Koldo Saratxaga

Koldo Saratxaga ByKoldo Saratxaga

Kolibria – 6

Colobrí 6NAHIATIK GOZAMENERA

Uste dut nire bizitzako une oso berezian bizi naizela, kontzientziaren aldetik ulertzera hurbildu naizelako, bertan urte asko kontziente izan gabe eman ondoren. Nire lagun kolibrien ustez, partekatu behar dugu gertatzen ari zaiguna, argiaren, argitasunaren eta Galeanok esango lukeen moduan su txikien terminoetan sentitzen duguna, gizateriak bizi duen une kritikoari erreferentzia eginez, berriro suspertzea oihuka eskatzen baitu.

Historian inoiz gertatu ez bezala, gure bizitzan hain “naturala” eta erreala den zerbait medio, hots, gure organismoaren zati diren birusengatik, mundu-mailan sortu den zirrara izugarriak mundu osoa bidegurutze zail batean sartzea lortu duela sentitzen dugu, beldurra eta ezintasuna sortzen dituen errealitatearen erabateko ezjakintasunaren aurrean, inoiz ezagutu gabeko botererik ilunenaren zerbitzuko mendekotasunean eta morrontzan amaitzeko.

Nola liteke espetxeratuak izatea, epaiketarik gabe eta egindako kaltearen berri izan gabe, eta, beraz, zuzentzeko ere aukerarik gabe? Gainera, ulertu behar dugu beharbada gertaera hori beharrezkoa izan dela gizakiok egungo moduak alde batera uzteko aukera planteatzeko, kanpotik barne alderako begirada aldatzeko eta Izaki espiritualago, integralago eta integratuago batera bideratzen hasteko, gaur egun horretaz ia ez dakigu ezer eta.

Aholkulari on batek, besteak beste, Eckhart Tolleren Un mundo nuevo liburua irakurtzeko gomendatu zidan; hau da, gaur egungo literatura espiritualeko maisu onenetarikoarena. Nire lagunak dio liburu hori irakurtzeak kontzientziaren bideari hasiera ematea dakarrela. Jakin badakit agian ez nintzela horren amaierara iritsiko duela hamarkada bat heldu izan balitz nire eskuetara. Hori dela-eta, laburpen txiki bat egiten saiatuko naiz egunero gertatzen zaigunarekin loturiko zerbaiten eta, maiz, nahigabeak sortzen dizkigunaren inguruan.

Bizitzak erakutsi dit oso konplexua dela, baina, halaber, konturatzen ari naiz gure lenteek eta ezarrita ditugun sistema, sinesmen eta kulturek ez digutela uzten zein erraza den konturatzen. Argi dut modu positiboan bizitzera etorri garela hona, bidea eginaz eta bizipen bakoitzetik ikasiaz, edozein motakoa izanda ere.

Tolleren hitzetan: “Kanporantz bizi den pertsona baten errutina naturala zuzentzen duen egoak usurpatutako bizitza da. Kontzientzia gehitzen bada, egoak bere hierarkia galtzen du, gure bizitzaren erabilera. Planetaren bizitzan kontzientzia berria agertzen den neurrian, dimentsio espirituala hazi egiten da eta lasaitasuna, Izakia eta formaren disoluzioa etortzen dira”. Kanporantz bizitzeko modu hori, Epicteto filosofoak adierazten zuen arabera, kalteak eta onurak kanpotik datozela sinesten dugulako gertatzen da. Baina, horri uko eginda “baretasuna, askatasuna eta lasaitasuna” lortuko ditugu.

Read More

Koldo Saratxaga ByKoldo Saratxaga

Kolibria – 5

BAKARTASUNARI BURUZ

Kasu honetan asko dira sutsuki baina aldi berean tristura handiarekin tematzen ari zaizkidan kolibriak, egungo birus honen eta ez azkenekoaren aurrean hartutako forma eta neurrietan bizitzen ari garen prozesuak gizakiarentzat izango dituen ondorio desproportzionatuen gainean.

Jakin badakit haiek jokatu behar dutela uste dutenean, nolabait entzun egin behar diedala, badakigu eta, ezbairik gabe, zein den haien maitasuna eta ingurune guztiari ematen dietena, natura osotasun gisa sentitzeagatik.

Gizakiok natura bezala ulertzen dugunaren parte gara, mineralekin, landareekin eta animaliekin batera. Gizakiok animalien erresuman sar gaitezke, baina jaiotzetik ditugun dohainek, talentuek eta trebetasunek estatus handiagoa ematen digute, sapiens maila bat, egun Yuval Noaah Harari idazle ospetsuak esaten duen moduan,  animalietatik Jainkoetara eramaten gaituena. Eta horrek egia ez ezik, errealitate ere izan behar luke.

Horrez aparte, eta landareen eta animalien antzera, ez dago berdinak diren bi pertsonarik edo bi egun berdinik. BAKARRAK GARA. Natura eta unibertso osoa bezala, gizateria etengabe mugitzen da, hobeto esanda, etengabe mugitzen egon behar genuke, etengabe aldatzen, horretara etorri gara eta. Ez estatikoak izateko edo suntsitzen aritzeko eta elkar suntsitzeko.

Jainkoak izateko etorri gara. Bilakaera berezkoa du gizakiak. Daukagun potentziala errealitate bilakatzen denean bakarrik pertsonak bete-betean sentitzen dira.

Read More

Koldo Saratxaga ByKoldo Saratxaga

Kolibria – 4

Erraketa emeen kolibria. Argazkia: Pedro A. eta Camargo M.

MOLDAGARRITASUNA GIZAKIAREN EZAUGARRI MODUAN

Irakurle maitea, gogoeta baterako gonbita luzatu nahi dizut nire lagun kolibriekin batera. 2018ko otsailean (ikus Kolibria -1) erabaki nuen kolibria nire inspirazio izatea, nire bidaia-laguna, harekin batera hausnarketa egiteko. Jakin badakit une honetan munduko kolibri guztiak, munduan dauden kolibri pertsona guztiak, mundu honetara ekarri zuten funtzioa gauzatzen ari direla; alegia, laguntzea, babestea eta elkarrekin lan egitea naturari eusteko eta hura hobetzeko, gu bere partaide izanik.

Iraganean adieraziko dut: mundu oso azeleratu eta konplexu batetik gatoz, gizakiak hautemateko eta, are gutxiago, gainditzeko, gai garenaren oso gainean dagoenetik. Orain, ontzia hautsi zaigu, eta beldurrak eta galderak besterik ez dira geratzen. Gizakiaren ezaugarrietariko bat partekatu nahi dut, gutxi garatua eta aztertua; hala nola, moldagarritasuna edo egokitzeko gaitasuna.

Artikulu honen izenburua pasa den astean lagun on batek proposatu zidan erronka zoragarriarekin hasten da: “Koldo, honako hau partekatuko dugu, eta honela deituko diogu: “zer berri ikasi dugu gaur”. Erronka erakargarria iruditu zitzaidan, eguneroko sentimenduak, pentsamenduak eta zereginak behatzera eta hausnartzera animatzen baikaitu. Azken hiru egunak gogoratzen ditut: 1- Goizeko 09:00etako meditazioak, telekonferentzia bidez, NER (Harremanen Estilo Berria) inguruneko eta jatorri oso ezberdineko lagun eta adiskideekin. 2- Biolontxeloa musika-tresna gisa. 3- MOLDAGARRITASUNA hitza eta horren esanahia.

Read More

Koldo Saratxaga ByKoldo Saratxaga

Kolibria – 3

colibri 3
PARADIGMAK

Kolibriaren bertuteetariko bat da sinesten duen eta inguruneko zati bezala ulertzen duen haren alde borrokatzea eta irmo jokatzea. Badirudi inguruneko zati bezala identifikatu nauela; hemen dut nire hirugarren kolibri laguna, paradigmei buruzko topaketa partekatzera animatzen nauena.

Duela hiru bosturteko, Ekonomia eta Enpresa Fakultatetik (Sarriko – UPV/EHU) gonbidapena jaso nuen Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketa – Executive MBA lehen Masterrean parte hartzeko, Irizar enpresari buruzko esperientzia berrogei exekutibo baino gehiagori hurbiltzearren. Nire lehen liburuan, esperientzia horri ‘Nuevo Estilo de Relaciones’ (ner) izena jarri nion, erreferentzia gisa balio izatearren. ner aplikatu dugu ‘ner group’ osatzen duten berrogeita hamar erakunde baino gehiagotan, eta horiei laguntzen jarraitzen dugu.

Unibertsitatearekiko lankidetza jorratzen jarraitu genuen zenbait urtez, harik eta lekukotza K2K Emocionando-ko lankideei pasa nien arte; geroztik, azken hamarkadako esperientzien berri ematen aritu dira.
Read More

Koldo Saratxaga ByKoldo Saratxaga

Kolibria – 2

 

 

 

 

 

 

AURKEZPENA

Duela egun batzuk aspaldiko fitxategi bat aurkitu nuen. Bertan, Nafarroako Museoan eman nuen hitzaldi baten sarrera gisa gizaki zoragarri batek prestatu zidan aurkezpena zegoen. Mahaigainera eraman nuen, eta, ikusten dudan bakoitzean, Colibrí-2 lagun berria agertzen zait, gogoraraziz ez dudala neurekoia izan behar eta nahi duten guztiekin partekatu behar dudala webgunean.

Bizipen atsegina izango da hau, eta, aldi berean, erakutsiko digu bizitzak hainbat aukera eskaintzen dituela jende ugari ezagutzeko, beste batzuek jarritako bideetatik ez doan jendea, bide berriak egitea gustuko duena, eta energia positiboz eta arimako bakez betetzen gaituena.

Oso gustuko dut bidelagun berria dudan Colibrí-2 txiki baina positibo honek duen sentikortasuna.
Read More

Koldo Saratxaga ByKoldo Saratxaga

Kolibria 1

Koldo SaratxagaKoldo Saratxaga da antolaketa-aldaketa sakonerako ‘harreman estilo berria’ (ner) bultzatzailea; K2K Emocionando, enpresa-munduan  (ner) ezartzeko lanetan dabilen taldea, eta ‘ner group‘ elkarteak enpresak kudeatzeko estilo berri hori aplikatu du; hots, pertsonengan, denen arteko proiektuan eta partekatutako arrakastan oinarritzen den estilo bat.

 

Kolibria nire laguna izatea nahi dut K2K Emocionando-ren orrialde honetan partekatu nahi ditudan hausnarketetan; ez dakit zenbat izango diren, ezta noiz partekatuko diren ere.

Kolibriari hemen nire laguna izateko eta ni inspiratzeko hainbat arrazoirengatik eskatu diot:

  • Kolibria askatasunaren ikurtzat jotzen da.
  • Berezia da, munduko txoririk txikiena delako; eta haren edertasuna ere berezia da.
  • Lurrak zeruari egiten dion ordaina da eta haren etxearen eta hurbileko elikadura-iturrien babesle nagusia.
  • Hegazti oso ezaguna da. Zenbait kulturak energiaren eta lanaren ikur bilakatu zuten eta “gauza handiak lortzeko, elkarrekin lana egiteko gai den taldearen” ordezkari bezala.
  • Gerra-garaian, jendea babesteko irudia zen; beraz, babes-ikurra zela uste zuten.

Read More

MyanmarSpain