Kolibria – 2

Koldo Saratxaga ByKoldo Saratxaga

Kolibria – 2

 

 

 

 

 

 

AURKEZPENA

Duela egun batzuk aspaldiko fitxategi bat aurkitu nuen. Bertan, Nafarroako Museoan eman nuen hitzaldi baten sarrera gisa gizaki zoragarri batek prestatu zidan aurkezpena zegoen. Mahaigainera eraman nuen, eta, ikusten dudan bakoitzean, Colibrí-2 lagun berria agertzen zait, gogoraraziz ez dudala neurekoia izan behar eta nahi duten guztiekin partekatu behar dudala webgunean.

Bizipen atsegina izango da hau, eta, aldi berean, erakutsiko digu bizitzak hainbat aukera eskaintzen dituela jende ugari ezagutzeko, beste batzuek jarritako bideetatik ez doan jendea, bide berriak egitea gustuko duena, eta energia positiboz eta arimako bakez betetzen gaituena.

Oso gustuko dut bidelagun berria dudan Colibrí-2 txiki baina positibo honek duen sentikortasuna.

Hezkuntza-estilo berrien zale den lagun gipuzkoar on batek erronketan oinarritutako ikaskuntzari buruzko bideo bat bidali zidanean hasi zen dena. Hiru hilabete geroago, Nafarroako Museoan nengoen, «Cooperar y compartir experiencias, en lugar de competir en soledad» izeneko topaketa batean. Oso arrakastatsua izan zen topaketa; areto ederra irakaslez bete zen, eta oso elkarrizketa interesgarria izan genuen.

Aurkezpen batekin eman zitzaion hasiera saioari; aurkezpen asko entzun ditut antzeko egoeretan parte hartzen daramatzadan ia hiru hamarkada hauetan, baina aurkezpen hura aipagarria izan zen. Maiteena dut, eta ongien gogoratzen dudana da, bai aurkezpena egin zuen pertsonagatik, bai esan zenagatik eta esan zena esateko moduagatik. Haren kopia bat eskatu nuen, eta hemen dut.

Colibrí -2 irribartsu dago –

JORNADAS DE PROYECTOS DE INNOVACIÓN 2015-2016

Presentación.

Koldo Saratxaga es un empresario nacido en Sopuerta (Bizkaia) en 1947. Tras finalizar sus estudios de Ingeniería Técnica, ha trabajado en el mundo empresarial, en el ámbito de la gestión o management.

Se ha empleado en numerosas tareas. Se ha dedicado a la gestión empresarial, reflotando empresas en situación de emergencia o crisis (Irizar). Defiende un modelo sin jerarquías y su eje ha consistido en trabajar la motivación y distribuir el poder, la responsabilidad y los resultados. Creó la empresa de asesoramiento k2k y, posteriormente, el proyecto «ner group», con el objetivo de difundir sus ideas.

Hau da Koldo Saratxagaren abiapuntua: mundua aldatu egiten da, eta oso bizkor, gainera; eta aldaketa hori pertsonengan egin behar dugu. Bere hitzaldietan, desiragarria dena eta saihets daitekeena uztartzen ditu. Mapa horrek Nafarroako Museoan aspaldi aztarna utzi zuten bi pertsonaia ekartzen dizkigu gogora: Prokusto eta Arkiloko.

Bat. Prokusto eta Teseo.

Museo honetan, mosaiko zati eder bat dago, eta, bertan, Teseo da protagonista, Minotauroaren aurka borrokatzen ari dela. Baina Teseo beste pertsonaia batekin erlazionatuta ere egon zen: Prokusto (luzatzailea, kontrolatzailea). Greziar mitologiako pertsonaia hau, ustez Poseidonen semea, bidelapur bat zen. Mendian bizi zen, eta ostatua eskaintzen zien bidaiari bakartiei. Bertan, burdinazko ohe batean etzateko eskatzen zien. Bidaiaria lo zegoela, ahoa estaltzen zion, eta ohearen lau ertzetara lotzen zuen. Bidaiaria altua bazen, eta haren gorputza ohea baino luzeagoa, zerraz mozten zituen ohetik ateratzen ziren gorputz zatiak: oinak eta eskuak, edo burua. Aldiz, ohea baino txikiagoa bazen, hezurrak ateratzen zizkion, mailukadak emanez, eta haren gorputza luzatzen zuen.

Halaxe egin zuen Prokustok Teseo agertu zen arte. Teseok jolasa alderantzikatu zuen, eta haren gorputza ohean nola geratzen zen ikusteko desafioa egin zion Prokustori. Teseok ziria sartu zion, ohera lotu zuen, eta torturatu egin zuen, ohera egokitzeko; aizkorakadaka, oinak moztu zizkion, eta, ondoren, burua. Prokusto hiltzea Teseoren bidaiako azken abentura izan zen, Atenasera itzuli aurretik.

Prokustok ukatu egiten du pertsonak desberdinak garela, eta errealitatea desitxura daitekeela defendatzen du, gure aurreiritzira moldatzeko. Eta, paradoxa tragiko batean, ustez berea zen neurria emateko gai ere ez da.

Ziurtasun osoz, Koldo Saratxagari ez zaio gustatzen Prokustoren pertsonaia. Bere hitzaldietan hainbat ideia defendatzen ditu: pertsonak errepikaezinak direla; elkarri entzun behar diogula; sentimenduan oinarrituta komunikatu behar dugula; eta ekintza, gardentasuna, konfiantza, eskuzabaltasuna, proiektu partekatuak, taldeak, askatasuna eta etengabeko berrikuntza indartu behar direla. Beti aipatzen du aniztasuna gizakiaren forma erradikal gisa.

Eta ahalegin guztia egiten du hainbat ideia desagerrarazteko; besteak beste, monotonia, enpresaren kontzeptua, giza eskubideak edo eskulana, eta langileen kudeaketa; ez ditu gustuko hierarkia, agintea, zurruntasuna, motibazio-falta. Labur esanda, argi eta garbi kritikatzen du pentsamolde bateratzaile eta autoritarioa.

Bi. Azeria eta trikua.

Museoan, Jacob Bouttansen obra-bilduma bat dago, XVII. mendearen amaierakoa: Genesiaren zikloa. Ziur 4. eszenan aurkituko ditugula interesatzen zaizkigun pertsonaiak: azeria eta trikua. Baina Orizeko jauregiko fresko-pinturetan ere badago azeriaren sermoia irudikatzen duen eszena bat. Bertan, pulpitutik, piztiei hitz egiten die, hau esanez: «Jauna, ez ni zigortu haserre, ez ni zentzatu sumindurik» (6. salmoa, 2. bertseta).

Honela dio Arkiloko poeta greziarrak idatzi zituen eta guganaino iritsi diren zatietako batek: «Gauza asko dakizki azeriak; trikuak, bakarra, baina handia». Azken mendeko saiakera-idazle handienetako bat den Isaiah Berlinen hitzetan, bi motatako gizakiak bereizteko aukera ematen du formula horrek: ikuspegi zentrala eta sistematizatua dutenak (hau da, printzipio ordenatzaile horren arabera, gertakari historikoak eta norberarenak, pertsona eta gizartea zentzuzko bihurtzen eta uztartzen dira); eta errealitatearen ikuspegi anizkoitza dutenak (dagoena ez dute azalpen edo ordena koherente batean integratzen, aniztasun konplexu bat, osotasun iskanbilatu eta kontraesankor bat balitz bezala ikusten baitute mundua).

Azken batean, trikuak asko daki gai bati buruz, espezializatu egiten da, eta, ia halabeharrez, harrokeriara eta hertsikeriara jotzen du. Aldiz, azeriak gai askori buruz daki, eta, horregatik, zuhurragoa eta sakonagoa da, nahiz eta anabasan eror daitekeen haren ikuspegiak konplexuegiak direlako.

Gizakiok bi mutur horien artean borrokatzen gara. Berlinen arabera, Dante, Platon, Hegel, Dostoievski, Nietzsche eta Proust trikuak izan ziren. Eta Shakespeare, Aristoteles, Molière, Goethe, Balzac eta Joyce, berriz, azeriak.

Koldo Saratxagak Harreman Estilo Berriak (ner group) proposatu zituenean, emankortasunez sartu zen eztabaida horretan. Dioenez, ez da trikuaren aldekoa: «zaharkituta geratu da gehiegi planifikatzea, antolatzea eta kontrolatzea». Horretaz gain, «gaur egungo antolaketa-ereduak ez die lekurik uzten arriskuari eta ziurgabetasunari. Antolamendu funtzionalean oinarritutako eredua gehienek ezagutzen ez duten helburuen berri emateko katea da». Eta hau gaineratu du: «espezializazioan oinarritutako sistema bat da; leku gutxi uzten dio sormenari (…), eta, sortzen dituen dinamika errepikakorretan, gutxi batzuek gehienentzat pentsatzen dute».

Ez du ezkutatzen gustuko dituela azerien ideiak. «Nire ustez, enpresa-proiektu baten arduradun edo buruak ezin du izan espezialista». Eta hau dio, argi eta garbi: «Duela hamarkada asko utzi nion espezialistengan konfiantza izateari; beti ditut nahiago malgutasuna eta balioaniztasuna. Salbuetsi egin behar dira, noski, ikerketarekin erlazionatutako alorrak. Gure etorkizuna pertsonen sortzeko gaitasunean oinarritu behar dugu. Gaitasun hori indartu egiten da erakundeak pertsonei aukera ematen dienean beren erronkak ezartzeko. Erronka horiek betetzeko, esperientziak eta akatsak izaten dira, baina gauza asko ondo ere egiten dira, eta horrela elikatzen dira ezagutzak. Ikuspegiak ezin du izan epe motzera, eta epe luzera eraginkorragoak dira askatasuna eta konfiantza, kontrola eta mesfidantza baino».

Gaur, aukera bikaina dugu Koldo Saratxagarekin saio hau egiteko; haren testu bat hitzez hitz aipatuz, «esperientziak partekatzen ditugunean, ezagutza sortzen dugu, eta zabaldu egiten dugu, eta partaideen eta oro har proiektuaren ahala handitzen dugu».

En Pamplona, a 9 de junio de 2016

Gracias, Koldo.

Basándose en el árbol del que deriva tu apellido, Joxean Artze escribió el siguiente poema:

“Cuando abatieron el sauce / en aquella pared blanca, / muy blanca, / quedó un reguero abundante rojo / muy rojo; abatido en el prado, / aquel sauce, / símbolo de amor, / brote de unidad. Algo se ha roto en el corazón, / algo ha florecido en nuestro país. Ha sido un placer conocerte”.

 

About the Author

Koldo Saratxaga

Koldo Saratxaga editor

2 Comments so far

BibianaPosted on  11:25 - mar 22, 2018

Agradezco lo publicado, Koldo nos hace acceder a un gráfico resumen….el ser humano en costante cambio y pretendiendo mantener estáticas partes en esta experiencia. Un placer nuevamente gracias.

    K2K Emocionando

    K2K EmocionandoPosted on  11:42 - api 4, 2018

    Bibiana, muchas gracias por dejar tu comentario; seguiremos publicando regularmente. Ahora mismo, por ejemplo, acabamos de publicar un artículo de una firma invitada, por si te interesa leerlo. Saludos.

Leave a Reply

MyanmarSpain