Etorkizuneko erakundeak eraikitzeko harremanetarako guneak

Avatar ByK2K Emocionando

Etorkizuneko erakundeak eraikitzeko harremanetarako guneak

Explorar k2k emocionando
Erakundeak aldatzeko beharraz eztabaidatzen ari dira zenbait forotan, eta datorren astean horietan parte hartuko dugu. Gaur egun, premiaren lekuan aldatzeko “modua” eztabaidatzen da, oso gutxi miatutako lurraldeka bide berriak ireki behar baitira.

Hori dela-eta, XIX. mendeko sozietate geografikoetan esploratzaileek egiten zuten bezala (bidaien eta aurkikuntzen inguruko esperientziak partekatzeko biltzen zirenean), etorkizuneko erakunde berrien aurkikuntzan aitzindariak garenok ere zorionez gero eta ugariagoak diren foro eta topaketa ezberdinetan biltzen gara.

Egun gutxi barru, honako hitzordu hauetan izango gara:

▶️ Maiatzak 17. (Hernani). Eusko Ikaskutzak ekonomia berrien inguruko lanarekin jarraitzen du, eta, oraingoan, ‘Lankidetza ekonomia: elkar-lankidetzan’ oinarritzen da. Jabi Salcedok eta Peio Alcelayk hartuko dute parte mintegi honetan, eta ‘Elkar-lankidetza Ner Group-ean’ esperientzia partekatuko dute.

▶️ Maiatzak 19. (Donostia). Oscar Garcíak ‘Enpresa-eredu nagusia: beharrezko aldaketa’ izeneko mintegia emango du Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean.

▶️ Maiatzak 25. (Madril). Jabi Salcedok honako saio honetan parte hartuko du: ‘Rethink & Remix: Lanaren etorkizuna. Sareak eta lankidetza’; bertan, K2K Emocionando enpresaren esperientzia eta Harremanetarako Estilo Berria azalduko ditu.

▶️ Ekainak 8 eta 9 (Valladolid). Pablo Aretxabalak ‘Giza eta Erakunde Garapenaren Biltzarrean’ parte hartuko du, eta K2K Emocionando eta Harremanetarako Estilo Berria eramango ditu, erakundearen aldaketarako laneko erreferentzia gisa.

Saio horiek eta guk parte hartzen dugun beste asko eta asko ezagutza lortzeko iturri garrantzitsuak ez ezik, harremanetako eta elkarlana egiteko beharrezko guneak ere badira, etorkizuneko erakundeak eratzen eta eraikitzen joateko.

Beraz, horren guztiaren berri ematen jarraituko dugu.

About the Author

Avatar

K2K Emocionando administrator

Leave a Reply

MyanmarSpain