Harreman Estilo Berria (ner)

Pablo Aretxabala ByPablo Aretxabala

Autogestioaren oinarrizko 10 egitura gure nerbyK2K-en arabera (9)

Ideien eta Helburuen Plana (IHP)

Azken-aurreko honekin, erakunde autokudeatua eraikitzeko beharrezkoak diren oinarrizko egiturei buruzko artikulu-sortaren amaierara iristen ari gara, eraikitze hori K2K Emocionandotik harremanen estilo berria, hots, gure “nerbyK2K”, ezartzen dugun moduaren arabera eginda.

Puntu honetara iritsita, nire ustez, jada nahiko argi egongo da autokudeaketa ez dela egiturarik ez izatea, ez eta bakoitzak nahi duena egitea ere. Aitzitik, egitura malguak eta organikoak ditugu, jarduera osoa bideratzen duten irizpide orokorrak ditugu, eta, jakina, etorkizunera begira, ideiak eta helburuak ere baditugu.
Read More

Avatar ByK2K Emocionando

Esker onik gabe, ez dago eraldaketarik

than you_k2kemocionando

2020an iritsi zen pandemia mugarri historikoa izan da mundu osoan, eta kolpe gogorra eta ustekabekoa gure gizarte eta erakundeentzat. Inpaktua bere bidean uzten ari den ziurgabetasuna bezain sakona izaten ari da. Ez dakigu nolakoa izango den idazteko dagoen etorkizun hori, baina badakigu dagoeneko eragile aktiboak garela etorkizun horren eraikuntzan. Harreman Estilo Berriaren ezaugarri diren printzipio eta balioetatik eta K2K Emocionando taldetik egiten dugun aplikazio zehatzetik ari gara, Ner by K2K deitzen duguna. Ildo horretan, 20 urte baino gehiago daramagun gako batzuk azpimarratu nahi ditugu, eta hala egiten jarraituko dugu:

    • Ez dugu inor atzean utziko. Ez dakigu zer egingo dugun, baina konpromisoa hartu dugu gardentasunez, informazioz, erantzukizunez eta beti pertsonengan pentsatuz egiteko, batez ere gure erakundeetako eta gizarteko ahulenengan.
    • Pertsonek erdigunean egoten jarraituko dute, eta bezeroarengan eta eraginkortasun ekonomikoan jarriko dugu arreta, garapen iraunkorra lortzeko ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren ikuspegitik.
    • Modu kolektiboan lan egiten jarraituko dugu, sareak, loturak, zubiak eta bideak eraikitzen, badakigulako elkarrekin askoz indartsuagoak garela.
    • Gure erakundeen autokudeaketan sinesten dugu, askatasuna, erantzunkidetasuna eta baterako erabakiak baitira gure nortasun-ezaugarriak.

Read More

Pablo Aretxabala ByPablo Aretxabala

Las 10 estructuras básicas de la autogestión según nuestro nerbyK2K (8)

Las experiencias compartidas, la polivalencia y el autoaprendizaje

Continuamos con otro capítulo más de la serie de artículos sobre las estructuras básicas que son necesarias para construir una organización autogestionada, según la manera en la que desde K2K Emocionando implementamos el nuevo estilo de relaciones, es decir, según nuestro “nerbyK2K”

Hoy en día es común hablar de que el conocimiento es uno de los principales activos de cualquier organización, pero es mucho más difícil encontrar ejemplos de organizaciones que realmente trabajan para cuidar e incrementar ese activo. Para una correcta autogestión, este es un elemento que no puede perderse de vista en ningún momento. Read More

Koldo Saratxaga ByKoldo Saratxaga

Kolibria – 6

Colobrí 6NAHIATIK GOZAMENERA

Uste dut nire bizitzako une oso berezian bizi naizela, kontzientziaren aldetik ulertzera hurbildu naizelako, bertan urte asko kontziente izan gabe eman ondoren. Nire lagun kolibrien ustez, partekatu behar dugu gertatzen ari zaiguna, argiaren, argitasunaren eta Galeanok esango lukeen moduan su txikien terminoetan sentitzen duguna, gizateriak bizi duen une kritikoari erreferentzia eginez, berriro suspertzea oihuka eskatzen baitu.

Historian inoiz gertatu ez bezala, gure bizitzan hain “naturala” eta erreala den zerbait medio, hots, gure organismoaren zati diren birusengatik, mundu-mailan sortu den zirrara izugarriak mundu osoa bidegurutze zail batean sartzea lortu duela sentitzen dugu, beldurra eta ezintasuna sortzen dituen errealitatearen erabateko ezjakintasunaren aurrean, inoiz ezagutu gabeko botererik ilunenaren zerbitzuko mendekotasunean eta morrontzan amaitzeko.

Nola liteke espetxeratuak izatea, epaiketarik gabe eta egindako kaltearen berri izan gabe, eta, beraz, zuzentzeko ere aukerarik gabe? Gainera, ulertu behar dugu beharbada gertaera hori beharrezkoa izan dela gizakiok egungo moduak alde batera uzteko aukera planteatzeko, kanpotik barne alderako begirada aldatzeko eta Izaki espiritualago, integralago eta integratuago batera bideratzen hasteko, gaur egun horretaz ia ez dakigu ezer eta.

Aholkulari on batek, besteak beste, Eckhart Tolleren Un mundo nuevo liburua irakurtzeko gomendatu zidan; hau da, gaur egungo literatura espiritualeko maisu onenetarikoarena. Nire lagunak dio liburu hori irakurtzeak kontzientziaren bideari hasiera ematea dakarrela. Jakin badakit agian ez nintzela horren amaierara iritsiko duela hamarkada bat heldu izan balitz nire eskuetara. Hori dela-eta, laburpen txiki bat egiten saiatuko naiz egunero gertatzen zaigunarekin loturiko zerbaiten eta, maiz, nahigabeak sortzen dizkigunaren inguruan.

Bizitzak erakutsi dit oso konplexua dela, baina, halaber, konturatzen ari naiz gure lenteek eta ezarrita ditugun sistema, sinesmen eta kulturek ez digutela uzten zein erraza den konturatzen. Argi dut modu positiboan bizitzera etorri garela hona, bidea eginaz eta bizipen bakoitzetik ikasiaz, edozein motakoa izanda ere.

Tolleren hitzetan: “Kanporantz bizi den pertsona baten errutina naturala zuzentzen duen egoak usurpatutako bizitza da. Kontzientzia gehitzen bada, egoak bere hierarkia galtzen du, gure bizitzaren erabilera. Planetaren bizitzan kontzientzia berria agertzen den neurrian, dimentsio espirituala hazi egiten da eta lasaitasuna, Izakia eta formaren disoluzioa etortzen dira”. Kanporantz bizitzeko modu hori, Epicteto filosofoak adierazten zuen arabera, kalteak eta onurak kanpotik datozela sinesten dugulako gertatzen da. Baina, horri uko eginda “baretasuna, askatasuna eta lasaitasuna” lortuko ditugu.

Read More

Koldo Saratxaga ByKoldo Saratxaga

Kolibria – 5

BAKARTASUNARI BURUZ

Kasu honetan asko dira sutsuki baina aldi berean tristura handiarekin tematzen ari zaizkidan kolibriak, egungo birus honen eta ez azkenekoaren aurrean hartutako forma eta neurrietan bizitzen ari garen prozesuak gizakiarentzat izango dituen ondorio desproportzionatuen gainean.

Jakin badakit haiek jokatu behar dutela uste dutenean, nolabait entzun egin behar diedala, badakigu eta, ezbairik gabe, zein den haien maitasuna eta ingurune guztiari ematen dietena, natura osotasun gisa sentitzeagatik.

Gizakiok natura bezala ulertzen dugunaren parte gara, mineralekin, landareekin eta animaliekin batera. Gizakiok animalien erresuman sar gaitezke, baina jaiotzetik ditugun dohainek, talentuek eta trebetasunek estatus handiagoa ematen digute, sapiens maila bat, egun Yuval Noaah Harari idazle ospetsuak esaten duen moduan,  animalietatik Jainkoetara eramaten gaituena. Eta horrek egia ez ezik, errealitate ere izan behar luke.

Horrez aparte, eta landareen eta animalien antzera, ez dago berdinak diren bi pertsonarik edo bi egun berdinik. BAKARRAK GARA. Natura eta unibertso osoa bezala, gizateria etengabe mugitzen da, hobeto esanda, etengabe mugitzen egon behar genuke, etengabe aldatzen, horretara etorri gara eta. Ez estatikoak izateko edo suntsitzen aritzeko eta elkar suntsitzeko.

Jainkoak izateko etorri gara. Bilakaera berezkoa du gizakiak. Daukagun potentziala errealitate bilakatzen denean bakarrik pertsonak bete-betean sentitzen dira.

Read More

Koldo Saratxaga ByKoldo Saratxaga

Kolibria – 4

Erraketa emeen kolibria. Argazkia: Pedro A. eta Camargo M.

MOLDAGARRITASUNA GIZAKIAREN EZAUGARRI MODUAN

Irakurle maitea, gogoeta baterako gonbita luzatu nahi dizut nire lagun kolibriekin batera. 2018ko otsailean (ikus Kolibria -1) erabaki nuen kolibria nire inspirazio izatea, nire bidaia-laguna, harekin batera hausnarketa egiteko. Jakin badakit une honetan munduko kolibri guztiak, munduan dauden kolibri pertsona guztiak, mundu honetara ekarri zuten funtzioa gauzatzen ari direla; alegia, laguntzea, babestea eta elkarrekin lan egitea naturari eusteko eta hura hobetzeko, gu bere partaide izanik.

Iraganean adieraziko dut: mundu oso azeleratu eta konplexu batetik gatoz, gizakiak hautemateko eta, are gutxiago, gainditzeko, gai garenaren oso gainean dagoenetik. Orain, ontzia hautsi zaigu, eta beldurrak eta galderak besterik ez dira geratzen. Gizakiaren ezaugarrietariko bat partekatu nahi dut, gutxi garatua eta aztertua; hala nola, moldagarritasuna edo egokitzeko gaitasuna.

Artikulu honen izenburua pasa den astean lagun on batek proposatu zidan erronka zoragarriarekin hasten da: “Koldo, honako hau partekatuko dugu, eta honela deituko diogu: “zer berri ikasi dugu gaur”. Erronka erakargarria iruditu zitzaidan, eguneroko sentimenduak, pentsamenduak eta zereginak behatzera eta hausnartzera animatzen baikaitu. Azken hiru egunak gogoratzen ditut: 1- Goizeko 09:00etako meditazioak, telekonferentzia bidez, NER (Harremanen Estilo Berria) inguruneko eta jatorri oso ezberdineko lagun eta adiskideekin. 2- Biolontxeloa musika-tresna gisa. 3- MOLDAGARRITASUNA hitza eta horren esanahia.

Read More

Avatar ByK2K Emocionando

Pertsonak dira garrantzitsuak eta objektuak premiazkoak

osona empresas

Ekainaren hasieran Bilbon katalan enpresa talde batek bisita egin zigun Harreman Estilo Berria edo (ner) delakoaren oinarria, metodologiak eta teknikak hurbilagotik ezagutzeko antolaketa aldaketa egiteko. Bisitaldia antolatzeko bi egunetako ikastaroa prestatu genuen eta bertan hausnarketaz gain esperientzian oinarrituta aurkikuntza lana ere egin genuen.

16 pertsona hauekin konektatzea ikaragarria izan da eta egun batzuk igaro eta gero pertsonengan oinarritutako antolaketa eraldaketaren hurbilketako 12 ordutako ikastaroari buruz ondorengo mezua bidali digute. Hauxe dio:

Read More

Avatar ByK2K Emocionando

Erakunde-eraldaketa lurraldetik

Duela urtebete, 2018an, K2K Emocionandon bereziki ilusio handiko enkargua jaso genuen, harremanen estilo berriko balioak ezartzeko Enkarterriko eskualdeko enpresetan. Bizkaiko Foru Aldundiak Udalekin eta gainerako tokiko agenteekin lan eginez sustatutako “Bultzada Planaren” esparruan, lehen aldiz aukera genuen harremanen estilo berria abian jartzeko, lehendik dagoen industria-ehuna indartu eta sendotu eta eskualdearen iraunkortasuna bermatze aldera.

Enkarterri, Euskadiko eskualde zabalena da, 10 biztanlegune eta 32.000 biztanlerekin. Euskal industriaren gunea izan zen XIX. mendearen erdi aldean. Azken urteetan, ordea, krisiak bereziki zigortu du, eta horrek eragina izan du garapenean eta enpresa-ehunaren lehiakortasunean. Modu horretan, langabezia-mailak zalantza sortu du.

Erronka hori aurrean izanik, hilabete hauetan lau lan-ildo garatu ditugu:

Read More

Avatar ByK2K Emocionando

Erakundeak berrasmatzea hezkuntza-arloan

Ander Deuna zuzendariaXabier Ugalde (Gernika, 1959) Sopelanako Ander Deuna ikastolaren zuzendaria da, euskal kultura ta euskara bultzatzeko historikoki konpromisoa hartutakoa. Ikastetxeak 50 urte beteko ditu, eta bertako hezkuntza-komunitatea 570 familiak, 943 ikaslek eta 130 langilek osatzen dute. Xabierrek 17 urte daramatza kooperatiba hau zuzentzen, eta, duela gutxi, hausnarketa estrategikoa egin du K2K Emocionandoren eskutik.

Xabier, zein unetan aurkitzen da Ander Deuna?

Ander Deuna aldaketa-garaian aurkitzen da, eta aldaketek, batzuetan, barnean tentsioak sortzen dituzte. Ander Deuna ikastetxe oso parte-hartzailea izan da. Hezkuntza-komunitatearen lotura emozionala garrantzitsua da; gurasoek eraiki zuten eraikina, eta Ander Deunan ikasitako askok beren seme-alabak ere hona ekartzea erabaki dute; badira ia bizitza osoa hemen igaro dutenak, bigarren hezkuntzara bitarte ikasten, eta, Unibertsitatearen ondoren, berriro Ander Deunara itzuli dira beste leku bat okupatuaz. Langileak, berriz, kooperatibako bazkideak dira.

Hasiera batean, eta denbora dezentean, kooperatiba eta hezkuntza bezala ondo funtzionatzeko oinarriak egokiak ziren, eta ondo ibili gara. Duela urte batzuetatik hona, aldiz, parte-hartze maila altutik kudeaketa zuzendaritza-taldearen eskuetan gehiegi uztera igaro gara. Gainera, bilakaera horretan, tirabirak sortu eta harremanak apur bat oztopatzen dira.

Read More

Pablo Aretxabala ByPablo Aretxabala

Modelos de autogestión en la industria (III)

k2k emocionando

Desde nuestro punto de vista, las organizaciones, y particularmente las empresas, son agentes sociales de primer orden y, en consecuencia, deben asumir su papel y su responsabilidad como tales. Hoy en día, las empresas ya no solo tienen personalidad jurídica propia para actuar en el tráfico mercantil, para comprar, vender o contratar como venía siendo tradicional, sino que, en estos momentos, las organizaciones tienen incluso responsabilidad penal en sí mismas, no solo por parte de las personas que las conforman.
Read More

MyanmarSpain