Mintegiak
NER by K2K
Egiten dugu.
Gure lana erakundeen aldaketan oinarritzen da, (ner) Harremanen Estilo Berria aplikatuta; hau da, enpresa bat kudeatzeko menderatu behar diren teknika ezberdinak jorratzen dituen teknologia berria. Teknologia horrek erreminta berritzaileak garatu ditu kudeaketa hori burutu ahal izateko.
Teknika berri horiek eta horien oinarri teknologikoak ezagututa, erakundeak erremintak hobeto erabili ahal izateaz gain, horiek bere premia eta egoeretara egokitu ahal izango ditu edota beste berri batzuk garatu bere bilakaera partikularraren arabera.
Zerbitzuak

JARDUERA BERRIEN DISEINUA
Askotan, ekintzailetzak, startup-ak edo spin-off-ak oso berritzaileak izaten dira ematen duten zerbitzuari edo fabrikatzen duten produktuari dagokionean; funtzionatzeko erari erreparatuta, ordea, oso tradizionalak dira.
Edozein erakunde hasieratik diseina daiteke ‘ner’ estiloarekin funtzionatzeko moduan.

DIAGNOSTIKO ORBIKOA
Iraunkortasun orokorreko analisia, erakundearen arlo ekonomikoa, soziala eta ingurumen-arloa epe luzera aztertuta, abiapuntua izan daiteke ongi ardazturiko eta asmo handiko eraldaketa-plana garatzeko.

HASIERAKO SENTSIBILIZAZIOA ETA ALDAKETA
Besteak beste, aldaketako prestakuntza-prozesuen eta banako eta taldeko coaching-en bitartez, lehen urratsak eman ditzakegu pertsonak sentsibilizatzeko eta testuinguru egoki bat sortzeko taldeetan, zuzendaritza-karguetan eta aginteetan, eraldaketa-prozesuan aurrera egitearren.

ERALDAKETA-PROZESUEN PROTOTIPATUA
Baliteke erakundea, oro har, prestatuta ez egotea aldatzeko prozesu oso bat egiteko. Testuinguru horretan, prototipo bat edo hainbat egin daitezke jarduteko beharrezko autonomia edo askatasuna duten eremuetan, proba bezala eta, ondoren, adibide gisa balio izateko gainerako erakundearentzat.

PENTSAMENDU ESTRATEGIKOA
Erakundearen aldaketa egiten hasteko, hausnarketa estrategikorako parte-hartze prozesua landu daiteke, besteak beste, erakundearen helburua, harremanak, balio pertsonalak jorratzeko eta hori guztia praktikan nola jarri jakiteko, erakundearen egungo errealitatea ezagutu ondoren.

ADMINISTRAZIO-ORGANOENTZAKO AHOLKULARITZA
Erakundearen jabetzak, Administrazio Kontseiluan duen posiziotik, eraldaketa-prozesuetako exekutibo-adarra orientatzeko eta bultzatzeko funtsezko papera du. K2K Emocionandok laguntza eskaini dezake aholkularitza emanaz eta organo horietara joanaz.

JADA ABIAN JARRITAKO PROZESUAK SAKONTZEA
Erakunde batzuek jada abian dituzte beste bide batzuetatik garatutako aldaketa-prozesuak. Prozesu horiek abiapuntu interesgarria izan daitezke sakontzeko eta ‘ner’ kudeaketarako bidera modu ordenatuan aurrera egiteko.

EGITURA-ALDAKETA
Beharrezko baldintzak egonez gero, erakundearen aldaketa osoa eta sakona egiten dugu, eremu guztiak hartzen dituena.

EGITURA-ALDAKETA ETA ERAKUNDEAREN KOORDINAZIOA
Erakundearen aldaketan, erabatekoa denean, K2K Emocionando taldekoak horren koordinazio-lanez arduratzen gara, jabetzarekin horrela adostuta, denbora horretan aldaketaren lidergoaz ardura daitekeen pertsonarik ez dagoela ikusten bada.
Esperientziak
Sektore publikoan parte hartzeko prozesua
María López de Heredia Administrazio eta Zerbitzuetako zuzendaria da Uraren Euskal Agentzian, eta Eusko Jaurlaritzako...
Alicia González gure taldean sartu da
Ongietorria eman nahi diogu Alicia Gonzalezi (Sopela, 1973), gure taldean sartu berria baita erakundeen aldaketan...
Ekoizpen ekologikoko pilatze zentro bat sortu da Harreman Estilo Berriaren balioekin
Edorta Lezaun jaunak (Lakar, 1967), Nekazaritza Ekoizpen Ekologikoaren Batzordeko presidentea (CPAEN), esan du landa...
Erakunde-eraldaketa lurraldetik
Duela urtebete, 2018an, K2K Emocionandon bereziki ilusio handiko enkargua jaso genuen, harremanen estilo berriko...
Erakundeak berrasmatzea hezkuntza-arloan
Xabier Ugalde (Gernika, 1959) Sopelanako Ander Deuna ikastolaren zuzendaria da, euskal kultura ta euskara bultzatzeko...
Erakundeak berasmatuz alor sozialean
Marta Senz eta Concha Clavero elkarrizketatu ditugu, Zabaltzen eta Erroak elkarteetako koordinatzaileak hurrenez...