Hainbat ikerketaren arabera, Karl Albrecht psikologian doktoreak egindakoak bereziki, gizakiok funtsezko 5 beldur partekatzen ditugu:

  • Heriotzaren, garrantzirik ezaren, desagertzearen beldurra.
  • Kalte fisiko edo psikologikoa jasateko beldurra.
  • Bakardadearen, bazterketaren edo gizarte-erbesteratzearen beldurra.
  • Autonomia galtzeko beldurra.
  • Gure egoan min hartzeko beldurra.

Kontrolean, hierarkian eta menpekotasunean oinarritutako erakunde-kulturak beldur horiek erabiltzen ditu pertsonen emozioak sostengatzeko eta manipulatzeko.

Baina bestelako kultura bat eraiki dezakegu, beldurra baztertuko duena eta askatasunari eta erantzukizunari, konfiantzari eta parte-hartzeari bide emango diena.

Horretaz guztiaz hausnartzen aritu ginen Hirugarren Sektorearen Euskal Behatokiak antolatutako jardunaldi interesgarri batean, eta aurkezpen honekin parte hartzeko aukera izan nuen.