Author Archives: Pablo Aretxabala

Pablo Aretxabala ByPablo Aretxabala

Autogestioaren oinarrizko 10 egitura gure nerbyK2K-en arabera (7)

asamblea:batzarra

Batzarra

Artikulu-multzo honen kapitulu berri batekin jarraitzen dugu, erakunde autokudeatua eraikitzeko beharrezkoak diren oinarrizko egiturekin, K2K Emocionandotik harremanen estilo berria, hots, gure “nerbyK2K”, ezartzen dugun moduaren arabera.

Batzarra erakundean lan egiten duten pertsona guztien arteko bilera da, haien kontratu-mota, iraupena edo jabetzan partzen duten ala ez kontuan izan gabe. Batzarrean parte hartzeko “eskubidea” ematen duena da pertsonak bere lana eskaintzen diola erakundeari.

Autokudeaketaren arabera, erakundean lan egiten dugun pertsona guztiok gure lan zehatza behar bezala garatzeko eta erakundeari dagozkion erabakietan erantzukizunez eta askatasunez parte hartzeko  behar adinako informazioa dugu. Batzara pertsona guztiek parte hartzeko oinarrizko elementua litzateke.

Read More

Pablo Aretxabala ByPablo Aretxabala

Autogestioaren oinarrizko 10 egitura gure nerbyK2K-en arabera (6)

equipo de pilotaje

Pilotatze-taldea

Artikulu-sorta honetan antolakunde autogestionatu bat eraikitzeko behar diren oinarrizko egiturak aipatzen jarraituko dugu, K2K Emocionando-n harreman-molde berria jorratzen dugun eraren arabera, hau da, gure “nerbyK2K”-ren arabera.

Pilotatze-taldea nerbyK2Kren berrikuntza nagusietako bat da, eta autogestioa errazteko haren egiturarik onenetako bat. Pilotatze-talde on batek, behar bezala funtzionatuz gero, sekulako indar mugiarazlea egin dezake antolakunde osoan. Jarraian ikusiko dugunez, auto elektriko bat izena aldatu zaion gasolinazko auto bat ez den bezala, pilotatze-taldea ez da zuzendaritza-taldea. Erabilgarritasun bera dute (erabakiak hartzea), baina bataren eta bestearen oinarrizko funtzionamendu-printzipioak zeharo desberdinak dira.

Read More

Pablo Aretxabala ByPablo Aretxabala

Autogestioaren oinarrizko 10 egitura gure nerbyK2K-en arabera (5)

equipos autogestionados nerbyK2K

Koordinazio orokorra

Artikulu-sorta honetan antolakunde autogestionatu bat eraikitzeko behar diren oinarrizko egiturak aipatzen jarraituko dugu, K2K Emocionando-n harreman-molde berria jorratzen dugun eraren arabera, hau da, gure nerbyK2K-ren arabera.

Egitura autogestionatu batean, eginkizun garrantzitsuenetako bat koordinazio orokorraz arduratzen den pertsonarena da. Normalean bakarra izango da, baina batzuetan talde bat ere izan daiteke, antolakundearen tamainaren eta ezaugarrien arabera.

Koordinazio orokorra ez da kudeatzaile-lan bat, eta funtsean bi desberdintasun ditu harekin alderatuta: koordinazioaren arduradunak ez du antolakundeko gainerako egituren gaineko botere hierarkikorik, eta ez du erabakirik hartzen (eman zaizkion egitekoak operatiboki gauzatzeko hartu behar dituenak izan ezik). Antolakunde osoa koordinatzen duen pertsonak (edo taldeak), izatez, oso zeregin garrantzitsuak ditu:

Read More

Pablo Aretxabala ByPablo Aretxabala

Autogestioaren oinarrizko 10 egitura gure nerbyK2K-en arabera (4)

equipo compromiso K2K EmocionandoKonpromisorako planifikazio-taldea

Artikulu-sorta honetan antolakunde autogestionatu bat eraikitzeko behar diren oinarrizko egiturak aipatzen ari gara, K2K Emocionando-n harreman-molde berria jorratzen dugun eraren arabera, hau da, gure “nerbyK2K”-ren arabera.

Konpromisorako planifikazio-taldea, edo, normalean esaten diogun moduan, konpromiso-taldea, oinarrizko egituretako bat da nerbyK2K estiloko autogestioan, “ekoizpen” jarduera autoantolatzeko erabakiak hartzen dituen taldea baita.

Taldean errazte-lana egiten duen pertsona bat edo gehiago egoten dira, bezeroaren aurrean hartutako konpromisoak betetzeko erantzukizun zuzena duten lantaldeetako ordezkari banarekin. Hortaz, taldean parte hartzen dute bezeroez arduratzen diren taldeek (horiek izango dira bezeroen ahotsa taldearen barruan), hornitzaileekin harremana duten taldeek, diseinukoek, teknologiakoek, ekoizpenekoek, etab. Batzuetan hornitzaileek edo funtsezko aliatuek ere parte hartu ahal izango dute.

Read More

Pablo Aretxabala ByPablo Aretxabala

Autogestioaren oinarrizko 10 egitura gure nerbyK2K-en arabera (3)

info

Informazioaren eskuragarritasuna

Artikulu-sorta honetan antolakunde autogestionatu bat eraikitzeko behar diren oinarrizko egiturak aipatzen jarraituko dugu, K2K Emocionando-n harreman-molde berria jorratzen dugun eraren arabera, hau da, gure “nerbyK2K”-ren arabera. Artikulu honetan autogestioaren beste egitura oso garrantzitsuetako batez hitz egingo dugu: informazioaren eskuragarritasuna.

Ez dago autogestiorik antolakundeko pertsona guztiek erabakiak hartzeko askatasuna eta erantzukizuna izan ezean, eta hori ezin daiteke gertatu informazioa eskuratzeko aukera aske eta arduratsurik gabe, hau da, gardentasunik gabe. Lehenik eta behin, nabarmendu beharra dago gardentasuna konfiantzaren aurrebaldintzetako bat dela: antolakundea osatzen duten pertsonak errazago fidatuko dira hartaz gune ilunik ez badago, dena agerian badago, ezer ezkutatzen ez bada. Eta konfiantza nagusi den antolakunde bat primerako eremua da autogestiorako.

Read More

Pablo Aretxabala ByPablo Aretxabala

Autogestioaren oinarrizko 10 egitura gure nerbyK2K-en arabera (2)

Askatasuna eta erantzukizuna, irizpide orokorrak eta erabakiak hartzeko onespena.

Artikulu-sorta honetan antolakunde autogestionatu bat eraikitzeko behar diren oinarrizko egiturak aipatzen jarraituko dugu, K2K Emocionando-n harreman-molde berria jorratzen dugun eraren arabera, hau da, gure “nerbyK2K”-ren arabera. Artikulu honetan autogestioaren egiturarik garrantzitsuenetako batez jardungo dugu: erabakiak hartzeko modua.

Ez ditzagun geure buruak engaina: antolakunde hierarkikoek duten arrakasta izugarriaren arrazoietako bat (arrakasta, eredu horren zabalkundeari erreparatzen badiogu) erabakiak hartzeko sistema oso argi, erraz eta azkarra izatea da: “azken hitzaren” metodoari jarraituz hartzen dira erabakiak, hots, pertsona bakarrak du, azken beltzean, erabakia hartzeko erabateko ahalmena. Eta zenbat eta hierarkiaren piramidean gorago, orduan eta arlo gehiagotan erabili ahal izango dut nire “azken hitza”.

Haatik, metodo hierarkikoaren argitasunak, erraztasunak eta arintasunak eraginkortasun-falta handia ere eragiten dute (norbaitek erabaki bat hartzea kontu bat da, eta beste bat, oso bestelakoa, hura betetzea), baita blokeatzeko berezko joera (oso pertsona gutxik gero eta erabaki gehiago hartzen dute, eta horrek trabak eta paralisia sortzen ditu) eta erabaki txarrak hartzekoa ere (informazio nahikorik ez izateagatik, beldurrak eragindako informazio txarragatik, kontrapisu eta kontrasterik gabeko erabakiengatik, etab.). Sisteman holako akatsik egon ez dadin “adabakiak” martxan jartzeko saiakera egin ohi da; esaterako, ordezkaritza-sistemak, iritzia eskatzea bozketen bitartez edo proposamenen eta iradokizunen bitartez, etab.

Autogestionatutako egitura baten oinarrizko printzipioa askatasunari eta norberaren erantzukizunari lehentasuna ematea da, antolakunde edo talde osoak objekziorik gabe adostutako esparru edo irizpide nagusien barruan. Itxuraz konplexuagoa da sistema hierarkikoa baino, baina berehala ohartuko gara ez dela hala, eta are gehiago, erabakiak hartzeko oso modu eraginkorra dela.

Read More

Pablo Aretxabala ByPablo Aretxabala

Autogestioaren oinarrizko 10 egitura gure nerbyK2K-en arabera (1)

Autogestionatutako taldeak

Artikulu hauetan, K2K Emocionandotik harremanen estilo berria, hots, gure NER BY K2K, ezartzen dugun moduaren arabera, autokudeatutako erakunde bat eraikitzeko beharrezkoak diren oinarrizko egiturak aletzen ari gara.

Lehen entregan, autokudeaketaz aritu gara gaur egun garatuen dauden erakundeek duten berrikuntza handi bat bezala, eta, orain, #nerbyK2K-n modu autokudeatuan funtzionatzeko erabiltzen ditugun egitura berrietako lehena ikusiko dugu: talde autogestionatuak.

photo-1499976311613-703e57dd2e53Autogestionatutako erakundearen oinarrizko egitura taldea da. Erakundeko pertsona guztiak gutxienez talde batekoak dira, eta aproposena da inor bakarrik ez geratzea. Hala ere, edozein pertsona-talde ez da talde bat eta are gutxiago autokudeaturiko taldea. Edozertarako ere, funtsezko ezaugarri batzuk izan behar ditu:

  • Ez du barne-hierarkiarik izan behar; hau da, taldeko pertsonen iritziak eta horien gaineko “autoritatea”. Soilik esperientziaren, ezagutzaren edo konpromisoaren arabera baloratuko dira, besteak beste, baina inoiz ez taldeko pertsonaren batek botere handiagoa duelako edo gainerakoei gailendu dakiekeelako bere “galoiak” medio.
  • Aukera izan behar du jarduera propioa arautzeko, lanak eta egitekoak banatzeko, ordutegiak eta oporrak antolatzeko, e.a. Alde hori funtsezkoa da; izan ere, eragozpen nagusietako bat izan ohi da autokudeatutako funtzionamendua planteatzerakoan.
  • Helburuak ezartzeko aukera izan behar du eta horiek lortu ahal izateko erabakiak hartzeko beharrezko informazioa ere bai, horretarako bitartekoekin batera.
  • Taldean eragina duten erabaki guztietan kontuan hartzeko aukera izan behar du, pertsona berriak kontratatzetik hasi eta dagozkion inbertsioetara bitarte, tarteko hobekuntzetatik, lan-prozesuaren aldaketetatik eta abarretik igaroaz.
  • Nork bere burua antolatzeko gaitasuna izan behar du, buru izango diren pertsonak edo une bakoitzean behar dituzten rolak aukeratuaz, baita biltzeko modua ere.
  • Talde guztien ordezkaritza- eta koordinazio-egituretan parte hartzeko aukera izan behar du.

Autogestionatutako taldearen tamaina oso aldakorra izan daiteke. Aproposena litzateke 3 eta 15 pertsona artekoa izatea, baina hori egoera bakoitzaren araberakoa da.

Read More

Pablo Aretxabala ByPablo Aretxabala

Autokudeaketaren oinarrizko 10 egitura nerbyK2K-en arabera

k2k_autogestión2
Honezkero, ez dut uste beharrezkoa denik Harremanen Estilo Berriko (ner) funtsezko elementuetariko bat autokudeaketa erabiltzea dela azaltzen hastea, gai horretan adituak diren pertsona askok, tartean Frédéric Laloux, Corporate Rebels edo Ana Moreno, artikulu, liburu eta elkarrizketa ezberdinetan goraipatu duten moduan.

Ez dut  berriro esango ner-en garrantzitsuena honako hauek bezalako balio jakin batzuen aplikazio praktikoa dela: konfiantza, askatasuna, erantzukizuna, konpromisoa, eskuzabaltasuna, gardentasuna eta etorkizunarekiko ikuspegia. Era berean, ez naiz berriro arituko pertsona bere osotasunean erakundearen erdigunean jartzeko beharraz, ezta helburu komun bat eraikitzeak duen garrantziaz ere, edozein erakunde edo proiektuk arrakasta izateko kide izatearen harrotasun hori sortzen duena.

Orain abian jarriko ditudan artikuluetan, harremanen estilo berriko zutabe batean oinarrituko naiz: autokudeaketa, eta hori erakunde batean ezartzeko aukera ematen duten egiturak nola sortu.

Read More

Pablo Aretxabala ByPablo Aretxabala

Ekintzailetzarekin saldu nahi diguten gezurra


ideasNazkatuta nago politikariei eta enpresa handietako zuzendariei “ekintzailetzaren kultura sustatu behar dela” entzuteaz, hori gezurra besterik ez baita, eta kontuan izanda gazteek nahiago dutela funtzionarioen segurtasuna ekintzailetzaren edo enpresa pribatuaren abentura baino; a zer eskandalua!

Lehenik eta behin, enpresek hausnarketa egin behar lukete, autokritika handia, eta onartu jendeak administrazio publikoan lan egin nahi badu, horrek nolabaiteko zerikusia izan dezakeela enpresa pribatuak eskaintzen dituen baldintzak gero eta okerragoak izatearekin. Jakina, logikoki, pertsonak adimentsuak gara, eta gehien komeni zaiguna bilatzen ahalegintzen gara. Enpresa pribatuak “lankidetzako ekonomiaren” etorkizuna eskaintzen badigu, eta enpresak ez badu pertsonarekiko inolako betebehar eta erantzukizunik hartzen, hots, soilik langileen lanaren irabaziak jasotzeaz arduratzen bada, erabat logikoa eta bidezkoa iruditzen zait jendea beste leku batzuetara joatea aukera bila.

Read More

MyanmarSpain