Ideien eta Helburuen Plana (IHP)

Azken-aurreko honekin, erakunde autokudeatua eraikitzeko beharrezkoak diren oinarrizko egiturei buruzko artikulu-sortaren amaierara iristen ari gara, eraikitze hori K2K Emocionandotik harremanen estilo berria, hots, gure “nerbyK2K”, ezartzen dugun moduaren arabera eginda.

Puntu honetara iritsita, nire ustez, jada nahiko argi egongo da autokudeaketa ez dela egiturarik ez izatea, ez eta bakoitzak nahi duena egitea ere. Aitzitik, egitura malguak eta organikoak ditugu, jarduera osoa bideratzen duten irizpide orokorrak ditugu, eta, jakina, etorkizunera begira, ideiak eta helburuak ere baditugu.

Ziurrenik, Mike Tyson boxeolariaren esaldirik mitikoena da plangintza alferrikakoa zela esaten zuen hura, eta argi eta garbi esaten zuen: “Mundu guztiak plan bat du, harik eta lehen muturrekoa ematen diozun arte”. “Bizitzari” asko kostatzen zaio gure planetara egokitzea, batez ere zenbat eta zehatzagoak eta xeheagoak direnean; hortaz, ez dirudi oso eraginkorra denik etorkizunerako planak egiten denbora asko ematea, segurtasun osoarekin harritu egingo gaitu-eta.

Bestalde, inolako norabiderik ez izateak izugarri zailtzen digu egin behar dugunaren inguruan ados jartzea; izan ere, edozein iritzi bat etortzen da norabide-ezarekin; alegia, edozein haize gure aldekoa da, eta, ondorioz, ez dago belak behar bezala orekatzeko modurik.

Alde batearen eta bestearen artean, hurrengo urterako IHP bat (Ideien eta Helburuen Plana) izateko planteamendua aurkitzen da.

IHP ez da aurrekontu bat, ezta kudeaketa-plan bat ere, eta are gutxiago plan estrategikoa. Erreminta horiek guztiek soberan erakutsi dute alferrikakoak direla, batez ere egungoa bezalako testuinguru aldakorretan eta konplexuetan.

Erakundea estrategikoki zehazteko eta lerrokatzeko tresna bat da IHP: gutxieneko estrategia orokor bat,  bide bat, mugitzeko norabide bat izatetik abiatu behar dugu, gainerakoa alde batera utzita. Lerro gutxi batzuk aski dira estrategia edo erronka hori definitzeko. Esate baterako, hona hemen lankidetzan aritu garen erakunde baten erronka: “ERAGINKORRAK, PROFESIONALAK ETA KONPROMETITUTAK IZATEA, ERRENTAGARRITASUNAREKIN HAZTEKO”.

Esparru hau nahiko irekia da bertan gauza ezberdin asko margotu ahal izateko, eta, aldi berean, nahiko mugatua edozer gauzak balio ez izateko; era horretan, has gaitezke IHP bat lantzen.

IHP urtearen amaieran hasten da lantzen autokudeatutako taldeetan. Kontuan izanik lehendabiziko aldiz landu behar duten edo hainbat urtez jada egin duten, dinamika eta tresna ezberdinak erabiliko ditugu:

  • Lehen IHP bada edo aurrenetakoa, komeniko da taldeari aurreko urteetako jarduerari buruzko informazioa eta datuak ematea, erreferentziak izan ditzan. Halaber, gidoi erraz bat baliagarria izango zaie IHPn sartu behar dituzten gutxieneko puntuekin:
    • Helburuak eta horiek lortzeko garatuko dituzten ekintzak
    • Prestakuntza eta balio-aniztasuneko plana
    • Taldeak dituen premiak honako hauei dagokienean: pertsonak, inbertsioak, bitartekoak, segurtasuna eta osasuna, e.a.
    • Taldearen rolak
    • Taldearen barruko harremanen eta balioen esparrua eta landu beharreko alderdiak
  • IHP hainbat urtez jada egiten ari badira, komenigarria izango da talde bakoitzean prozedura irekiago uztea, haien egoera eta premietara ahalik eta ondoen egokitu dezaten.

Talde autokudeatuek behar adina denbora izan behar dute bildu eta lan hori egiteko. Ekoiztea bezain garrantzitsua edo garrantzitsuagoa da. Komeni da, ahal bada, ohiko lan-ingurunetik irtetea, beste leku batean egitea, hain baldintzatuta ez egoteko.

Talde bakoitzaren lana esku artean izanda, koordinaziotik dena batzen da, laburpen bat egin eta horren guztiaren inpaktua behin-behineko emaitzen kontuan jasotzen da (balantzea, diru-zaintza, plantilla, e.a.). Alegia, talde bakoitzaren piezak hartu eta puzzlea osatzen da, azkenik, argazkia eraikita ikusteko.

Hortik aurrera, pilotutza-taldeak IHP zirriborroa aztertuko du, eta ontzat eman dezake edota talde guztiei edo batzuei gai batzuk berriz aztertzeko eskatu, beste talde batzuk egin dutena ikusita.

Edonola ere, IHP pilotutza-taldeak onartuko du; ondoren, jabetzak; eta, azkenik, erakundean lan egiten duten pertsona guztien Batzarrak.

Hori guztia, egokiena litzateke, urtea amaitu aurretik egitea, hurrengoa IHP martxan dela hasteko, talde bakoitzarentzat eta erakunde osoarentzat erreferentzia izango baita.

Modu horretan, erakundeak jada nahiko argi izango du partida nola jokatuko den. Ez da beharrezkoa jokaldi bakoitzean ados jartzea, badakigu-eta zein den ideia orokorra, eta orain talde bakoitzari egokitzen zaio bere zatia egitea.

[NER BY K2K, K2K Emocionando taldetik ner gainean egiten dugun aplikazio zehatza da. Harremanen estilo berria (ner) erakunde asko beren kabuz abian jartzen ari diren ideien, balioen eta irizpideen multzoa da. Beste era batera ere dei daitezke, eta, beraz, ez dira K2K-ren “jabetzakoak”, nahiz eta guk ner hori zabaltzeko gure modu propioa izan, #nerbyK2K deitzen duguna].