Kolibria – 5

Koldo Saratxaga ByKoldo Saratxaga

Kolibria – 5

BAKARTASUNARI BURUZ

Kasu honetan asko dira sutsuki baina aldi berean tristura handiarekin tematzen ari zaizkidan kolibriak, egungo birus honen eta ez azkenekoaren aurrean hartutako forma eta neurrietan bizitzen ari garen prozesuak gizakiarentzat izango dituen ondorio desproportzionatuen gainean.

Jakin badakit haiek jokatu behar dutela uste dutenean, nolabait entzun egin behar diedala, badakigu eta, ezbairik gabe, zein den haien maitasuna eta ingurune guztiari ematen dietena, natura osotasun gisa sentitzeagatik.

Gizakiok natura bezala ulertzen dugunaren parte gara, mineralekin, landareekin eta animaliekin batera. Gizakiok animalien erresuman sar gaitezke, baina jaiotzetik ditugun dohainek, talentuek eta trebetasunek estatus handiagoa ematen digute, sapiens maila bat, egun Yuval Noaah Harari idazle ospetsuak esaten duen moduan,  animalietatik Jainkoetara eramaten gaituena. Eta horrek egia ez ezik, errealitate ere izan behar luke.

Horrez aparte, eta landareen eta animalien antzera, ez dago berdinak diren bi pertsonarik edo bi egun berdinik. BAKARRAK GARA. Natura eta unibertso osoa bezala, gizateria etengabe mugitzen da, hobeto esanda, etengabe mugitzen egon behar genuke, etengabe aldatzen, horretara etorri gara eta. Ez estatikoak izateko edo suntsitzen aritzeko eta elkar suntsitzeko.

Jainkoak izateko etorri gara. Bilakaera berezkoa du gizakiak. Daukagun potentziala errealitate bilakatzen denean bakarrik pertsonak bete-betean sentitzen dira.

Dirudienez, ahozko tradizio indiarrak larba jaiotzen garela dio eta batzuk larba izaten hiltzen direla, inolako mugimendurik gabe. Zati bat aldatzen da eta beldar bihurtzen. Beldarra mugitu egiten da, baina soilik horizontalean eta plano berean. Eta oso  gutxitan gertatzen da jauzi erradikal ebolutiboa, tximeleta bihurtzen duena. Tximeletari hegal ederrak hazten zaizkio eta gorantz egiten du hegan, bertikal bihurtu eta eboluzionatu egiten da. Etapa berri hau sormenarena da, askatasunarena.

Kontuan izan behar dugu zein askatasunaz ari garen: “ren” askatasunaz edo “zertarako” askatasunaz. “ren” askatasuna estutzen edo zapaltzen zaituen zerbait da. “zertarako” askatasuna, benetako askatasuna da, sortzea eta izatea, izpirituarena da, zoriontasunera eta distirarik handienera eramaten zaituena; horrela, bete-betean bizi eta goza dezakezu.

Azken hamarkadak gurasoengandik, erlijioetatik, nagusitasunetatik eta era guztietako presio eta zoramenetatik askatzen igaro ditugu, eta, azkenaldian, motxilan, kontsumismoa eta dena lortzeko presak sartu ditugu; ondorioz, beldurrak areagotu dira. Ez gara ohartzen bidea hobeto egiten dela “ekipaje arinarekin”, Pepe Mujica ospetsuak behin eta berriz dion moduan.

Horrela, bizkar-zorroa gero eta beteago genuela ibiltzen ginen, bat-batean eta zergatik, nork edo zertarako oso ondo jakin gabe, geure etxeetan giltzapetu gaituztelarik, kaiola bilakatuta eta giltzak sistemaren eskuetan zirela, bi hilabetez gizaki bizidun guztiak. Kontsultatu gabe eta dekretu bidez horrela egin da. Inor eta zergatik identifikatu gabe. Sistemarentzat, une batean, pertsona guztiak gaizkile potentzialak izatera pasatu gara, “batzuk horrela diren” aitzakiarekin, neurri bera erabilita.

Ardi-artzain batek ardi guztiak ezagutzen ditu, asko izan arren, eta ahulenak hautatuko zituen ondo ezagutzen dituen arrazoiak medio. Horrela, horiek zaintzeko mimo, arreta eta ondorengo eta etengabeko analisiak egiteko neurriak hartuko zituen. Eta bilakaera eta emaitza horietan oinarrituta, erabakiak hartzen jarraituko zuen lehen unetik artalde osoari eragin gabe.

Gizakia izaki erabat konplexua da, ez gara ardiak, gorputza, adimena eta izpiritua gara batera; hau da, banaezinak gara. Aldi berean, inoiz eraiki edo pentsatu den laborategi onenaren eramaileak gara.

Nahita, baliabiderik, gaitasunik, sentsibilitaterik eta boterea galtzeko beldurrik gabe, gorputza kaiolan sartu digute, hots, erosten jarraituaz elikatu daitekeen gorputza, adimenarekin eta izpirituarekin ahaztuta. Horrek, jakina, izakiaren porrota dakar osotasun gisa.

Animaliak ere bizitzeko elikatu egiten dira, ez eboluzionatzeko, adimenik eta izpiriturik ez baitute, eta, modu horretan, guri ere tratu bera eman digute. Animaliak ez dira jainkoak izateko etorri.

Mugitzeko eta pentsatzeko askatasuna galtzeko muturreraino eraman gaituzte; izan ere, ezin duzu sistemari interesatzen ez zaion hari buruzko informaziorik jaso, gogaikarria dena sareetatik desagertzen baita ordu gutxiren bueltan. Ez digute maila pertsonalean komeni zaigunaz pentsatzeko eta erabakitzeko eskubiderik ematen, une honetan onena den hartaz pentsatu ahal izateko. Ondorioz, delitugilea, probokatzailea, arduragabea izatearen sentsazioa areagotzen da: “ez pentsatu eta jokatu adierazi zaizun moduan, gainerako guztien onerako”.

Zein biztanleri egiten dio eraso birus batek? Arrazoi ezberdinengatik beren organismoan autodefentsa gutxien dutenei eta izaki bakarretan daudenei. Errealitatea logika erakusten ari da. Ahultasun biologikoa eta psikologikoa. Berriro diogu, banaezinak dira.

Bi hilabete hauen ondoren, pentsa daiteke alde fisikoa hobetuko zela kaltetuak izan ez direnen kasuan, ia gelditasun-egoeran egonda, baina eta alde psikologikoa? Indartuta ateratzen direnak zenbatu ahal izango dira, Nelson Mandela ez badira, behintzat.

Beldurra eta ziurgabetasuna gizakiaren arazo handienetariko bat izaten ari ziren: Zer gertatuko da etorkizunean etxe bakoitzean, leku bakoitzean,… gertatzen den guztiaren ondoren, heriotzaren aurreko beldurrari, gainditu gabe, ezagutzen dugun biziraupenarekiko beldurra gehitzen badiogu? Nola onartu dezake 3 eta 8 urte arteko haur batek behartutako bizikidetza hau, bi egunez behin aldatzen den egoera hau, elkarreragiteko lagunik gabe, barre egin eta amesterik gabe, eskolarik gabe, airerik gabe, mugimendurik gabe,… geratuta? Nola azaldu zaie? Nola bizi izan eta partekatu dute itxialdiko gainerako izakiek?

Kolibri eskuzabalekin batera, gizakiaren BAKARTASUNAREKIKO errespetua erreklamatu nahi dugu. Ezin gaituzte tratatu generoaren, kolorearen, nazionalitatearen edo erlijioaren arabera, eta ezin gaituzte ezta ere katalogatu adinaren, pisuaren, tenperaturaren edo lekuaren arabera.

Irizpidea defentsak izatea ala ez izatea bada, aztertu eta horren arabera joka dezagun. Eta aurrerantzean jar dezagun arreta, baliabideak, biztanleriak osasun hobea izateko, prebentzioan oinarrituta eta ez hainbesteko kostua duen sendatzean, mugez gain. Ez dira ospitale edo botika gehiago behar jada aberatsak direnak gehiago aberasteko. Gaixotasunak zerk sortzen dituen inguruko ezagutza eta kultura gehiago behar dugu, zeintzuk diren gaixotasunaren oinarriak jakin behar dugu. Hori Ekialdean egiten zen duela milaka urte. Espezialitatean oinarritu gabeko medikuntza, gizakia  osotasun zatiezin eta harmonikoa baita: gorputza, adimena eta izpiritua banaezinak.

Zenbat gauza dakizkien kolibri hauek oihanetan barrena hainbeste korrika egin ondoren. Egia da gauza askotan bat gatozela, eta eroso sentitzen naiz haien hausnarketekin. Esaten didate honekin ez dugula inor gogaitu nahi eta ez dugula inor ezertaz konbentzitu nahi. Adierazpen- eta pentsamendu-askatasuna erabili besterik ez dugu nahi.

BIZITZA BIZITZEKO DA!!!

 

About the Author

Koldo Saratxaga

Koldo Saratxaga editor

6 Comments so far

Avatar

Carmen NelyPosted on  3:46 - mai 7, 2020

Excelente reflexión, de las mejores y más sensatas que he escuchado en estos últimos días 👏👏👏👏👏

Avatar

RafaPosted on  1:11 - mai 13, 2020

Una reflexión muy profunda. Me ha parecido muy correcta y bien planteada. Muy de agradecer para tomar conciencia de la situación desde una perspectiva diferente, única como cada uno de nostros.

    K2K Emocionando

    K2K EmocionandoPosted on  10:54 - mai 22, 2020

    Esa es la clave, cada persona es única y cada cual tiene sus potencialidades; si somos capaces de generar espacios en los que la gente se sienta libre para sentir, pensar y hcer, el éxito de una organización está garantizado. Muchas gracias Rafa.

Avatar

Javier ChavesPosted on  7:13 - eka 13, 2020

Un artículo muy emocionante, totalmente de acuerdo me ha recordado a una exposición fotográfica que hubo en Ataria , el centro de interpretación de Salburua de Gasteiz en el que el colibrí fue uno de los protagonistas por su simbología tambien. Un mundo con alas, así se titulaba, esperemos que vuestro trabajo siga emocionando a personas y empresas y que nos sintamos libres “para”, iniciar acciones personales y colectivas por pequeñas que sean y hagamos como los colibríes que al parecer pueden pasar por 1000 flores en un día !!!
Esta cita del filósofo hindú Jiddu Khrisnamurthi acompañaba a la exposición..
“La acción más pequeña es mejor que la intención más grande”
Muchas gracias y feliz día.

Avatar

Zacarias J DieckPosted on  4:44 - eka 24, 2020

LIBERTAD, no cabe duda que la libertad “para” la del espiritú bien entendida y vivida nos ayudara a “liberar” la libertad “de” la que oprime, la del miedo.
Uno puede ir siendo libre en la medida en que va ejerciendo su VOLUNTAD, el autodominio, la autopocesion de uno mismo, dia a dia con pequeños actos.
Que gran creacion es el SER HUMANO!
Tantos dones, tantos talento… urge conocernos mas para darnos mas!

    K2K Emocionando

    K2K EmocionandoPosted on  6:59 - eka 25, 2020

    Zacarías, hoy mismo hemos podido escuchar y descubrir la importancia de la libertad en las personas. No hay dos personas iguales ni dos días iguales para la personas.
    Un abrazo

Leave a Reply

MyanmarSpain