Uncategorized

Avatar ByK2K Emocionando

Aldaketak antolaketa-ereduan, pertsonen kudeaketan eta negozio estrategian. Horiek dira euskal industria-enpresek 2017rako dituzten erronkak

Hala erakusten du 2016ko azken hiruhilekoan K2K emocionando taldeak eginiko azterlanak. Talde hori 2010ean Koldo Saratxagak sustatuta sortu zen enpresaingurunean ‘Harreman Estilo Berria’ (ner) ezartzeko. Txostenak industria-ekoizpeneko enpresetan egindako azterketatik ateratako ondorioen berri ematen du. Aztertutako enpresak 30-300 pertsonakoak izan dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoak.

k2k emocionando
Txostenak adierazten du euskal industrian, 2008tik aurrera jasandako krisi sakonaren ondoren, hobekuntza-pertzepzioa indartzen ari dela, batez ere autogintzari lotutako enpresetan. Aldiz, eraikuntzaren sektorearekin lotutako enpresak dira suspertze bidean motelen doazenak. Azterlanean parte hartu duten erakundeek aitortu dute krisiak, urte haietan, hausnarketa egitera eta eraginkorrago eta malguago izatera behartu zituela eta horrek, askoren kasuan, antolaketako aldaketak ekarri dituela eta beste batzuetan, berriz, kaleratzeak.

Ikerketaren emaitzek erakusten dute produktuen dibertsifikatzea eta nazioartekotzea giltzarri izan direla euskal enpresen suspertze-bide horretan. Lurraldeka, Bizkaiko enpresek dituzte negozio-aukera onenak, bai 2016an, bai hurrengo ekitaldirako. Hala ere, azken urteetan, oro har, hobekuntzak izan diren arren, txostenak argi erakusten du enpresek duten ziurgabetasuna erabateko suspertzera iristeko bidea moteltzen ari dela eta ziurgabetasun horren eraginez, enpresak zuhur jokatzen ari direla arriskuak hartzeari eta inbertsioak egiteari begira.
Read More

MyanmarSpain