Elkarrizketak

ByK2K Emocionando

Ekoizpen ekologikoko pilatze zentro bat sortu da Harreman Estilo Berriaren balioekin

ekoalde

Edorta Lezaun jaunak (Lakar, 1967), Nekazaritza Ekoizpen Ekologikoaren Batzordeko presidentea (CPAEN), esan du landa ingurua mantentzea, elikadura subiranotasuna berreskuratzea, ingurumena errespetatzea eta elikadura osasuntsua eskuragarri jartzearen alde egitea ekoizpen ekologikoa defendatzeko oso arrazoi garrantzitsuak direla, eta baita kalitatezko enplegua sustatzeko ere.

Errealitateak erakusten digu ez dugula ekoizten duguna ezagutzen; jaten duguna gara eta gaur egungo kontsumitzaileei euren eta ingurumenaren osasunak gero eta gehiago kezkatzen die. “Nekazaritza ekologikoa ez da moda bat eta luze geratzeko etorri da. Boterea kontsumitzailearen eskutan dago. Bere kontzientzia esnatzen eta produktu ekologikoa kontsumitzen duenean ekintza honen ahalmenaz ohartzen da, harekin lanpostuak sortzen dituen ustiapen txiki baten alde egiten ari delako eta ingurumenari on egiten diolako; bertako produktu ekologikoa kontsumitzeak ingurumena gehiago errespetatzen du eta gizartearekin bidezkoagoa da”, azaldu du Edortak.

Read More

ByK2K Emocionando

Erakunde-eraldaketa lurraldetik

Duela urtebete, 2018an, K2K Emocionandon bereziki ilusio handiko enkargua jaso genuen, harremanen estilo berriko balioak ezartzeko Enkarterriko eskualdeko enpresetan. Bizkaiko Foru Aldundiak Udalekin eta gainerako tokiko agenteekin lan eginez sustatutako “Bultzada Planaren” esparruan, lehen aldiz aukera genuen harremanen estilo berria abian jartzeko, lehendik dagoen industria-ehuna indartu eta sendotu eta eskualdearen iraunkortasuna bermatze aldera.

Enkarterri, Euskadiko eskualde zabalena da, 10 biztanlegune eta 32.000 biztanlerekin. Euskal industriaren gunea izan zen XIX. mendearen erdi aldean. Azken urteetan, ordea, krisiak bereziki zigortu du, eta horrek eragina izan du garapenean eta enpresa-ehunaren lehiakortasunean. Modu horretan, langabezia-mailak zalantza sortu du.

Erronka hori aurrean izanik, hilabete hauetan lau lan-ildo garatu ditugu:

Read More

ByK2K Emocionando

Erakundeak berrasmatzea hezkuntza-arloan

Ander Deuna zuzendariaXabier Ugalde (Gernika, 1959) Sopelanako Ander Deuna ikastolaren zuzendaria da, euskal kultura ta euskara bultzatzeko historikoki konpromisoa hartutakoa. Ikastetxeak 50 urte beteko ditu, eta bertako hezkuntza-komunitatea 570 familiak, 943 ikaslek eta 130 langilek osatzen dute. Xabierrek 17 urte daramatza kooperatiba hau zuzentzen, eta, duela gutxi, hausnarketa estrategikoa egin du K2K Emocionandoren eskutik.

Xabier, zein unetan aurkitzen da Ander Deuna?

Ander Deuna aldaketa-garaian aurkitzen da, eta aldaketek, batzuetan, barnean tentsioak sortzen dituzte. Ander Deuna ikastetxe oso parte-hartzailea izan da. Hezkuntza-komunitatearen lotura emozionala garrantzitsua da; gurasoek eraiki zuten eraikina, eta Ander Deunan ikasitako askok beren seme-alabak ere hona ekartzea erabaki dute; badira ia bizitza osoa hemen igaro dutenak, bigarren hezkuntzara bitarte ikasten, eta, Unibertsitatearen ondoren, berriro Ander Deunara itzuli dira beste leku bat okupatuaz. Langileak, berriz, kooperatibako bazkideak dira.

Hasiera batean, eta denbora dezentean, kooperatiba eta hezkuntza bezala ondo funtzionatzeko oinarriak egokiak ziren, eta ondo ibili gara. Duela urte batzuetatik hona, aldiz, parte-hartze maila altutik kudeaketa zuzendaritza-taldearen eskuetan gehiegi uztera igaro gara. Gainera, bilakaera horretan, tirabirak sortu eta harremanak apur bat oztopatzen dira.

Read More

ByK2K Emocionando

Erakundeak berasmatuz alor sozialean

Marta Senz eta Concha Clavero elkarrizketatu ditugu, Zabaltzen eta Erroak elkarteetako koordinatzaileak hurrenez hurren. Sartu Taldea Elkartea osatzen duten irabazi asmorik gabeko lau elkarteetako bi dira, gizarte-bazterkeria pairatzeko arrisku-egoeran dauden pertsonen gizarteratzean eta laneratzean jarduten dutenak.

Krisialdia ez zaie arrotza suertatu bi elkarte hauei eta prozesu konplexuak gauzatu behar izan dituzte hari aurre egin eta elkarteak berriz asmatzeko, egiten duten gizarte-funtzioa garatzen jarraitu ahal izateko. K2K Emocionando lantaldea Zabaltzen eta Erroak elkarteekin elkarlanean aritu da partaidetza partizipatibo eta autogestionatu baten sakontzerako aholkularitzan eta etorkizunera begirako hausnarketa estrategikoan.

G1. Marta, Concha, zer ekarri zuen krisialdiak Zabaltzen eta Erroak erakundeetara? Erakundeak berriz asmatzeko beharrik izan zen?

Zabaltzen, Erroak eta beste hainbat erakunde sozialok, “hirugarren sektore soziala” deitzen den horren baitan sartzen garenok, administrazioekiko dependentzia daukagu portzentaje altu batean, gure misioa/lana aurrera ateratzeko. Diru publikoaren bitartez jartzen ditugu martxan egoera babesgabeetan dauden pertsonen hobekuntzarako bidea ematen duten proiektu eta zerbitzuak, finantziazio-formula desberdinak bide (hitzarmenak, diru-laguntzak, lizitazioak…). Zabaltzen eta Erroak elkarteen kasuan, pertsona horiek lanbideak ikas ditzaten lan egiten dugu, prestakuntza-espezialitate desberdinetako gaitasun teknikoak lor ditzaten, beren gizarte- eta lan-trebetasunak hobe ditzaten, baliabide komunitarioak ezagut ditzaten, enplegua lor dezaten, eta abar.
Read More

MyanmarSpain