Harreman Estilo Berria (ner)

Avatar ByK2K Emocionando

Pertsonengan oinarritutako erakunde bateko 10 giltzarriak

Aurreko sarreretan ikusi dugu ‘Zer da benetan pertsonengan oinarritutako erakunde bat?’, ‘Zergatik oinarritu behar du erakunde batek pertsonengan?’ eta, ‘Erakunde bat pertsonengan oinarrituta egon dadin “nola” egin jakiteko lehen 10 urratsak’ ere ikusi ditugu.

NOLA horretan gehiago sakonduta, pertsonengan oinarritutako erakunde bat definitzen duten oinarrizko 10 elementu aztertuko ditugu:
Read More

Avatar ByK2K Emocionando

Erakunde bat pertsonengan oinarritzeko (benetan) eman beharreko lehen 10 urratsak

Blog honetatik honako hauei buruzko gure esperientzia partekatu dugu: ‘Zer da benetan pertsonengan oinarritutako erakunde bat?’ eta ‘Zergatik oinarritu behar du erakunde batek pertsonengan?’. Gure esperientziatik erakunde tradizional bat pertsonengan oinarritutako erakunde bihur dadin eraldatzeko bidea NOLA hasi ere kontatzen dugu:

decalogo

1.- Zer esaten dit barruak?

Honako hau izan behar dugu garbi lehenik eta behin: pertsonak emozioen arabera mugitzen gara, ez arrazoien arabera, maitasunagatik mugitzen gara, eta ez eginbeharragatik. Ekintza prozesua sentimenduekin hasten da, pentsamenduarekin jarraitu eta azkenik eginbeharra dago. ‘Pertsonengan oinarritutako erakundeak” kontzeptua zer den entzuten edo irakurtzen dugunean barruan sentitzen dugunak ekintzara bultzatzen ez bagaitu, hobe itxarotea.
Read More

Avatar ByK2K Emocionando

Zer arraiogatik oinarritu behar du erakundeak pertsonengan, eta ez beste zerbaitetan?

Duela egun batzuk post bat idatzi genuen, gure esperientziatik, honako hau azalduz: ‘Zer da pertsonengan oinarritutako erakunde bat?’

Irakurri ostean, baliteke batzuek pentsatu izana, ederki, ondo dago, polita da, interesgarria, ukitu utopikoa du, ziurrenik, baina tira, “politikoki zuzena den joera” horretatik harago, benetan Zer arraiogatik oinarritu behar du erakunde batek pertsonengan, eta ez beste zerbaitetan?

Tradizionalki guri asko gustatzen ez zaigun argudio bat eman ohi da, utilitarismoan soilik oinarritzen den argudioa, honetan oinarrituta: “behiak zoriontsu direnean esne gehiago ematen dute”, hau da, erakundeek pertsonengan oinarritu behar dute modu horretan bertako pertsonak produktiboagoak izango direlako, eta hala, etekin handiagoa izango delako.

Argudio bakarra hori izatearen arazoa honako hau da: zer gertatuko litzateke “behiak esklabo direnean esne gehiago ematen dutela” ikusiko bagenu? Orduan, ondo irudituko litzaiguke esklabotza berriz ezartzea? Tira, badakigu muturrera eraman dugula, baina utilitarismoak arazo hori du, argi eta garbi.
Read More

Avatar ByK2K Emocionando

Zer da pertsonengan oinarritutako (benetan) erakunde bat?

Bereizgabe erabiltzearen ondorioz esanahi oro galtzen dute kontzeptu batzuek. Kontzeptu horietako bat da “pertsonengan oinarritutako erakundearena”, gaur egun eremu eta erakunde guztietan aipatzen dena. Enpresa guztiek diote aktibo handiena pertsonak dituztela (barrea ateratzen zaigu idatzi hutsarekin); dena dela, esaldia esatea nahiko erraza da. Baina zer esan nahi du bakoitzak hori esatean? Ziurrenik gauza oso desberdinak.

Jarraian datorren irudian, pertsonengan oinarritutako erakunde bat zer den erakusten dugu, eskema gisa, ‘harreman estilo berriaren’ (ner) ikuspegitik:

Avatar ByK2K Emocionando

Pertsonengan oinarritutako erakundeak: zer, zergatik, lehen urratsak eta funtsezko elementuak

Enpresa izaten da, gehiegitan, pertsona bakoitzaren balioa, eta haren duintasuna, gutxiesten den, edo zuzenean mespretxatzen den lekua. Baina hori ez da gertatzen naturaren legeak hala direlako, ez da gauzen ordena naturalaren araberakoa, eraikuntza soziala da, giza sorkuntza bat eta, ondorioz, eraikuntza horrek sortzen dituen arazo larriak ere guk sortutako arazoak dira.

Horren alderdi ona da arazo sozialak, hau da, pertsonek sortutako egitura sozialen ondoriozkoak, definizioz, konpon daitezkeela: historiaren une jakin batean zaila, konplexua edo utopikoa iruditu arren, edozein arazo sozialek konponbidea izan dezake (pentsa dezagun hauetan: AEBko esklabotza sistema, joan den mendeko kolonialismoa edo faszismoak…

Enpresa erakundeetan nagusi den harreman estiloa ez da egin daitekeen bakarra, ez da dagoen bakarra; erakunde asko eta pertsona asko ari dira bide berriak urratzen.
Read More

MyanmarSpain