Kolibria – 4

Koldo Saratxaga ByKoldo Saratxaga

Kolibria – 4

Erraketa emeen kolibria. Argazkia: Pedro A. eta Camargo M.

MOLDAGARRITASUNA GIZAKIAREN EZAUGARRI MODUAN

Irakurle maitea, gogoeta baterako gonbita luzatu nahi dizut nire lagun kolibriekin batera. 2018ko otsailean (ikus Kolibria -1) erabaki nuen kolibria nire inspirazio izatea, nire bidaia-laguna, harekin batera hausnarketa egiteko. Jakin badakit une honetan munduko kolibri guztiak, munduan dauden kolibri pertsona guztiak, mundu honetara ekarri zuten funtzioa gauzatzen ari direla; alegia, laguntzea, babestea eta elkarrekin lan egitea naturari eusteko eta hura hobetzeko, gu bere partaide izanik.

Iraganean adieraziko dut: mundu oso azeleratu eta konplexu batetik gatoz, gizakiak hautemateko eta, are gutxiago, gainditzeko, gai garenaren oso gainean dagoenetik. Orain, ontzia hautsi zaigu, eta beldurrak eta galderak besterik ez dira geratzen. Gizakiaren ezaugarrietariko bat partekatu nahi dut, gutxi garatua eta aztertua; hala nola, moldagarritasuna edo egokitzeko gaitasuna.

Artikulu honen izenburua pasa den astean lagun on batek proposatu zidan erronka zoragarriarekin hasten da: “Koldo, honako hau partekatuko dugu, eta honela deituko diogu: “zer berri ikasi dugu gaur”. Erronka erakargarria iruditu zitzaidan, eguneroko sentimenduak, pentsamenduak eta zereginak behatzera eta hausnartzera animatzen baikaitu. Azken hiru egunak gogoratzen ditut: 1- Goizeko 09:00etako meditazioak, telekonferentzia bidez, NER (Harremanen Estilo Berria) inguruneko eta jatorri oso ezberdineko lagun eta adiskideekin. 2- Biolontxeloa musika-tresna gisa. 3- MOLDAGARRITASUNA hitza eta horren esanahia.

Duela pare bat egun, Makrobiotikako tailer batean parte hartu nuen ia hogeita hamar laguneko talde batekin, eta telekonferentziaz izan zen hura ere, Aste Santuan elkartzerik ez baitugu izango. Makrobiotika bizitzeko filosofia bat da, milaka urteko jatorriko kultura, Ekialde Urrunean sortua. Makrobiotikaren izpirituan, zortzigarren puntuak honela dio: “Azkena lehen bilakatzen da, lehena azken”. Halaber, Unibertsoaren ordenan, lehen legeak ondorengoa esaten du: “Hasten dena amaitu egiten da”. Eta ulertzeko hain beharrezkoa den zerbait biribiltzeko, Zazpi Printzipiotan, bik honela diote: “Dena aldatzen da”, ezer ez da iraunkorra bizitzan eta “Hasiera duen guztiak amaiera bat du”. Horixe da askatasunerako eta ikaskuntzarako bidea, ez ezeri ez inori atxikitzea, dena aldatzen eta dena amaitzen delako. Pepe Mujicak esaten duen moduan: “Ekipaje gutxirekin ibili”.

Testuinguru honetan, aurrean aipatu dudan tailer-gidariak, MOLDAGARRITASUNA hitza erabili zuen etengabe aldatzen diren egoeretan aplikatzeko. Ezin dugu Unibertsoaren legeetatik bakartu, hauts-izpi bat baikara, eta ezin dugu gure inguruan inor existituko ez balitz bezala ibili. BIZITZAN gaude bizia errespetuarekin eta DENAREKIN harmonian BIZITZEKO eta GOZATZEKO. Bizitzeko gaude, berriro, Pepe Mujicak oihuka dion moduan: “BIZI BIZITZA; denbora lanean joaten zaizu, ondoren, tramankuluak erosteko. Eta biziak alde egiten dizu”. Ongizatea kontsumitzearekin lotzen da; zoriontasuna, berriz, izatearekin eta maitasuna, bakea eta askatasuna sentitzearekin.

Hainbat hamarkadatan gizateriarentzako ekintza mordoa egin da, eta, horiek oso positiboak izan badira ere,  saldoa negatiboa da, eta etengabe jaisten ari da. Edukitzeak neurriz kanpo erakartzen gaitu izatearen gainetik.

Hemendik hilabete batzuetara, ziklo bat amaitu eta beste bat hasiko da. Ezer ez da berdina izango. Jaiotzen den guztia bezala, berriro loratuko da, udaberria une honetan loratzen den moduan, udazkenean eta neguan atseden hartu ondoren. Gizakiok, aldiz, ez dakigu hori egiten, gure etengabeko mugimendu suntsitzailean eta ez eraikitzailean. Gauza bera gertatzen da baso batek su hartzen duenean. Denbora labur batean dena errautsa eta iluna da, baina hilabete gutxiren bueltan eta urte gutxitan, baso berria sortzen da espezie gehiagorekin, dibertsitate handiagoarekin, eguzkiaren argia sartzen uzten ez duten zuhaitz handien itzal gutxiagorekin; hots, bizitzaren argia, espezie berriak eta indartsuak sor daitezen. Eta trauma horren ondoren, berdintasun eta bizitasun handiagoa birsortzen da, baso kementsua birsortzen da. Gure errealitateak adierazten du, ziklo hau igaro eta gero, gizarte bat sortuko dela, ekitate handiagoarekin eta berdintasun handiagoko harremanarekin.

Beharrezkoa da gertatzen ari dena barneratzea eta beldurrari eta zalantzari gure bihotzen jabe egiten ez uztea. Arreta jar dezagun, errepasa dezagun; orain denbora daukagu. Aztertu honako hauen bizimoduak: Nelson Mandela, Viktor Franke, Teresa de Calcuta edo “Bizitza ederra da” pelikula. Egokitzeko gaitasunaren adibideak dira, eta, aldi berean, muturreko egoeretako eboluzioarenak. Ez dira izaki bakarrak edota hobeak, milioika kolibriren parte dira, egunero premia berezietara egokitzen diren pertsonenak. Historian zehar, egokitu ez diren espezie guztiak desagertu egin dira. Erabakia gure esku dago.

Pertsona eta gizarte bezala aldatzeko, norberaren ahalegina eta ez nahitaez sufrimendua eskatzen duten esperientziak behar dira. Desertua bakarrik igaro dezakegu, eta hori oso zaila da, baina egin daiteke; edota batera zeharka dezakegu. Gizateriarekiko, Lurrarekiko eta Unibertsoarekiko maitasunak batu eta indartu behar gaitu.

Moldagarritasuna, ibiltzen jarraitzea beste erremediorik ez dagoela pentsatuaz, adimen-kozientea edo koziente emozionala baino gehiago edo bezainbat baloratzen hasten den trebetasuna da. Etorkizun berri eta konplexuan, pertsonak ez dira haien iraganarengatik, esperientziengatik edota arrakastengatik baloratuko. Paradigma berri bat nahi badugu, pertsona guztiok jaiotzean dakarzkigun gaitasun eta trebetasun guztiak erabili beharko ditugu. Itsaso ezezagun eta aurretik ikusi ezin direnetan nabigatu behar badugu, errealitate berria eraiki nahi badugu, erabaki eta partekatu beharko dugu une bakoitzean, aurkezten diren gertaeren ezinbestekotasunaren gidariak izan beharko dugu.

Gertatzen dena da paradigma berri hau gaur Lurrean bizi garen pertsona eta erakunde guztioi aurkezten zaigula. Norbera, familia, taldeak, erakundeak edo gobernuak historian inoiz baino aldaketa gehiago izatera behartuta gaude. Horrek ikasitakoa ahaztera eramaten gaitu, gure ezagutza, gure eguneroko praktika, gure ohitura asko eta asko zalantzan jartzera, gure garunean gordetzen ditugun diskoen zati bat garbitzera eta ezagutza berriak sartzera; hau da, esperientzia berriak praktikatzera. Eta hori soilik barne konbentzimendutik lortzen da, eta, benetan, gure bizimoduaren gidariak izanda.

Egun hauetan irakurri dut Gandhik bere biografian honela utzi zuela idatzita: “Zerora bihurtu behar dut”. Moldagarritasunaren beste adibide handi bat. Izateko modu berriak miatu behar ditugu eta ez edukitzeko moduak; hain zuzen ere, irudimena garatu behar dugu, ezagutzaren, jakinduriaren, eta, hortaz, askatasunaren motorea, askatasun gisa izpirituaren askatasuna ulertuta. Beldurra askatasun-eza besterik ez da.

Irakurle maitea, utzidazu egunsenti berri honi elkarrekin aurre egiteko gonbita egiten, bizitzen jarraitzeko uzta banatzeko zain egon ez gaitezela. Alderdi politikoari dagokionean, egoerak eskatzen duen bezala aritu beharko dute edo ekonomia deitzen dutenetik. Izan gaitezen mundu berri bat indartzearen aktore.  Pertsonetatik pertsonentzat, izan gaitezen ereintzaren, eta, beraz, uztaren banaketaren zer eta nolaren arte eta parte; eta politikaren eta ekonomiaren txaloak jaso ditzagula, gure parte-hartzerik gabe ez baita horrelako ezer egiterik izango. Gure bizimoduaren protagonistak izan gaitezke eta ez besteen eskuetan gauden txotxongiloak.

Begiratu diezaiogun kolibriari. Basoa erretzen bada, korri egin eta bakoitzak bere burua bere eran salbatu nahi ordez, gure ur-tanta jarriko dugu salbatzeko eta pertsona guztien artean ahalik eta azkarren onera ekartzeko.

K2K Emocionandon eta NER erakunde guztietan, ondorengo konpromisoak hartzen ari gara:

  • Ez dugu pertsona bakar bat ere atzean utziko krisi honetan.
  • Pertsona erdigunean jartzearen arrakasta-formulari eusten diogu, bezeroarengan eta eraginkortasun ekonomikoan oinarrituta.
  • Taldetik lan egingo dugu. Denok batera ibiltzea eta iristea nahi dugu.
  • Gure erakundeen autokudeaketa sakonduko dugu.

Horixe da gure izateko eta egiteko modua.

2020ko apirilaren 4a. Konfinamendu bete-betean COVID 19a dela-eta.

 

About the Author

Koldo Saratxaga

Koldo Saratxaga editor

2 Comments so far

Avatar

AliciaPosted on  12:15 - api 18, 2020

Gracias Koldo for esas palabras, realmente en estos momentos se trata de sacar a luz las habilidades que nos permiten adaptarnos. El saber qué vendrá algo nuevo, que habrá un antes y un después y que eses después debe de ser mejor ya que sera construido de otra forma y con otros principios y valores éticos.

En Uruguay Libertad Seregni, uno de los fundadores del Frente Amplio, envió un mensaje de navidad desde la carcel på los años 70 y era un poema que decía algo así como “Y he llegado a saber que nada muere, que permanece el hombre y la alegría. Que ni la noche mas obscura nunca muere de muerte al claro dia”. Y este se convirtió en una especie de mantra para la resistencia, cuando la gente se encontraba lo repetida junto, era una especie de saludo que infundia animo. Yo era una niña pero lo recuerdo.

Creo que hoy nos hace falta algo similar, algo que nos recuerde que se saldrá de esto si estamos unidos y todos aportamos. Lo del colibri me encanto. Si seamos como el colibri!

Avatar

Maider EtxaidePosted on  11:50 - mai 8, 2020

Eskerrik asko Koldo, es un artículo muy interesante. El término de adaptabilidad que tú utilizas es parejo al de resiliencia, término que se está manejando actualmente en muchos foros que debaten estas cuestiones y que buscan el cambio de orientación de nuestro sistema social. Se habla también de robustez, que es una palabra que a mí personalmente me encanta. Pero el concepto que considero más entero y atractivo es el de la antifragilidad, término acuñado por Nassim Nicholas Taleb en su libro titulado “Antifrágil”. La Wikipedia cita textualmente a Taleb en la presentación que éste realiza de su libro: “Algunas cosas se benefician de los sobresaltos, prosperan y crecen cuando se exponen a la volatilidad, la aleatoriedad, el desorden y los factores estresantes y aman la aventura, el riesgo y la incertidumbre. Sin embargo, a pesar de la ubicuidad del fenómeno, no hay palabras para lo opuesto a lo frágil, llamémoslo antifrágil. La antifragilidad está más allá de la resiliencia o la solidez. El resiliente resiste los choques y permanece igual, lo antifrágil mejora”
Yo, personalmente no he leído el libro, solo una parte del resumen que es posible leer en la página web de la Biblioteca de Libros Empresariales Resumidos: ttps://www.leadersummaries.com/resumen/antifragil
A decir verdad, !me han entrado unas ganas enormes de leerlo todo! No sé si en el círculo Ner se conoce este concepto pero considero que es muy interesante incorporarlo a los debates Nerfuture, junto con la adaptabilidad, robustez, resiliencia….que tanto nos hacen falta estos días.
Mila esker guztiagatik

Avatar

LauraPosted on  12:04 - mai 8, 2020

Bella reflexión junto a los colibríes, Koldo. Es curioso porque, leyendo tu artículo, me ha venido immediatamente a la cabeza un comentario y unas imágenes que aparecieron en un programa de la televisión catalana hace 2 días. El programa se llama “L’ofici de viure” (El oficio de vivir) y en él Manel Ballester (cardiólogo) ponía como ejemplo de coherencia colectiva el vuelo de los estorninos, que forman esas imágenes tan bellas en el cielo, como una representación física de una melodía. Ninguno toma las decisiones pero las toman todos al mismo tiempo. Emerge una dinámica colectiva en la cual todos vuelan de una forma muy precisa y no manda ninguno y mandan todos. Gran mensaje, pensé.
Colibríes y estorninos nos enseñan mucho.
Un abrazo!

Avatar

HelenaPosted on  3:53 - mai 9, 2020

Una palabra parecida a la adaptabilidad, es RESILIENCIA. Que tambien creo que aplica mucho a la situación actual y me gusta mucho.
Saludos,

Leave a Reply

MyanmarSpain