Karreraren garapena eboluzio-enpresetan – Teal (I)

Avatar ByK2K Emocionando

Karreraren garapena eboluzio-enpresetan – Teal (I)

ana moreno romero k2k emocionandoAna Moreno Romero (). Madrilgo Unibertsitate Politektikoaren irakasle eta  erakunde Iraunkorren Ikerketa Taldeko koordinatzailea naiz, EIIT-UP.

 

Erakundeen kudeaketan berritzaileenak diren joerek egitura lauagoak proposatzen dituzte, hierarkia-maila gutxiagorekin edo, baita hierarkiarik gabe ere, autokudeatutako taldeekin lan eginez. Eredu horiek izugarrizko inpaktua dute karrera garatzeko ikusmolde tradizionaletan. Industria-ingeniaritzako irakasle gisa, lan-merkatuan sartuko diren ingeniari gazteekin haien lan-etorkizunari buruzko ilusioak eta kezkak partekatzeko aukera dut.

Karreraren garapena kontzeptu garrantzitsua da bi ikuspegi kontuan hartuta: batetik, enpresaren ikuspegia dugu. Zer espero dut pertsona honengandik etorkizunean? Erakundearen zein postutan balio handiagoa eman dezake? Eta bestetik, langilearen ikuspegia ere badugu. Noraino iritsi nahi dut nire bizitza profesionalean? Zer egin nahi dut orain? Zer hemendik urte batzuetara? Zer egin nahi dut nire lan-karreran oro har?

Jakina, galdera horiek garrantzi berezia dute gazteentzat, bizitza profesional osoa aurrean baitute. Gazte horiek, eta, batik bat, teknologia profilekoek, ondo prestatuta badaude, aurrean askatasun-eskenatokia dute; hots, zertan eta norekin lan egin nahi duten hautatzeko aukera. Zein izango da lanean hasteko aukera onena? Lan horretan denbora luzez egotea nahi izango ote dut? Hobe izango da maiz aldatzea? Nola lortuko dut lanean arrakasta izatea?

desarrollo de carrera

 

Badirudi galderak bata bestearen atzetik sortzen dituen hausnarketa horrekin jarraitzen badugu, bat-batean ondorengo hauek bururatuko zaizkigula: zer da arrakasta profesionala? Arrakasta profesionala gauza bera da pertsona bakoitzarentzat? Zeintzuk dira Millenials-en nahiak? Pertsona bakoitzak gauza ezberdinak espero ditu bere lan bizitzan. Baina, esan dezakegu arrakasta profesionalaren inguruan estereotipo bat badela, eta erantzukizun hierarkikoko postua izatearekin edo zuzendari izatera iristearekin lotzen dela; alegia, botere gehiago, soldata handiagoa eta norberaren kargu pertsona gehiago edukitzea nahi izatea.

Frederic Laloux-ek Reinventar las organizaciones (2014) liburuan deskribaturiko eboluzio-ereduetan, teal, garrantzi handia ematen zaio langileak erabat lerrokatzea haien balioekin, duten potentzial guztia ematea eta pertsona bezala tratatzea dimentsio guztietan. Erakunde-eredu honek izaki bizidun bat bezala funtzionatzen du, planifikaturiko estrategiarik eta egitura hierarkikorik gabe, eta enpresaren helburua da plantillen talentu osoa lerrokatzen duen motorra izatea enpresaren emaitzak lortze aldera. Era horretan, miraria dakarren erakunde-egitura autokudeatutako taldeak dira.

Hori, ezbairik gabe, ingurune suspergarria eta motibatzailea da edozein profesionalarentzat, baina, nahikoa al da? Nola erlazionatzen dira motibadore humanistenak soldata-parrilak edo igoera hierarkikoak bezalako motibadore tradizionalekin? Osatu egiten dituzte, horiek ordezkatzera iritsi daitezke? Nola egiten dute bat gazteen nahiekin?

Millenials-en motibadore profesionalak apur bat aztertzen baditugu, 2011n PriceWaterHouseCoopers-ek mundu osoko 5.000 gazteri egindako inkestaren arabera eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Industria Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko ikasleekin alderatuta (Lopez, Moreno, 2015), ikusiko dugu soldata eta karreraren garapena direla oro har motibatzaile garrantzitsuenak. Espainiari dagokionean, bigarren lekuan kokatzen da karrera garatzeko laguntza, eta soldata hirugarren lehentasuna izatera igarotzen da.

About the Author

Avatar

K2K Emocionando administrator

2 Comments so far

Avatar

Roberto Emilio RAMOSPosted on  10:35 - eka 27, 2018

Estimo posible un modelo de autogestión responsable en sociedades donde el ingreso al puesto de trabajo tiene como condición la formación profesional para cada puesto, es decir estar a la altura de lasexigencias y coyunturas.

Leave a Reply

MyanmarSpain