Duela egun batzuk iragarri genuen bezala, 8 kapituluko serieari ekingo diogu gaur, azken urteotan izan dugun bilakaeraren gako nagusiak partekatzeko. Bagoaz!

 

Bidaia hau 2016. urtearen amaiera aldera hasi zen, K2K Emocionando markaren eta Euskadiko Harremanen Estilo Berriaren aitorpenari buruzko informazio interesgarria eman zuen azterketa egin genuenean. Kontraste horretatik abiatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-sektoreko hainbat enpresatara hurbiltzea erabaki genuen, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko enpresariekin egindako topaketa ireki batzuen bitartez, erreferentziazko eremu geografiko horretan historikoki jardun baikenuen erakundeei aldaketa kultural sakona egiten laguntzeko. 

Jakinik erakunde baten esperientzia barruan dagoela, lehen Opening K2K Emocionando & Ner Group diseinatu genuen, eta “Esperientzia barruan dago. Zatoz ezagutzera’ izenburuarekin, K2K Emocionando-k erakundearen eraldaketa-prozesua azaltzen zuen, Harremanen Estilo Berrian oinarritua, Ner Groupeko erakundeen laguntzarekin. Erakunde horiek lehen pertsonan kontatzen zuten nola lortu zuten aurrera egitea erantzukizunean, autokudeaketan, malgutasunean eta eraginkortasunean, harik eta haien enpresak benetako arrakasta partekatuak izan arte. 

Lehen azterketa horri esker, jakin ahal izan genuen gure ikuspegia oraindik oso berria zela ingurunean eta tokiko merkatua ez zegoela behar bezain heldua proposatzen genuen antolaketa-aldaketa sakonari heltzeko. Egia esanda, NER-ek, osorik hartuta, sustraitik jaiotako enpresa tradizionalaren ereduaren erabateko aldaketa adierazten zuen. Hori dela-eta, kasu askotan, NER gehiago ezagutzeko interesa zuten pertsonek eta enpresek galdetzen ziguten nazioartean antzeko adibide edo praktikak ba ote zeuden, beste leku batzuetan berrespena edo baieztapena bilatuz. 

Hemen hasi zen esploratzeko, inspiratzeko eta begirada altxatzeko etapa, antzeko beste proiektu batzuk ezagutzearren nazioartean, suposatzen genuen baina ebidentzia askorik ez genuen zerbait aurkitzeko; alegia, munduan zehar dozenaka eta dozenaka erakunderekin partekatzen ditugula balioak, kultura eta helburua. 

Modu horretan, erakunde-kultura berri horren barruan kokatzen diren hainbat esperientziarekin harremanetan jartzen hasi ginen. Mugimendu zabal eta anitz moduan ulertzen dugu, eta harremanak izateko espazio bat behar duten erakunde bizien ekosistemaren parte izan nahi du. Horietako bat Corporate Rebels da, hots, diziplina anitzeko taldea, Holandako Joost Minnaar eta Pim de Morree buru dituena. Urteak daramatzate munduan barrena, enpresa aurreratuen eta berritzaileen adibiderik onenen bila, eta horiekin elikatzen dute haien ‘Bucket List‘ ospetsua. Zerrenda hori osatzen dute 100 bat enpresaburuk, akademikok, erakundek eta negozio-liderrek, eta arrakasta handia izatera iritsi dira, modu erabat ezberdinean lan eginda. Horien artean aurkitzen dira Koldo Saratxaga, K2K Emocionando eta Ner Group.

 

2017ko uztailean, Corporate Rebels etorri zitzaigun bisitan, erakunde-aldaketaren gure ikuspegia ezagutzeko interes handiarekin. Joost eta Pim-ek eboluzio-erakundeen hainbat esperientzia eta kasu zehatz ezagutzen zituzten jada. Baina ez zekiten Euskadi bezalako leku txiki batean Harremanen Estilo Berriarekin aldaketa kultural sakona egin zuen konpainia-multzo bat zegoenik, eta, gainera, haien artean lankidetza espazio bat zutela Ner Group Elkartearen bidez. Beraz, txundituta geratu ziren. Bisita horrekin batera, ekitaldi bat egin genuen berrogeita hamar bat pertsonarekin, eta, horri esker, lehen urratsa eman ahal izan genuen erreferente gisa dugun gure posizionamenduan, nazioartean, erakunde-aldaketatik askatasunean, konfiantzan, gardentasunean eta autokudeaketan oinarritutako ereduetara aldatzeko. 

Urte berean, David Martik, garai hartan Bartzelonako Musika Kontserbatorioko zuzendaria zenak, Frédéric Laloux-en ‘Reinventar las Organizaciones‘ liburura gerturatu gintuen; hots, ziurrenik mundu-mailan management arloan autorerik ospetsuenetarikoa. Liburu horren hitzaurrea David Martik egin zuen gaztelaniazko bertsioan, eta bertan aurkitu genuen, ezbairik gabe, gehien identifikatzen gaituen erreferentzia: Teal erakundeena. Teal erakundeen eta NER erakundeen arteko kidetasuna erabatekoa da, eta kidetasun hori praktika zehatzetan ez ezik, horiek bultzatzen eta abian jartzen dituzten balioetan eta mamian ere, bereziki, aurkitzen da.

2017ko azaroaren 13an, izaera pribatuko topaketa batzuen ondoren, Frédéric Laloux, Koldo Saratxaga, K2K Emocionando eta Ner Groupen sustatzailea, eta Ana Moreno, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko irakaslearen arteko solasaldian parte hartzeko aukera izan zuten euskal enpresa eta administrazio publikoko 300 pertsonak baino gehiagok. Pedro Gorospe Diario El Pais egunkariko kazetari eta Koldo Saratxagaren ‘El inconformismo’ (2015) liburuaren egileak dinamizatu zuen elkarrizketa interesgarri hori, eta David Martík hitzaldi hunkigarri eta inspiratzaile batekin itxi zuen ekitaldia. Bilerara joateko deiaren erantzuna berehalakoa izan zen; edukiera oso egun gutxitan osatu zen, eta jende asko gela horretan zer gertatu zen eta elkarrizketarako gaiak zeintzuk izan ziren jakiteko gogoz geratu zen.

Era horretako erakundeen adibideak errepasatuaz, hizkuntza komuna partekatzen genuela jakin genuen; halaber, une eta leku desberdinetan, enpresa-kopuru esanguratsu bat antzeko bideak egiten ari zela, haien artean harremanik izan gabe, eta intuizio apur batekin, mundu honetan bakoitzak egin nahi duenak konbentzituta eta koherentzia horri jarraituz. Haien artean harremanik izan gabe, enpresa horiek arrakasta handiko berrikuntzak eta, harrigarria bada ere, antzekoak, sartu zituzten: lantaldeen autokudeaketa, pertsonen integritatea aldarrikatzea eta enpresa-proiektuaren nahitaezko izaera ebolutiboa. 

2017ko azaroaren 13an topaketa pribatu batzuk egin ondoren, enpresa-arloko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko 300 pertsona baino gehiagok aukera izan zuten mahai-inguru batera joateko; bertan parte hartu zuten Frédéric Laloux-ek, Koldo Saratxagak, K2K Emocionando-ren eta Ner Group-en bultzatzaileak, eta Ana Morenok, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko irakasleak. Elkarrizketa interesgarri hori dinamizatzeaz Pedro Gorospe arduratu zen, El País egunkariko kazetaria eta ‘El inconformismo de Koldo Saratxaga’ (2015) liburuaren egilea. Saiora joateko deialdiari berehala erantzun zion jendeak, edukiera egun gutxitan bete zen, eta pertsona asko geratu ziren areto hartan zer gertatu zen eta zertaz hitz egiten aritu ziren jakin nahian. 

Pentsa daitekeen moduan, oso zirraragarria izan zen Frédérick aurrez aurre entzutea, harekin hitz egitea, elkar ezagutzea eta erakundeak berrasma daitezkeela agerian uztea; ikuspegi berri bat sortzea lana zerbait emankor, gogobetegarri eta esanguratsu bilakatzeko. Elkarrizketa osoa grabatu ahal izan genuen, Miguel Angel Castroren eta TVE2ko ‘Para Todos la 2’ programako lantalde osoaren ahaleginari esker; eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu. 

Handik aste batzuetara, 2018. urtearen hasiera aldera, Frédéric Laloux-en gida ilustratua argitaratu zen. Teal erakundeen adibideen artean, elkar ezagutu eta gero, K2K Emocionando-ren eta Ner Group-en berariazko aipamena egiten zuen. Bisitak eta hedabideetan izan zuen oihartzun handiak izugarri bultzatu zuten K2K Emocionando eta Harremanen Estilo Berria eboluzio-erakundeen estatuko eta nazioarteko mapan kokatzeko.

Jarduera handiko urte batzuk dira. Laloux-ekin konektatzen hasi ginenean, “tribu” txiki antzeko bat eratzen zen, hainbat arrazoi medio estatuan ideia horietatik hurbilago zegoen jendearekin. NER-en antzeko kolektibo, elkarte eta aldaketa-korronteen esperientzia asko ezagutzen ditugu; halaber, soziokraziari eta holokraziari buruzko formazioak ezagutzen ditugu eta horien gaineko interesa dugu, eta harremanetan jartzen gara, adibidez, B Corps, Sannas, Capitalismo Consciente edo Empresas Liberadas bezalako kolektiboekin, besteak beste. Aldi berean, gure esperientzia hurbiletik ezagutu nahi duten enpresa eta pertsona ugarik bisitatzen gaituzte, haienak partekatzearekin eta gu haien bidez inspiratu eta aberastearekin batera: NearSoft-eko Matt Perez (Corporate Rebels-en Bucketlist-ekoa), AEBetatik; Dwarft & Giants-eko jendea, Austriatik; Lean Consulting Group-ekoak (LGC), Holandatik; Toscane Acompagnement-eko talde osoa, Frantziatik; eta Guincho taldea, Portugaldik.