Zoriontasuna lanean? Kotoiaren proba

Pablo Aretxabala ByPablo Aretxabala

Zoriontasuna lanean? Kotoiaren proba

La felicidad en el trabajo
‘Moda’ bilakatzen diren kontzeptu eta ideia guztiak bezala, ‘lanean zoriontasuna’ izatearena, nire ustez, azkenaldian asko erabiltzen eta gaizki ulertzen ari da, ideia oso indartsua karikatura huts bihurtzen ari baitira eta enpresen milagarren kataplasma, haien antolakuntzako egituretan dituzten benetako arazoez ez arduratzearren.

Lanean zoriontasuna izatea ez da pozik eta alai lan egitea, ez da kexatzeari uztea eta soilik bizitzaren alde positiboa ikustea, ez da bulegoan mindfulness egitea, ez da zure txakurra lanera eraman ahal izatea, ez da lankideei enpresaren laneko giroaren app-ean aurpegitxo irribarretsuak jartzea,…

Duela 10 urte baino gehiago, nire blog pertsonalean zoriontasunaren nire errezeta idatzi nuen, eta horrela laburbiltzen zen: “zaindu zure osasuna, irabazi eroso bizitzeko behar adina diru, liberatu ahal duzun denbora guztia eta erabili zure nahietarako, maite dituzun pertsonekin batera”.

Oro har bizitzaren inguruan pentsatuz idatzi nuen hura uste dut aplikatu behar dutela enpresek, bertan lan egiten duten pertsonen zoriontasuna bermatzeko. Lehenik eta behin, pertsonetaz kezkatu eta haien osasun fisikoa eta emozionala bermatu behar dute, jakina, lan-baldintzak eta ordainsari egokia, duina, enpresaren egoerara egokitzen dena eta etorkizunean bizitza-proiektua garatzeko aukera ematen duena eskaintzearekin batera. Hori gainerako guztien oinarri gisa aurretik izan gabe, zaila izango da pertsona zoriontsuen erakunde bat eraikitzea, marketing asko sartuta ere.

Hortik aurrera, beste funtsezko elementua da pertsonek askatasuna eta autonomia izatea profesionalki garatzeko, denbora librea eta energia eskaini ahal izatea lanean haien interes eta nahietara gehien egokitzen diren alderdietara. Oso zaila da zoriontsu izatea zure lanean ezarritako prozedura bat edo goiko aginduak jarraitu besterik ez baduzu egin behar.

Eta, azkenik, enpresaren barnean, giza harreman helduak eta onak sustatzea eta lortzea, errespetuan, enpatian, eskuzabaltasunean eta etorkizuneko ikuspegian oinarritutakoak.

Bizitzako beste alderdi batzuetan bezala, lanean izango dituzu tristura, estutasun edo frustrazio uneak, baina komeni da begirada osoa eta epe luzekoa izatea. Badaezpada, hemen uzten dizut nire “kotoiaren proba” nire lanean zoriontsu naizen jakiteko: segidako zenbait hilabetetan, astean egun bat baino gehiagotan lanera joateko jaikitzea kostatzen bazait, horrek esan nahi du zerbait oker badagoela. Hori gertatu zaidanean, beti ahalegindu naiz funtzionatzen ez duen hori aldatzen, eta, azken beltzean, lanaz aldatzen, ongi ulertutako ‘zoriontasuna’ bilatzearren.

About the Author

Pablo Aretxabala

Pablo Aretxabala administrator

4 Comments so far

Ricardo SorronPosted on  11:46 - ira 7, 2018

Pablo
Te felicito por la nota, una síntesis perfecta

vicentebou punto comPosted on  5:42 - ira 9, 2018

Lo mismo podemos afirmar sobre los centros de enseñanza. Así: “¿Felicidad en la escuela/instituto/universidad? La prueba del algodón”. Y yo añadiría: “La educación no va nada bien cuando al alumnado (y también al profesorado) le cuesta levantarse de la cama repetidamente. ¿Qué cambiar en los centros de enseñanza para que sean centros de aprendizaje?”

Leave a Reply

EUS ES