Profesionalek haien enpresarekiko duten konpromisoa, erabateko erronka Europan

ByK2K Emocionando

Profesionalek haien enpresarekiko duten konpromisoa, erabateko erronka Europan

ana moreno romero k2k emocionandoAna Moreno Romero(). Madrilgo Unibertsitate Politektikoaren irakasle eta erakunde Iraunkorren Ikerketa Taldeko koordinatzailea naiz, EIIT-UP. (). 

Gallup munduan lanindarraren giroari buruzko azken inkestaren datuek agerian utzi dituzte Europako lan-merkatuaren erronkak. Konpromisoaren inguruko kopuru orokorrak onak ez izan arren, apur bat hobetzen ari dira, baina Europa da datu okerrenak eta atzera-datuak dituen eskualdea:

EskualdeaKonprometituak
% 09-10
Konprometituak % 11-12Konprometituak % 14-16Ez Konprometituak % 09-10Ez Konprometituak % 11-12Ez Konprometituak % 14-16Bereiziakk 09-10Inplikatu gabekoak 11-12Inplikatu gabekoak 14-16
Mundua111315626367272418
AEB Kanada262931575452181817
Latino amerika242127606059161914
Eurasia post-sobietikoa81825566261372114
Hego-ekialdeko Asia121219717370171411
Afrika Subsajariana131017665754223318
Ekialdeko europa101115606369302616
Australia Zelanda Berria192414616071201615
Ekialde hurbila Ipar Africa151014565564293522
Mendebaldeko Europa171410636671212019

Galdetu beharko genuke Europako langileen konpromiso baxuaren arrazoia itxaropen handiagoak izatearekin lotuta dagoen edota gure lan-baldintzak benetan hain gogobetekoak ez ote diren, nahiz eta hori, hasiera batean, intuitiboa ez izan. Kalitatezko lanpostuen inguruan ditugun datuen arabera, lanerako adinean dauden helduen %45ak postu onak ditu, munduko batez bestekoaren %32aren aurrean. AEB/Kanada %56arekin eta Ekialdeko Europa %50arekin rankingaren buruan aurkitzen dira. Pentsa dezakegu asebetetzea desberdina dela premien planoaren arabera, Maslow-ri jarraituaz, eta asebetea izan behar da; gauza da EEBB/Kanada lehen postuan daudela kalitatezko lanaren eta konpromisoaren ikuspegitik.

Txostenean jasotako zenbait ondorioek lidergoaren garrantziaren inguruan egiten den galdera argitzen lagun dezakete: “Gallup-en analisien arabera, “Lanean norbaitek nire garapena pizten du” galderak langile sutsuak eta errendimendu altukoak identifikatzen ditu motibazio gutxiko eta errendimendu baxuko langileen ondoan. Lan-taldeen arteko konpromisoaren bariantzaren %70ean zuzendariak eragina du (Clifton, 2017). Beharbada Europan dugun identitate eta lidergo krisia erakundeen barnera eramaten da?

Agian, txosteneko ideia pizgarrienetariko bat da teoria antolatzaile berriekin proposatzen dituen irtenbideekiko lerrokatzea; hala nola, Teal-eboluzio erakundeak, hazkundearen kulturara bideratuak, humanistak edo autokudeatutako taldeen aldeko apustua egiten dutenak: “Agintearen eta kontrolaren lidergoak produktibitatea erreprimitzeko modu bat izan daiteke langileei berezko trebetasunekin bat datozen rol eta erantzukizunak beren gain hartzeko aukera ukatzea. Pertsonei beren talentuak (indargune bilakatze aldera) identifikatzeko, garatzeko eta erabiltzeko aukera ematen dieten estrategiek lanindarraren produktibitatea gogorki gehitu dezakete”. Horrela, baieztapen hori oinarritzeko zenbait datu ematen ditu: indarguneetan oinarritutako lan-giroko taldeek beren salmentak %10 eta %19 artean eta irabaziak %14 eta %29 artean gehitzen dituzte.

Eta Espainia zein egoeratan aurkitzen da Europa barruan? Bada, emaitza okerrenak dituzten herrialdeen artean: lanerako adinean dauden helduen %37tik lanaldi osoan egiten dute enplegatzaile bakar batentzat, %6a lanarekin konprometituta dago, eta horrek Espainia 140 postutik 134. postuan kokatzen du; atzetik ditu soilik Frantzia, Japonia, Hong Kong, Italia, Pakistan eta Butan. Bestalde, langileen %79ak ez du konpromisorik, eta, ondorioz, Espainia 140 herrialdetatik 3.ean aurkitzen da (Butan eta Luxemburgek bakarrik gainditzen dute). Eta horiekin batera daude lehenengo bosten artean Finlandia eta Indonesia. Langileen %15a lanetik aktiboki bereizita aurkitzen da, eta, horri dagokionean, Espainia 140 postutik 83.ean dago. 2012. urtearekin alderatuta, konpromiso-datuak okertu egin dira, nahiz eta aktiboki bereizitako langileen kopurua murriztu egin den. (2012an, konprometituak: %18, ez konprometituak: %62, aktiboki bereiziak: %20). Jarraian agertzen den taulan, herrialdekako emaitzak jasotzen dira, Europar Batasunaren barnean

HerrialdeaKonprometituak %
Ez konprometituak %
Aktiboki bereiziak %
Lanaldi osoko langileak, langile bakar bakoitzeko
%
Alemania15701546
Austria12711849
Belgika10731745
Bulgaria18671558
Txipre16651951
Kroazia13711556
Danimarka16731158
Eslovakia15661859
Eslovenia13711651
Espainia6791537
Estonia20651566
Finlandia12761253
Frantzia6692546
Grezia11711734
Hungaria10662456
Irlanda13711639
Italia5643036
Letonia14711563
Lituania11672261
Luxemburg8801340
Malta16701449
Herbehereak12751345
Polonia14731352
Portugal16701451
Erresuma Batua11682150
Txekiar Errepublika14652057
Errumanía22611745
Suedia14751167
EBko batez bestekoa13701751

Datu horiek ikusita, Teal-eboluzio erakundeek nola hobe dezakete Europako langileek beren enpresekiko duten konpromisoa?

About the Author

K2K Emocionando administrator

2 Comments so far

Vladimir Gómez CarpioPosted on  8:25 - ira 18, 2018

Quizás hemos asumido que basta definir someramente un puesto para que la gente “haga lo que tiene que hacer”. Pero no es solo el compromiso el que falla, sino también y más importante el cumplimiento. Es algo que he investigado y que desarrollo en mi reciente libro “Cumplir lo prometido, un poder para transformar tu realidad”.

    K2K Emocionando

    K2K EmocionandoPosted on  8:07 - ira 19, 2018

    Libertad y responsabilidad. El trabajo en equipos hace que las personas se sientan por sí mismas obligadas a cumplir con lo pactado con sus pares. Por eso es tan importante que los propios equipos seleccionen a las nuevas personas quelo conforman. Saludos, Vladimir, y gracias por dejar tu comentario. Echaremos un ojo al libro.

Leave a Reply

EUS ES