Eraldaketa soziala euskal enpresa publikoetan lan-harremanei buruzko ikuspegi berria sartuta

ByK2K Emocionando

Eraldaketa soziala euskal enpresa publikoetan lan-harremanei buruzko ikuspegi berria sartuta

eraldatzenEneko Egibar Artola. Albaitaria eta Politika Zientzietan lizentziatua naiz, HAZI enpresa publikoan teknikari gisa egiten dut lan. 2017. urteaz geroztik, delegatu sindikala naiz enpresa-batzordean ERALDATZEN-en ordezkari gisa; ERALDATZEN-en hautagaitzak (ner) printzipioak sustatzen ditu enpresa-munduan.

 

HAZI enpresa publikoan hauteskunde sindikalak egin dira 2017. urtean zehar, eta aukera eman dute enpresa-batzordean sentsibilitate berri bat sartzeko.

ERALDATZEN plataformak enpresaren barneko lan-harremanetarako estrategia berriak proposatu zituen hauteskunde sindikaletan, eta langileek enpresaren helburu eta xedeetan horizontaltasuna izatearen eta tartean sartzearen aldeko apustua egin zuen uneoro. K2K Emocionando taldearekin harremanetan jarri ondoren, ideia proba moduan jarri zen 2017ko hauteskunde sindikaletan.

HAZI Fundazio Publikoa Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako Sailaren mendekoa da, eta 190 langilek osatzen dute. Hazi enpresen eta sozietate publikoen sarean sartuta dago, Neiker, Azti eta beste enpresa txikiago batzuekin batera. Erakunde guztiak honako hauen bitartez erlazionatzen dira lehen sektorearekin: ikerketa, kalitate-faktoreak, elikagaien kontrola eta egiaztapena, Europako laguntzen kudeaketa (NPE), sektorean eta herri-administrazio ezberdinetan sortzen diren laguntzen eta proiektuen kudeaketa, e.a.

Enpresak botere politikoaren zuzendaritzaren bidez kudeatzen, pibotatzen eta zuzentzen dira, eta, kasu honetan, botere hori Nekazaritza Sailarekin lotuta dago, sailburutza eta sailburuordetzaren bitartez. Ondorioz, enpresetako kudeatzaileak eta arduradunak botere politiko horren bidez izendatzen eta hierarkizatzen dira. Modu horretan, enpresa politikarekin eta enpresaren politikarekin lotzen da. Egoera horren ondorioz, ordea, urteak igaro ahala, funtzionatzeko era batzuk sortu dira, eta orain ez datoz bat etorkizunari negozio eta errentagarritasun ikuspegiekin begiratzen dioten enpresek izan behar lituzketenekin. Enpresaren funtzionamendua proposatzeko erabiltzen diren burokraziak eta hierarkizazioak, beste edozein enpresatan bezalaxe, kudeaketaren blokeoa ekar dezake.

Testuinguru horretan, langileen batzordeak eta hauteskunde sindikalak funtsezko tresna bilakatu ziren, enpresak funtzionatzeko duen “estilo” horrekin, guztiak modu berean funtzionatzen jarrai zezan, ala ez.

2017an egindako hauteskunde sindikalek (2017ko ekainaren 13an) aldaketari hasiera emateko aukera ekarri dute. Ezinezkoa ematen zuen arren, enpresa kontrolatzen zuen botere politikoari enpresa zuzentzeko modua aldatzeko eskatzen zion plataforma bat agertu zen; hain zuzen ere, zuzendaritzak enpresa-langilea arteko harremana berriz planteatzea eskatzen zion. ERALDATZEN plataformak enpresan aldaketa eskatzen zuen, lankideei hauteskunde sindikaletan aurkezteko leloa bezala.

Hautagaitza egin eta gutxira, harremanak izaten hasi ziren, eta, esate baterako, K2K Emocionando taldearekin harremanetan jarri ziren. Taldea Koldo Saratxagak zuzentzen du, eta erakundeetan harremanak izateko estilo berriak (ner) ezartzen aritzen da, pertsonei balioa ematearen alde apustu eginaz, taldeetan antolamendu horizontalarekin lan eginaz eta antolamendu bertikalak eta enpresen hierarkizazioa barregarri jarriaz.

ERALDATZEN hautagaitzaren argumentu eta arrazoi nagusiak hauek izan ziren:

  • Langileek (eta ez enpresak) eskatzen diete enpresa publikoei eta botere politikoari estamentu publikoek funtzionatzeko ikuspegi berria izateko; hau da, XXI. mendean funtzionatzen eta proiekzioa duten enpresekin gehiago bat datorrena.
  • Langileek adierazten dute banako interesak defendatzeak ez daukala bat etorri beharrik horien interes kolektiboen defentsarekin. Denen interesak defendatzearen aldeko apustua egin behar dute.
  • Egokia da uneoro zuzendaritzarekin lan egitea eta parte hartzea (ez negoziatzea), denok taldea baikara eta denak talde bezala funtzionatu behar du.
  • Batzordeak funtzionamendu horizontalaren aldeko apustua egin behar du.

Enpresak funtzionamendu egokia izan dezan, lehentasunezkoa da pertsonak lanera pozik joatea, eta hori ez da soilik lotzen langileek soldata-maila hobeak negoziatzearekin, e.a. Orain arte, ulertzen zen langileak “beti” soldata hobetzea eskatzen duela, lan-baldintzak hobetzea (sartzeko ordua,…), enpresaren hierarkia-modua eta erabakiak hartzeko era axola gabe eta ekintza horiek langilearen oreka emozionalean ondorio zuzena izan dezaketela konturatu gabe. Enpresak hartzen dituen erabakiak langilearekin partekatzen ez badira eta langilea enpresaren bilakaeran partaide egiten ez bada, XXI. mendeko langilea XIX. mendeko enpresa batera eramaten da lanera.

Botoa emateko eskubidea erabili zuten 109 langiletatik 37k (%34) plataforma berritzaile horren aldeko apustua egin zuten. ERALDATZEN-ek Arkauteko (Araba) HAZI zentroari zegozkion 9 ordezkaritatik 3 lortu zituen.

Emaitzen balorazioa oso positiboa izan zen plataforma sortzeko prozesuan inplikatuta egon ginenontzat; izan ere, enpresa eta enpresa publikoak ikusteko modu berriaren hasiera izan zen. Erabateko aldaketa eskatzen genuen, eta pertsonen %34ak planteamendu horien aldeko apustua egin zuen; aldaketa eskatzen zuten.

ERALDATZEN-en hautagaitza aukera berri bat bezala ikusi da Euskal Herri Administrazioaren eremuan lan egiten duten beste enpresa batzuentzat ere. Nekazaritza Sailera lotuta dauden enpresentzat ez ezik, herri-administrazio ezberdinen mendeko eta enpresak eta pertsonak kudeatzerakoan antzeko arazoak dituzten jatorri publikoko erakunde eta fundazioentzat ere ordezkoa izan daitekeen aukera. Sozietateek parte-hartze handiagoa izan dezaten, enpresek ere gehiago parte hartu beharko dute, eta, ondoren, sozietate horietako harreman ekonomikoak eta sozialak ere aldatu beharko dira.

Lan-munduan, kapital publikoko enpresetan erabakiak hartzerakoan parte hartzea eskatzen da, enpresa-mailako kudeaketa hobea izan dadin. Hori dela-eta, enpresa publikoan, etorkizunean bilakaerak eta enpresa-langilea arteko harremanak nolakoak izan daitezkeen ikusteko eta aztertzeko garaian ERALDATZEN esperientzia bezala hartu beharrezkotzat jo dute erakunde sindikalek. Politika eta alderdi politikoak ez ezik, erakunde sindikalak ere XXI. mendeko mundu globalizatuan beren funtzioak eta jarduerak berriz hausnartzeko fasean aurkitzen dira. Enpresetan, langileek parte hartu nahi dute erabakiak hartzerakoan, eta ez soilik horiek hobeto kudeatzeko, baizik eta langileen garapen pertsonalaren eta emozionalaren zati bezala. Enpresa publikoek ere aldaketa-premia horiei erantzuna eman behar die.

Gehiengoa ez izan arren, langileen %34ak egiturazko aldaketak egitea eskatu du, eta hori enpresak kudeatu beharreko zerbait da. Denok ikasi behar genuke egoera berri honetatik, batzordearen ordezkaritza errespetatuaz, baina baita langileak ordezkatzen dituztenen ideiak eta pertsonak errespetatuaz ere. Beharbada bide berri baten hasiera izango da, denok zerbait emateko eta enpresaren barruan bizitzea egokitu zaigun egoera berri honetatik ikasteko.

About the Author

K2K Emocionando administrator

Leave a Reply

EUS ES