K2K Emocionando

Avatar ByK2K Emocionando

Harreman estilo berritik (ner) ideiak, konpromisuak eta proposamenak gure erakunde eta gizartearen etorkizunerako

nerfuture

GURE IZATEKO ETA EGITEKO ERA PARTEKATU NAHI DUGU

Jarraian erakutsiko ditugun ideiak partekatzen ditugun erakunde eta pertsonok, jatorri geografiko oso desberdinetakoak gara (12 Autonomi Erkidegoa eta 11 munduko herriak) eta anitz jarduera, tamaina eta erakunde mota askotan (multinazionalak, ONG, Instituzioak, Kooperatibak, S.L …) lan egiten dugu.
Aniztazun honetan, badago batzen gaituen uste oso bat: erakundeek aukera dutela, nahi izan ezkero, pertsonak, beraien ardura eta arreten erdigunean ipintzeko, eta eskuzabaltasun eta konfidantzatik jokatzeko, askatasuna eta erantzukizunaren alde apostu eginez, helburu ekonomikotik harago, eboluzio personal eta komunitario batekin.
Hamarkadak daramatzaguz ideia hauek arrakastaz aurrera eramaten eta horregatik, bizitzen ari garen ezohiko egoera honen aurrean proposatzen dugun gizarte eztabaida sustatzeko, esperientzia eta proposamen batzuk partekatu nahi ditugu.
Gure gizarteak, erakundeak eta gure bizitzeko moduak kolpe izugarria jasan dute Covid-19 pandemiaren ondorioz; Uzte dugu gauzak ez direla lehengo puntura bueltatuko, “normaltasuna” deitzen genion puntura. Kolpearen eragina hain globala izan da, gure gizarte modernoaren nukleoan, ezer gertatu ez balitz bezala egitea ezinezkoa egiten zaigula.
Baina ez dakigu nolakoa izango den “normaltasun” berria, orindik idatzi barik dagoelako.
Gu, gure erakundeetatik, baita pertsonalki ere, eragile aktiboak gara, bai eztabaidan, bai gure etorkizuna izango denaren eraikuntza praktikoan, hurrengo konpromisuekin: Read More

Avatar ByK2K Emocionando

Alicia González gure taldean sartu da

alicia gonzalez_k2kEmocionando

Ongietorria eman nahi diogu Alicia Gonzalezi (Sopela, 1973), gure taldean sartu berria baita erakundeen aldaketan Harremanen Estilo Berritik  gurekin lan egiteko. Arkitekturako lehen lau urteak egin ondoren, Alicia Enpresa eta Jarduera Turistikoen teknikari moduan diplomatu zen; horrez gain, nazioarteko ziurtagiria du Aditu moduan Coaching Pertsonal eta Exekutiboan, PNL, Neurozientzia eta Adimen Emozionalarekin (EFIC); Aditua Balioen, Asertibitatearen eta Komunikazio Emozionalaren Coaching-ean (UNED); eta Talde Lanean (University of Queensland). Gaur egun, Psikologiako hirugarren maila egiten ari da (UNED).

Read More

Avatar ByK2K Emocionando

¡Volvemos a dar un salto! Esta vez a Madrid

k2k emocionando Madrid

Así, es. Damos el salto a Madrid para celebrar, entre los días 27 al 30 de marzo, la IX Edición del Seminario Avanzado Ner By K2K. Son cuatro jornadas de trabajo en una combinación de formación, dinámicas, casos para la práctica, charlas inspiradoras y autoevaluaciones personales. Además, haremos un inmersión real en ‘ner’ a través de Findasense, una organización que ha incorporado, recientemente, el Nuevo Estilo de Relaciones para su gestión. Findasense abrirá las puertas durante 32 horas para que los y las participantes puedan conocer de cerca su recorrido desde la mirada de diferentes personas y equipos.

Read More

Avatar ByK2K Emocionando

Euskadiko taldekidea izan nahi?

eskaintza k2k

K2K Emocionando enpresan pertsona baten bila gabiltza, ilusio handiko eta partekaturiko proiektuan parte hartzeko jarrera argia duen pertsona; horrez gain, harremanen estilo berri irekian eta konfiantzakoan lan egitea gustuko izateaz gain, proiektuarekiko konpromiso izugarria izan behar du.

Pertsona geldiezina eta sortzailea, inplikatua eta positiboa behar dugu, komunikatzeko trebetasunak dituena, apasionatua, taldean eta taldeekin lan egitea gustuko izan eta ilusioa duena.

Bidali mezua equipo@k2kemocionando.com helbidera eta konta iezaguzu zu ezagutzen lagunduko digun zerbait; hau da, zer ikasi duzun eta zertan lan egin duzun adierazteaz gain, batik bat nor zaren, zer sentitzen duzun, zer amesten duzun, zure bizitzako helburua zein den eta abar jakin nahi genuke.

Avatar ByK2K Emocionando

K2K Emocionando taldea eta ‘ner group’ elkartea, erakunde ebolutiboen erreferentzia

reinventando las organizaciones

Orain dela aste batzuk Frederic Lalouxen bisita izan genuen; aldez aurretik irakurri genuen liburuak “Harreman Estilo Berrietan” duela urte batzuetatik hona gure lanean erabiltzen ditugun hainbat gako definitzen zituen. Pentsatzekoa den bezala, oso hunkigarria izan zen berari zuzenean entzutea, berarekin hitz egitea, elkar aintzatestea eta agerian uztea badaudela munduan muinean, benetan, pertsonak dituzten askotariko erakunde ebolutiboak.

Orain, bere liburuaren bigarren edizioa argitaratuko da management Teal delakoarekin bat egin duten erakundeen adibideak jasotzen dituen gida-liburu erabilgarria, eta K2K Emocionando taldeari eta ‘ner group’ elkarteari berariazko erreferentzia egiten diena, “editorearen ohar” baten bitartez (beherago argitaratuta dago ohar hori). Horixe izan da dagoeneko itxita zegoen bigarren edizio honetan gu sartzeko modua.

Keinu horrek asko pozten gaitu, eta eskerrak eman nahi dizkiegu Frederic Lalouxi eta Arpa Ediciones argitaletxeari. Beraz, kudeaketa aurreratuari buruzko azkeneko hamarraldiko liburu garrantzitsuena izan daitekeen honen zabalkundea egiten lagundu nahiko genuke.
Read More

Avatar ByK2K Emocionando

Erakundeak berriz sortu ote daitezke?

 

Lantokietan sortu ohi diren patologiarik gabeko erakundeak sor ditzakegu? Politikeriarik, burokraziarik edo barne eztabaidarik gabe? Estresa edo nekerik gabe? Etsipen, gaitzondo edo axolagabekeriarik gabe? Zuzendarien jarrera eta piramidearen oinarrian daudenek esperimentatzen duten monotoniarik gabe?

Erakundeak berriz sortu ote daitezke, lana zerbait emankor, gogobeteko eta esanguratsu egingo duen eredu berria sor daiteke?
Read More

Avatar ByK2K Emocionando

Te invitamos a conocer a Frédéric Laloux, referencia mundial en management

Recordábamos en nuestro último artículo la emoción que nos había supuesto leer el libro ‘Reinventando las Organizaciones‘, de Frederic Laloux y descubrir algo que suponíamos, pero de lo que no teníamos muchas evidencias: que hay decenas y decenas de organizaciones por el mundo que estamos evolucionando en la misma dirección, que nos estamos transformando hacia la autogestión y la eliminación de la jerarquía, hacia la consecución de un propósito profundo y común, más allá del mero beneficio, y hacia la consideración de la persona en la organización en toda su plenitud, no solo como simple mano de obra que supone coste.

Ahora, ¡tenemos una gran noticia que compartir contigo! El 13 de noviembre recibiremos la visita de Frédéric Laloux, probablemente uno de los autores más reconocidos a nivel mundial en el ámbito del management. AFORO COMPLETO. CERRADA INSCRIPCIÓN.

Laloux reside en Estados Unidos y no resulta fácil contar con su presencia en Europa. Después de más de 15 meses tras su última visita, regresa a tierras europeas para hacer una breve gira con una parada en Euskadi -la única que hará en el Estado-, en la que dedicará buena parte del tiempo a conocer el nuevo estilo de relaciones organizacionales desarrollado por K2K Emocionando y ner group, la asociación formada por casi 30 organizaciones unidas por el Nuevo Estilo de Relaciones (ner).
Read More

Avatar ByK2K Emocionando

Topaketa Corporate Rebels-ekin

Corporate-Rebels-incl-logo

Behin esan genizuen Frederic Laloux-en ‘Reinventando las Organizaciones‘ liburua irakurtzeak eta pentsatzen genuena baina horren inguruko ebidentzia handirik ez genuena aurkitzeak emozioa eragin zigula; alegia, munduan zehar dozenaka eta dozenaka erakunde daudela, norabide berean bilakaera egiten ari garenak, autokudeaketa aldera aldatzen eta hierarkia ezabatzen ari garela, helburu bera eta guztiona lortzeko bidea egiten, onura soila bilatzetik haratago, eta pertsona erakundean oso-osorik kontuan izaten, eta ez kostua duen eskulan bakarra gisa hartzen.

Azken hilabete hauetan, aukera izan dugu mugimendu zabal eta askotarikoa bezala ulertzen den antolakuntza-kultura berri horretan kokatzen diren pertsona eta erakunde ezberdinekin harremanetan jartzeko. Erakunde horietako bat da Corporate Rebels, diziplina anitzeko taldea, Holandako Joost Minnaar eta Pim de Morree-k zuzentzen dutena; hain zuzen ere, duela hainbat urte hasi ziren munduan zehar erakunde aurreratu eta berritzaileen eredu onenak bilatzen edota enpresa hierarkiko tradizionalak erakunde bizi, gizatiar, eraginkor eta konprometitu egiten, are gehiago kontuan izanik munduko lan-indarraren %87ko kopuru harrigarria lanetik desbinkulatuta dagoela (haiek aurtengo maiatzean Forbes Aldizkarian argitaratu zuten moduan).
Read More

Avatar ByK2K Emocionando

Etorkizuneko erakundeak eraikitzeko harremanetarako guneak

Explorar k2k emocionando
Erakundeak aldatzeko beharraz eztabaidatzen ari dira zenbait forotan, eta datorren astean horietan parte hartuko dugu. Gaur egun, premiaren lekuan aldatzeko “modua” eztabaidatzen da, oso gutxi miatutako lurraldeka bide berriak ireki behar baitira.

Hori dela-eta, XIX. mendeko sozietate geografikoetan esploratzaileek egiten zuten bezala (bidaien eta aurkikuntzen inguruko esperientziak partekatzeko biltzen zirenean), etorkizuneko erakunde berrien aurkikuntzan aitzindariak garenok ere zorionez gero eta ugariagoak diren foro eta topaketa ezberdinetan biltzen gara.

Egun gutxi barru, honako hitzordu hauetan izango gara:
Read More

MyanmarSpain