama EN LA PLAYA DE CHESIL, basada en la novela Chesil Beach de Ian McEwan ( “Expiación”) y con la nominada al Oscar Saoirse Ronan (Lady Bird).
Les escribo porque la protagonista de la película es violinista profesional y el mundo de los conservatorios de música está muy presente en toda la película.

Nos encantaría hacerles partícipes del estreno de la película, haciendo un sorteo de entradas a preestrenos entre los alumnos y profesores, mandándoles material promocional como flyers, marcapáginas o carteles.. y que nos ayudaran a comunicar la película en sus otros soportes, como redes sociales, web y newsletter.

Si les interesara participar también de otra forma (por ejemplo, que sortearemos un curso en algún medio de notoriedad) estamos abiertos a sus propuestas.

¿Qué les parece?

Les envío el trailer de la película: https://www.youtube.com/watch?v=cW8usqfJAwI
Y más información aquí: http://bteampictures.es/chesil-beach/ (el cartel saldrá en exclusiva la semana que viene)

Gracias y un abrazo,

Laura

    K2K Emocionando

    K2K EmocionandoPosted on  1:52 - mai 30, 2018

    Perdona Laura, pero quizás con quien tienes que ponerte en contacto es con David martí, del Conservatorio de Barcelona, no con nosotros/as. En todo caso, que vaya bien 😉

Leave a Reply

MyanmarSpain