Kolibria – 6

Koldo Saratxaga ByKoldo Saratxaga

Kolibria – 6

Colobrí 6NAHIATIK GOZAMENERA

Uste dut nire bizitzako une oso berezian bizi naizela, kontzientziaren aldetik ulertzera hurbildu naizelako, bertan urte asko kontziente izan gabe eman ondoren. Nire lagun kolibrien ustez, partekatu behar dugu gertatzen ari zaiguna, argiaren, argitasunaren eta Galeanok esango lukeen moduan su txikien terminoetan sentitzen duguna, gizateriak bizi duen une kritikoari erreferentzia eginez, berriro suspertzea oihuka eskatzen baitu.

Historian inoiz gertatu ez bezala, gure bizitzan hain “naturala” eta erreala den zerbait medio, hots, gure organismoaren zati diren birusengatik, mundu-mailan sortu den zirrara izugarriak mundu osoa bidegurutze zail batean sartzea lortu duela sentitzen dugu, beldurra eta ezintasuna sortzen dituen errealitatearen erabateko ezjakintasunaren aurrean, inoiz ezagutu gabeko botererik ilunenaren zerbitzuko mendekotasunean eta morrontzan amaitzeko.

Nola liteke espetxeratuak izatea, epaiketarik gabe eta egindako kaltearen berri izan gabe, eta, beraz, zuzentzeko ere aukerarik gabe? Gainera, ulertu behar dugu beharbada gertaera hori beharrezkoa izan dela gizakiok egungo moduak alde batera uzteko aukera planteatzeko, kanpotik barne alderako begirada aldatzeko eta Izaki espiritualago, integralago eta integratuago batera bideratzen hasteko, gaur egun horretaz ia ez dakigu ezer eta.

Aholkulari on batek, besteak beste, Eckhart Tolleren Un mundo nuevo liburua irakurtzeko gomendatu zidan; hau da, gaur egungo literatura espiritualeko maisu onenetarikoarena. Nire lagunak dio liburu hori irakurtzeak kontzientziaren bideari hasiera ematea dakarrela. Jakin badakit agian ez nintzela horren amaierara iritsiko duela hamarkada bat heldu izan balitz nire eskuetara. Hori dela-eta, laburpen txiki bat egiten saiatuko naiz egunero gertatzen zaigunarekin loturiko zerbaiten eta, maiz, nahigabeak sortzen dizkigunaren inguruan.

Bizitzak erakutsi dit oso konplexua dela, baina, halaber, konturatzen ari naiz gure lenteek eta ezarrita ditugun sistema, sinesmen eta kulturek ez digutela uzten zein erraza den konturatzen. Argi dut modu positiboan bizitzera etorri garela hona, bidea eginaz eta bizipen bakoitzetik ikasiaz, edozein motakoa izanda ere.

Tolleren hitzetan: “Kanporantz bizi den pertsona baten errutina naturala zuzentzen duen egoak usurpatutako bizitza da. Kontzientzia gehitzen bada, egoak bere hierarkia galtzen du, gure bizitzaren erabilera. Planetaren bizitzan kontzientzia berria agertzen den neurrian, dimentsio espirituala hazi egiten da eta lasaitasuna, Izakia eta formaren disoluzioa etortzen dira”. Kanporantz bizitzeko modu hori, Epicteto filosofoak adierazten zuen arabera, kalteak eta onurak kanpotik datozela sinesten dugulako gertatzen da. Baina, horri uko eginda “baretasuna, askatasuna eta lasaitasuna” lortuko ditugu.

“Gure kontzientzia-egoeran soilik eboluzio bat izaten badugu, horrek mundu berri bat sortuko du. Kontzientzia jada bada konstzientzia. Kontzientzia adimena da, formaren agerpenaren atzean dagoen printzipio antolatzailea. Guztiak adierazten du giza kontzientziaren bilakaeran gertaera transzendentaleko prozesuan aurkitzen garela.
Helburu batekin gatoz bizitza honetara. Kanpoko helburua barnekoarekin harmonizatu behar dugu. Esnatu eta esna egon. Ez da egiten duzuna, nola egiten duzun baizik; horrek erabakitzen du zure helmuga betetzen ari zaren. Eta egiten duzuna nola egiten duzun zure kontzientzia-egoeraren araberakoa da.

Hiru modu daude kontzientzia sortu ahal izateko egiten duzun horretan, eta zure bitartez sortzeko, mundu honetan; zure bizitza unibertsoaren ahalmen sortzailearekin sintonizatzeko hiru modalitate. Esna egotearen ekintzako hiru modalitateak hauek dira: onarpena, gozamena eta gogoberotasuna. Laburbilduz: egiten duzunarekin nola gozatu, kontzientzia nola sortzen den, nola izan sortzeko ahalmena. E. Tolle.

Onarpenaren, gozamenaren edo gogoberotasunaren maila horietako batean ez bazaude, begiratu zure ingurura eta ikusiko duzu zuretzat eta besteentzat sufrimendua sortzen ari zarela.Kolibrien familiarekin eta zurekin, irakurle lagun horrekin, Tollek garatutako ideia hauek partekatzea erabaki dut, garrantzitsuak izan baitira hariaren jarioan, helburu bat betetzera etorri naizen bizitzaren ibilbidean askatasunak posible den guztira hurbilduko ninduela ulertu nuenetik zazpi urte nituenean, edo agian ulertu nuenetik, nire bizitza nahasi duen irazkia. Ikus dezagun egoa nola torea dezakegun hari aurre eginda egon gabe eta aldi berean gure bizitzak gauza guztietan zuzentzeko baimenik eman gabe. Ez dugu ahaztu behar gu zerua garela eta iragana gogoratzeko edo etorkizuna nahasteko gure burua egunero gurutzatzen duten milaka laino egoaren ondorio direla.

Onarpena: gauza bat egitean gozatu ezin baduzu, gutxienez onar dezakezu hori dela egin behar duzuna. Onartzeak ondorengoa esan nahi du: oraingoz, egoera honek, une honetan, nik hau egitea eskatzen du, eta gogo onez egingo dut. Horrek esan nahi du bakean egongo zarela egiten duzun bitartean. Bestela, hobe da hori egiteari uztea, ez baituzu zure gain hartzen benetan ardura zaitezkeen gauza bakarraren erantzukizuna: zure kontzientzia-egoera.

Gozamena: emandako ekintzarekin iristen den bakea bizitasun-sentsazio bilakatzen da egiten ari zaren horretan benetan gozatzen baduzu. Mundu berrian, gozamenak nahia ordezkatuko du giza ekintzen indar motibatzaile gisa. Nahia egoaren ilusiotik sortzen da. Gozamenaren bitartez, unibertsoaren sormen-boterearekin konektatzen zara.
Zure bizitzaren puntu fokala oraina denean eta ez iragana edo etorkizuna, zure bizi-kalitatearekin gozatzeko duzun gaitasuna izugarri handitzen da.

Gozamena izakiaren alderdi dinamikoa da. Unibertsoaren botere sortzailea bere buruaz jabetzen denean, gozamen gisa agertzen da. Ez duzu kanpoko zerbait gertatzeko zain egon beharrik kontzientzia-eran bizitzen hasteko. Ez dago buruari baimena eskatu beharrik hemen eta orain gozatzeko. Gozamena ez dator egiten dugunetik, baizik eta egiten dugun hartan sortzen da gure barru-barrutik. Erabat hemen zaudela jarduerak egiten badituzu, gozatu egingo duzu; helburu bat lortzeko bidea bakarrik ez den jarduera guztiez gozatuko duzu.
Egiten duzunaz jabetzea oraindik ez da zure eginkizun nagusi bihurtu. Izatearen poza kontzientea izatearen poza da.

Gogoberotasuna: honek esan nahi du egiten duzunarekin erabat gozatzen duzula, eta zein asmorekin egiten duzun gehitu behar zaio. Egiten duzunaren gozamenari helburu bat eransten badiogu, energia-eremua edo bibrazio-frekuentzia aldatu egiten da.Gogoberotasunak elikatutako sormen-jardueraren gailurrean, intentsitate eta energia izugarriak egongo dira egiten duzun hartan. Kanpotik ikusita honela badirudi ere, gogoberotasunaren intentsitateak ez du estresarekin inolako zerikusirik.

Soilik zure helburura iritsi nahi duzunean, egiten ari zarena egin nahi ez duzunean, estresa jasaten duzu. Hor egoaren nahien indarra eta tentsioa agertzen dira, eta, horregatik, lortzeko borrokatu eta lan egin behar duzu. Estresak egiten dugunaren kalitatea eta eraginkortasuna beti gutxitzen ditu haren eraginpean. Estresak ez bezala, gogoberotasunak energia-frekuentzia altua du. R.W Emersonek honela esan zuen: “Inoiz ez da ezer handirik lortu gogoberotasunik gabe”. Gogoberotasuna hitza (gazteleraz, entusiasmo) antzinako grekotik dator: “en” eta “theos”, eta Jainkoa esan nahi du”. E. Tolle.

Horixe da nire bizitza pertsonal eta profesional guztian sentitu dudana: gogoberotasun izugarria gertaera garrantzitsu guztietan. Nire askatasun- eta erantzukizun-irizpidearekiko koherentziaren arabera, nire buruari behin baino gehiagotan baimena eman diot gozatzeko aukerarik ez zegoen lekuetatik irteteko; izan ere, berriz ere orri zuri batekin abiatzea egokitzen zitzaidan.

K2K Emocionando-n asko errepikatutako eta adostutako premisa izan dugu; hau da, antolamendua aldatzeko prozesuetan, harremanak urtetakoak direnean, harreman horiek zoriontsuak izan behar dutela; bestela, guk, K2K Emocionando-k, kito, bukatu da erabakiko dugu, pertsonek eta jabetzak esan dezaketen moduan. Harremanaren eta iraunkortasunaren oinarria honako hau da: Hunkituta eta gogotsu bizitzea!

“Ez dago inor manipulatu, epaitu, presionatu edo behartu beharrik lorpen ikusgarriak lortzeko. Gertutik ezagutu behar da pertsonak gozatzen ari direla hartzen dituzten konpromisoekin eta lortzen dituzten lorpenekin. Gogoberotasunak eragozpenak aurkitzen dituenean, hots, aurkako egoerak edo kooperatiboak edo eskuzabalak ez diren pertsonak, inoiz ez die erasotzen, baizik eta inguratu egiten ditu, eta haiei amore emanez edo haien bilakaera pertsonalaren errealitatean onartuz, kontrako energia laguntza bilakatzen du”. E.Tolle.

Liderren eta kudeatzaileen arteko aldea aurkitzeko modua da hori. Liderrak motibazioa eta kontzientzia sartzen ditu bere izatean, hurbileko harremana du pertsonekin, eta horietako bakoitzaren bilakaera-egoera ezagutzen eta sentitzen du. Batzuetan, pertsona horiek entzutea eta harreman-aldaketa nahikoak dira motibazioa, eta, hortaz, gozamena lortzeko. Liderrak ez ditu helburu pertsonalak, lortu beharreko maximo gisa. Kudeatzaileak, aldiz, gehienetan, helburuak lortzeko behar dituen “baliabide” eta modu guztiak erabiltzen ditu.

Pertsonak gozamenean edo gogoberotasunean egotea lortzeko badira modu errazak eta eraginkorrak: beren borondatez onartzea zein lekutan dauden eta zer egiteko konpromisoa hartzen duten, edota egiten duten hartan eragiten duena ezagutzeko eta horretan parte hartzeko konpromisoari erreparatzea ere. Modu horretan, lorpena eta gozamena ez ezik, harremanen eta materialaren kalitate-maila handiagoa ere bermatuta daude.

Gogoberotasuna eta egoa ezin dira batera bizi
Gogoberotasunak badaki nora doan, baina aldi berean erabat elkartuta dago orainarekin, bizitasunaren iturriarekin, haren pozarekin eta haren boterearekin. Gogoberotasunak ez du ezer eskatzen, ez zaio ezer falta eta. Bizitza bezalakoa da. Gogoberotasunaren bitartez, erabateko harmonian sartzen zara unibertsoaren sormen-printzipioarekin, baina egorik gabe. Ziurtatu zure helburua ez dela zuri buruzko irudi bat izatea eta funtsa ere gehiago eta gehiago edukitzea ez izatea. Ziurta ezazu zure helburuak dinamikoak direla, ari zaren jarduerara bideratuak, eta horren bitartez beste gizakiekin eta baita osotasunarekin ere konektatzen zarela. Sentitu jarduera hori nola aberasten den eta zure bizitza ez ezik, beste pertsona askorena ere nola sakonago egiten duen”. E. Tolle.

Izateko eta egiteko modu hori oinarria da, Harremanen Estilo Berriaren (NER Group) hasieraren eta sormenaren hazia. Betidanik egin nahi izan dudanarekiko grinazko eta gogoberotasunezko bizitza izan dut eta dut. Ezarpenik gabe eta nire bidea harmonizatzen duen askatasunaren zentzua galdu gabe. Sortzeko gaitasuna maila pertsonalean nahiz kolektiboan gertatzen da, ingurunean pilatzen den energia medio, energia hori nabarmena eta apartekoa izanik.

Bide hori ez da ezarritako helburuen ahaleginean, presioan eta tentsioan oinarritzen, baizik eta pertsona askoren energia sortzailearen batuketan, haien bizitzako une ezberdinetan.
Gizakia gorputza, burua eta espiritua dituen izaki integrala dela eta unibertsoaren energia globalaren parte dela ulertuta, ezbairik gabe gutxituko lirateke pertsonak eta mota guztietako erakundeek dituzten arazo gehienak.

Bizitzearen eta gozatzearen alaitasuna.

“Dagoeneko sortu behar duen mundu berri honetan, bizi-indarra duten pertsonak behar ditugu, sortzaileak, errealizadoreak, berritzaileak, planeta honetan kontzientzia berriaren frekuentzia finkatzeko funtzioa dutenak”. Eguneroko bizitzako jardueren bidez, besteekin elkarreraginez eta “besterik gabe Izanaz” kontzientzia sortzen duten pertsonak. E. Tolle.

Epitectok honela zihoen: “kanpoko munduak eskain diezazkigukeen sariei uko egitea baretasuna, askatasuna eta lasaitasuna lortzeko”. Lasaitasuna ekarri behar dugu mundu honetara, erabat presente egonik egiten den guztian, baita zeregin sinpleenetan ere, horiek batzuentzat garrantzitsuak dira-eta. Arrakasta xehetasun txikiekin lortzen da.

Norberaren bilakaeratik, bilakaera kolektibora iristen gara.
Zu zara zure bizitzako pertsonarik garrantzitsuena.
Zure buruaren ezagutzatik jakin eta jardun dezakezu datorren mundu berri honetan laguntzeko.

BIZITZEA, ONGI PASATZEA, BIZITZA HONETAZ GOZATZEA beharrezko baldintza da kontzientzia kolektiboa bultzatzeko.
Has gaitezen komunikatzen gizatiarretik humanismora.
Hemen eta orain motibazioarekin bizitzea lor daitekeen oparia da.

About the Author

Koldo Saratxaga

Koldo Saratxaga editor

10 Comments so far

Avatar

MiguelPosted on  9:05 - uzt 18, 2020

Enhorabuena Koldo, subliminal como siempre.

Avatar

Asier Izaguirre NietoPosted on  11:39 - uzt 19, 2020

Kaixo,
Ojala la vida, a través de gente influyente como eres tú Koldo (muy respetado en el mundo de la empresa por tus “éxitos empresariales”,) pueda traernos luz y contagiarnos a empresarios, personas con mandos de responsabilidad y líderes de empresas en las que no prime el dinero ni el cliente sin pasar por el cuidado de las personas que trabajan en la empresa. EL éxito para mí es formar un equipo humano tan potente que todo lo demás venga a consecuencia de ello. Para qué sostener cifras y negocios que no se sostengan a través del cuidado de las personas…triste logro el mantener una cuadrilla de infelices…duro el precio que toca pagar en la vida por vendernos al mero dinero. Creo que socialmente estamos en el camino, siento una mayor apertura y sensibilidad a ser conscientes , a mirarnos con amor, respetarnos y transitar de forma armoniosa…pero el mundo laboral aun lo veo muy por detrás, prevalecen otras creencias del pasado y se cuestionan muy poco los métodos, aceptamos muchas imposiciones y estamos dispuestos a vender nuestra libertad; en el mundo empresarial aún queda mucho por evolucionar, por comprender…ójala estas crisis nos enseñen, ójala más voces trascendentes se sumen a la tuya, ójala.Apoyo totalmente la idea que defiendes de que esta revolución necesita brotar desde la nueva escuela, la educación respetuosa, creativa y amorosa, desde el formar a personas para que crean y sean capaces de cumplir su función en la vida, de compartir y regalar sus dones, desde la libertad de sentirse valorado y respetado en su forma, su color y su vibración. Estamos en camino, nos queda rEVOLUCIÓN.

Eskerrikasko egiten dezuten guztiagatik, por ser valiente , salir de la zona de confort, reinventarte y dejar que la vida nos regale estas enseñanzas a través tuya. Milas esker por compartir. Ondo segi-

    K2K Emocionando

    K2K EmocionandoPosted on  9:10 - uzt 20, 2020

    Eskerrk asko, Asier! Cada vez somos más personas, de muchos países del mundo, las que creeemos que este estilo no solo es posible, sino necesario. Fíjate, en K2K Emocioando hemos trabajado durante décadas en el mundo empresarial que, a priori, pudiera parecer el más reacio a poner en práctica este estilo. Y lo han hecho y siguen haciéndolo. ¿Por qué? Es simple: funciona, hace que las personas se sientan parte, se sientan útiles, comparten objetivos, se autoorganizan, toman decisiones y logran éxitos compartidos. El éxito no es del gerente o del director comercial, el éxito es de todas las personas.
    Seguiremos hablando.
    Un abrazo.

Avatar

Javier AymatPosted on  12:11 - uzt 20, 2020

Gracias Koldo. Aquí y ahora me ha entusiasmado tu artículo y tu visión de la vida. Escucharte y leerte es siempre un regalo

Avatar

Pepe Remus G.Posted on  7:14 - uzt 23, 2020

Koldo: Saludos desde México! Que tú y tus seres queridos, cercanos y lejanos, estén bien de salud y de ánimo. En esto del ánimo y la creatividad eres un maestro. Cuando llevé a dos amigos, compañeros de luchas estudiantiles, uno un industrial y el otro un profesor de diseño industrial, a ver Irízar Querétaro–que ahora forma de tu pasado– no podían creer que la autogestión por la que luchábamos era posible y existía! Y que ahora con ner lo has superado. Se vale soñar. Ahora me reanima todo esto no solo por la pandemia, sino por el largo camino que supone la lucha por la crisis ambiental, que durará todo el siglo y por la que me siento corresponsable con las nuevas generaciones como ya lo pidió la joven activista sueca Greta. UN GRAN ABRAZO Y FELICIDADES!

    K2K Emocionando

    K2K EmocionandoPosted on  8:58 - uzt 24, 2020

    Pepe, saludos también desde el otro lado del charco. Le trasladamos a Koldo estas hermosas palabras quele diriges. Un fuerte abrazo.

Avatar

EvaPosted on  2:26 - ira 4, 2020

Me ha encantado. Simplemente estoy de acuerdo al cien por cien, así lo siento yo también. Muy bien expresadas las ideas. Zorionak!!

Avatar

evaPosted on  9:18 - ira 7, 2020

Felicidades, me ha encantado, vibro con lo que se dice en este artículo.

Leave a Reply to Javier Aymat Cancel reply

MyanmarSpain